MENUA

Joan Menu behera:

2011/11/13

Gorbeia Basatxi bidetik.

Goizeko 7retan Pagomakurrera heldu gara, eta oraindik ilunpean Arrabaruntz, lasai lasai, egunsentiak eskeintzen duen espektakuluaz disfrutatuz.

Eta benetan espektakularra da ikusten ari garena.

Anboto eta Ipizte

Eta zer esan zeruan dagoenari buruz?. Hau dela ARTEA, besterik ez.

Eguzkia bere burua ateratzen. Behean, iluntasuna eta ixiltasuna oraindik.

Aldamin eta Gorbeia ere ari dira esnatzen, bere udazkeneko erropaz ondo apainduta.

Arraba eta Lekanda. Oraindik ez dago jenderik, itzultzerakoan beste ipuin bat izango da.

Zastegiko iruinarria.

Gorbeiako bidea utzi dugu eta Zastegiko landatik beheruntz goaz, Urratxa mendiaren magaletara. Gaur, hau ezagutu eta beste asmo zehatzik gabe atera gara. "Bertan ikusiko dugu zer egin" izan da gaurko lema.

Aurrean daukagu printzipioz gaurko tontor bakarra izan behar dena.

Bere oinean borda polit honekin egin dugu topo.

Urratxa. Txikia baina interesgarria. Ez dirudi oso bisitatua. Ezkerretik igoko dugu, eskuak apur bat erabiliz.

Tontorreko buzoi eta gurutzea.

Bere magalean kobazulo txiki bat dago. Fotojenikua barrutik dagoen ikuspegia.

Padrobaso arana ez dugu ezagutzen, eta "buelta" bat emateko asmoarekin hasi gara erreka jarraitzen.

Toki dotoreak daude errekan, gainera ur dexente dakar. Azkenengo euriteen ondorioa.

Padrobaso edo Baias?

Inguru guztia da ederra. Gainera udazkeneko koloreak gehiago nabarmentzen dute edertasuna.

Halako batean Basatxi Bidea ipintzen duen pintada batekin egin dugu topo. Ez genuen planifikatuta, baina jarraitzea erabaki dugu. Badakigu Gorostiano ingurura aterako digula, eta ez dugunez bide hau ezagutzen..., ba aurrera.

Bidea nahiko argia da, pintura gorria agertzen da noizean behin, eta "cairn" batzuk ere tarteka, baina behelainoarekin eta ez da izango hain erraza.


Momentu honetan, inpaktantea dago dena, eta gainera ez dugu inor ikusi. Akaso oso goiz gabiltzalako edo...



Hemen azkenengo aldiz egingo dugu topo Baias errekarekin. Oso paraje ederra.




Gorostianoko pagadietatik doa orain bidea.

Gorostianora irten eta han goian daukagu Gorbeia. Orain, Sarriako parketxetik datorren bide ezaguna jarraituko dugu tontorrera igotzeko. Hau ez zegoen gaurko planean, baina halakoak askotan gertatzen zaizkigu.

Hemen hego haize zakarra dabil, ibiltzeko astuna, baina hodei politak sortzen ditu.
Putre honek ederki aprobetxatzen du haize hau.

Gurutzera heltzen, alde batetik bestera goaz, haizearen ondorioz.


Aldamin eta Durangaldeko mendiak: Leungane, Mugarra, Errrieltabaso,... Bide arruntetik jetsi beharrean, Aldaminen ertzetik jeistea erabaki dugu.

Ertz horretatik Iondegorta urtegia ikusten dugu, kolore desberdineko basoz inguratuta.

Aldamiñapeko inguru ederra era daukagu gure azpian.

Eta Apuntzeta Gane edo Lapurzulo tontorra ere bertan dagoenez, ba bisitatxoa egingo diogu.

Eta berriz Sastegira heldu gara, zirkulua osatzera. Hemendik behera betiko bidea Arraba eta Pagomakurrera. Hori bai, orain jende ugari ikusiko dugu, batzuk gora, beste asko behera, ia denak Gorbeiako Gurutzea ikutzera. Disfrutatzeko eguna izan da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina