Ibilaldiaren irteera Arenas de Cabrales-en. Hasieran Caoro galtzada jarraituko dugu. Bide hau PR bezala dago balizatuta. |
2011-10-05 Irteeran dagoen mapa. Caoro-ko ibilbidea Tielve-raino doa Portudera zeharkatu ondoren. Interesgarria da baita, baina ezagutzen dugu. |
"Cuerrie" ugari dago bide ertzean. Gaztainondoz beteta dago eta gaztainak lehortzeko erabiltzen ziren. |
Arenas de Cabrales. |
Zati askotan oso ondo mantentzen da harbidea. |
Erdialdean erosoa da bidea, zeta luzeak egiten ditu aldapa igotzeko.Goiko partean aldiz, estuagoak eta malda handiagoarekin. |
Pruvia-ko gurutzea. Guk hemen utziko dugu bide balizatua eta abenturara joango gara. Baina eguraldi segurua eta ikuseremu bikaina daudenez, ez dago problemarik. |
Caoro-k ezkerrera jarraitzen du. Gu, berriz, eskuinera. |
Fuente Tejo-ko majadara heldu gara. |
Denbora dexente pasa dugu hemen iturria bilatzen, baina txabola dotoreak ikusteko aukera izan dugu. |
Fuente Tejo artegia. Iturria, gaur ikusiko ditugun gehienak bezala, urik gabe. Lehortea. |
Espinas majada pasa eta La Prida-tik Arenas-en ikuspegi ederra daukagu. |
Somas majadara heldu gara. Toki paradisiako eta bakartia. |
Bertako txabola artean. Batzuk ondo mantentzen dira, beste batzuk ez hainbeste... |
Honek mendiaren orma ondo aprobetxatzen du. |
Broqueras kollaura igotzen. Behean Somas, eta atzean, Cuera mendikatea eta Turbina. |
Kollaura heldu eta ikuspegia inpresionantea da. Behean, Poncebos-era jausten diren kanalak, eta parean, Neverón de Urriello, Albos mendikatea, Pico de los Cabrones, Dobresengros, Cuetos del Trave. |
Gure eskuinean Cabeza Redonda gailurra. Izena gatik erraza, baina igoera delikatua dauka arista horretatik. |
Aurrean, Agudo Sonllano tontor zaila eta, atzean, Peña Castil, Picu Urriello, Neverón, eta abar. |
Torre del Carnizoso, Torre del Oso, Torre de las Colladetas eta Pikua (Naranjoa). |
Cabeza Llanedo-ra igotzen, Agudo Sonllano zorrotza eta Peña Santa eta bere sateliteak Cares zintzurra babesten. |
Azkenengo maldetan. Terreno nahiko zaila da ibiltzeko, beraz adi joan behar da. |
Tontorretik Tielve herria daukagu bertan, baina 700 metro beherago. |
Agudo Sonllano. Bista bertara doa. Hau da tontor espektakularrena. |
Tielve, espoloi, kanal eta tontorrez inguratuta. 1345 metrotara gaude, baina ikuspegia mundiala da. |
Hor geratzen da gure gaurko tontorra, eta Portudera aldera goaz majada gehiagoren bila, berriz goizeko bidera heldu arte Pruvia-ko gurutzean. |
Majadak. Txabolak ia erorita daude, baina abere asko ikusten da. |
Beste majada bat ormaz inguratutako zulo batean. |
Bertako txabola. |
Behiak freskura bila. |
Los Praducos-en. Toki ederrak, baina txabolak utzik daude. Ez dira geratzen bertan bizi diren artzaiak. |
Beste majada bat. Gaur dozena bat ikusi ditugu. |
Heldu gara Caoro-ko galtzadara. |
Arenas de Cabrales bistan daukagu. |
Gaztainondo ederra. Ibilbidea bukatzen da. Orain, betikua, ondo hidratatu eta jan Arenas-en eta, lasai-lasai etxeruntz, ibilbide dotoreak uzten duen gozamenarekin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina