2026/08/25

🏞️ FOCES DEL PINO. Aller, Asturias.

 

 2026-07-31 PINO herria. Gaur erabat lainotuta dago, baina hemen gaudenez, ibilbide labur bat egitera goaz, FOCES DEL PINO. Gero, Llanes aldean dagoen herri batetara joan behar dugu. Jatetxe honen ondoan utzi dugu kotea, errepidean, eta bertan ditugu ibilbidearen seinaleak.

 Pino herria zeharkatu eta San Isidro ibaiaren beste aldera igaroko dugu zubi baten gainetik. Oso ondo  markatuta dago norabidea.

 Ibaiaren beste aldean, asfaltutako pistatik joango gara Peón errotaraino. Bidean De la Salud iturria daukagu.

 Errotara heltzerakoan, bide ertzean ibilbideari buruzko informazioa ikus dezakegu. PR bezala agertzen da, eta ez dauka inongo zailtasunik. Bide gehiena mendiko pistatik da.

 Peón errota eta Valmartín erreka. Honek sortzen ditu goian Foces del Pino deitzen den haitzartea.

 Bidea pistatik doa, tarte batzutan aldapa handiarekin, baina lasaia. Gainera lainotuta dago, eta baso eta txabola dotoreak daude alboetan. Oraingoz oso jende gutxi ari gara ikusten, bakar batzuk jeisten.

 Pista ertzeko hesiak.

 Eta txabolak.

 Aintzinako gaztainondoa.


 Balizak. Gavilanceras iturrira heltzen ari gara.

 Txilerra.

 Hezetasuna. Gauean sirimiri apur bat egin du.


 Gavilanceras iturria. Ur freskoa eta emari ona.

 Haitzarte horretan daude Foces del Pino. Hodeiak erabat sartuta daude eta ez ditugu ikusten hormak. Baina, gustora goaz.

 Km bat falta zaigu.

 Bagoaz errekara eta hormetara hurbiltzen.

 Pista bukatzen den tokian dagoen informazioa. Hemendik apur bat jetsi behar da eta erreka zeharkatu zubi batetatik. Hemen hasten da toki interesgarriena.

 Zubia.


 Eta sartu gara haitzartean. Bidea, galtzada erakoa, nahiko ondo mantentzen da, eta erreka urjauzi txikiekin alboan.

 Gozatzeko tokia da hau. Espero genuen baino ur gehiago dago.

 Urjauzi txikiak.

 Dena guretzat. Gustora.


 Bigarren zubi honetan, ezker aldera zeharkatuko dugu.

 Orain urjauziak gure eskuinean. Dotorea da tokia.


 Galtzadak hor jarraitzen du.



 Haitzartea ez da luzea, eta laster heldu gara bukaerara.

 Gu honerarte heldu gara, haitzartearen bukaerara. Noski, aukera gehiago daude, eta horietako bat Peña Reonda-ra igotzea da, baina gaur ez da izango eguna. Hor utziko dugu, beste baterako... Aparte goian ez da ezer ikusten, baina asmorik ere ez dugu ekarri.

 Masustak, gorriak oraindik.



 Eta bagoaz beheruntz. Peña la Panda eta Pico Pandos-en hormak apur bat agertzen dira. Beraien artean doa bidea eta erreka.

 Errekaren gaineko hormetan ahuntz taldea eta mastinak, bat nahiko zaratatsua. Baina hor geratu dira.

 Bigarren zubian.

 Azken agurra toki eder horri. Oso lasai eta gustora ibili gara. Orain berriz pistatik behera.

 Peón errota.


 Pino herrian.

 Etxe estua.

 Horreoa. Hiru bat orduko ibilbide lasaia izan da. Gustatu zaigu. Orain, Cangas de Onis aldera, Corao-n bazkaldu eta Cuetu Meré-ra ondoren, lagun batzuen etxera.

IBILBIDEA 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina