2022/06/08

PICO BORU 2129 mt, CUETU TEJÁU 2159 mt. Pikosetako Andara Mendikatea.

 PICO BORU (2129 m) handikiro altxatzen da Sotres herriaren gainean (1057 m), eta bertatik ikuspegi benetan ikaragarria dago. CUETU TEJÁU (2159 m) eta Pico Boru (2129 m) kota-lerro batekoak dira, garaiera handiena 2.169 m-koa duena, eta Jou Sin Terre tontorrak esaten zaie. Dena dela, nahaste handia dago mendi hauen izenekin.

2022-03-20 JITO DE ESCARANDI, Sotres eta Tresviso lotzen dituen errepidean. Goizeko 9:15ak dira eta mendizale ugari prestatzen, batzuk eskiekin, beste asko erraketekin. Guk gaur egingo dugun ibilbidea beste hiru aldiz ere egin dugu, negu garaian batez ere. Inguru hauetan oraindik elurra ondo mantentzen da eta hori baliatzera goaz.

 Aparkalekutik, Urrieles mendikateko tontor ezagunak.

 Errepidearen beste aldean dauden txabola dotoreak.

 Ezkerrean Cuchallón de Villasobrada eta Collada Bonita aldea, erdian, erraldoia, Peña Castil eta eskuinean, burua erakusten, Urriello (Naranjoa).

 Andara-ra doan pista hartu dugu. Hor ditugu Macondiú, Samelar ezkerrean eta Grajal-La Rasa aldea eskuinean. Gu ez goaz horra.

 La Jazuca artegia zuloan. Hau pasa ondoren, berehala utziko dugu pista eskuinera hartzeko.

 Pista utzi dugu eta Fuentesoles lepora igotzen gaudela, sarrioak ditugu gure eskuineko larretan.

 Lepotik Sotres herria ikusten dugu gure azpian.

 Aldapa hau igo behar dugu. Bidezidorra dago landaretza artean, eskuineruntz beti ere.

 Lepora heltzeko elurgune hau zeharkatu behar da.

 Jito de Escarandi abiapuntua behean eta Tresviso gaineko Cueto Cerralosa atzean.

 Lepotik gorako aldapan bidezidorra jarraitzen.

 Heldu gara elurretara. Pico Boru daukagu aurrean. Hemendik gora dena elurretan.

 Arrastoak.

 Urrieles-eko Tiros de Santiago, Cuchallón de Villasobrada eta Campanarios bere atzean, Torre de las Colladetas-Morra, Collada Bonita, Torre del Oso (ezkerretik eskuinera).

 Camburero lepoa, Peña Castil, Urriello, Torre de la Pardida, Neverón de Urriello. Denak ezagunak.

 Gure gaurko tontorrak. Boru-ren oinerarte ez dugu materialik erabiliko. Elur oso ona, gogorra eta ez du merezi erraketak jartzea.


 Gainera mendizale gehiago ditugu aurretik eta arrasto ona dago elurretan. Hodei beltzak Andara aldetik sartzen, baina eguraldi segurua daukagu.

 Eskuin aldera zeharkatuko dugu, tontorren azpira heltzeko.

 Hodeiek itxura fantasmagorikoa ematen diote inguruari.

 Bagoaz hurbiltzen.

 Albo mendilerroa. Hau ere Urrieles-ekoa.

 Bagaude Boru-ren azpian. Hemendik gora aldapa tentea dago eta elurra gogorra dagoenez kranpoiak jarriko ditugu berehala.

 Boru-ren palan. Kranpoiak oinetan eta pioleta eta bastoia eskuetan.

 Disfrutatzeko aldapa. Arrastoa daukagu eta oso seguru igotzen da kranpoiekin. Eskuinean, gero egingo dugun Cueto Tejao.



 Pala bukatzen eta ertzera irteten. Atzean, hodei artean, Samelar eta Andara-ko gainontzekoak.

 Gertu daukagu tontorra.

 Azkenengo metroak.

 PICO BORU (2129m).

 Buzoia dauka tontor honek.

 Moñetas harana eta tontor guztiak, Cuchallón, Castil, Neverón de Urriello, Albos,...

 Tontorrean, lehen aipatutako paisai ikusgarriarekin.

 Sotres.

 Tontorreko irtengune malkartsua jeisten.

 Orain ertzetik aurrean daukagun Cueto Tejao-ra.

 Pico Boru eta jarraitzen ari garen ertza. Mendizale gehiago guk utzitako tontorrera igotzen.

 Tontorrera heltzen. Atzean Macondiú eta Samelar, hau hodeiekin.

 Pico Boru eta orain egindako ibilbidea ertzetik.

 CUETO TEJAO (2159m). Atzean, Urrieles.

 Jito-ko aparekalekua eta egindako bidea.

 Pico Soriano aldera jeisten. Elurrak oso egoera onean jarraitzen du.

 Valdominguero. Hor dena dago lainotuta. Udan eginda daukagu horra doan ertz dotorea.

 Jeisten. Kranpoiekin jarraitzen dugu. Gaur ez ditugu erabiliko erraketak.

 Cueto Tejao-ren malda ederrak. Sahara-ko hautsa nabaritzen da.

 Bi tontorren oinera jeisten.

 Pico Boru-ren pala eta arrasto ugari bertan. Hortik igo dugu.

 Bi tontorren azpiko lautadan. Hemen kendu ditugu kranpoiak.

 Samelar eta Andara aldea.

 Pandébano, Peña Maín, Cuetón eta Cabezos Lleroso atzean. Ezkerrean Urrieles.

 Camburero lepoa aurrean eta Párdida-Neverón de Urriello atzean.

 Sarrio taldea.

 Fuentesoles lepora jeisten.

 Sotres gure azpian.

 Andara-ko pistara irteten. Goian geratzen da lepoa. Igotzeko, hemen utzi behar da pista.

 La Jazuca-ko txabola. Eta pistatik Jito-ra itzuli gara. Ibilbide dotorea eta negu garaian egiteko oso egokia.

 Sotres-eko Taberna batean gazta eta sagardo dastaketa egin ondoren, gaurko mendien irudia errepidetik. Itxura bikaina!

 Duje ibaiaren urjauzietako bat Tielve-tik behera.

IBILBIDEA HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina