![]() |
| 2017-05-27 Zuberoara begira Larrau mendatetik. Otsagabian lo egin ondoren, goizeko 7:30etan mendatean gaude. Logibarrera goaz. |
![]() |
| Orhi. |
![]() |
| Larrañe herria. Zuberoan gaude. |
![]() |
| Lehenbizi Holtzarteko oinzubira joango gara. |
![]() |
| Goizeko ordu hauetan gozamena da hemendik ibiltzea. Bakar bakarrik goaz. Gero, itzultzerakoan erromeria ederra aurkituko dugu. |
![]() |
| Arroilak. |
![]() |
| Goizeko freskuran. |
![]() |
| Begi bistan daukagu Holtzarteko oinzubia. |
![]() |
| Hau lasaitasuna! Dena guretzat! |
![]() |
| Olhadubi arroila gure oinetan. |
![]() |
| Zubiaren beste aldean gaude. Holtzarteko pagadian sartuko gara. |
![]() |
| Pagadian gora, freskuran. Laster pista batetara aterako gara. Pistan, ezkerrera Olhadubira joateko da. Gu eskuinera joango gara, Pista-Amübi eta Larrañe herriruntz. |
![]() |
| 25-30 minutu joango gara pistatik, altuera gutxi irabaziz. Errekatxo dexente datoz goitik. |
![]() |
| Baina ikuspegi ederrak ditugu pistatik. Hemen, Orhi eta Holtzarteko sakana. |
![]() |
| Hemendik aurrera erreka eta bere urjauziak ezkerrean izango ditugu, baina ea ez ditugu ikusiko. Gu basotik gora, gero eta aldapa handiagoa. |
![]() |
| Hau da pista lagatzeko tokia. Mugarri bat dago eta zuhaitzetan Xuberu trailaren txartel bat. |
![]() |
| Beste pista batetara aterako gara, baina balizak dion bezala, gu zuzenean gora, basora. |
![]() |
| Basoa izugarria da, pago ederrak daude, eta asko eskertzen da beraien itzala, aldapa oso handia baita. |
![]() |
| Basotik irten eta garo artetik doa bidea. Goian ikusten da Pista mendia, eta igo behar dugun lepoa. |
![]() |
| Eta urjauzia ere ikusten dugu, baina urruti dago oraindik. |
![]() |
| Zati hau erosoagoa da. Dena berdea! |
![]() |
| Bide polita. |
![]() |
| Pistako urjauzia gero eta gertuago. |
![]() |
| Espektakularra da! Baina oraindik ez gara heldu bertara. |
![]() |
| Aurreko lasaitasuna bukatu da eta berriz aldapa gogorra daukagu. |
![]() |
| Urjauzi handiaren azpian urjauzi txikiak sortuz dihoa erreka. |
![]() |
| Lorak ere ugariak dira erreka ertzean. |
![]() |
| Inguruaz gozatuko dugu. |
![]() |
| Pista Beheko etxola. |
![]() |
| Izugarri ederra iruditu zaigu tokia, eta ez dirudi hona gora hainbeste jende heltzen denik. Aldapa serioa dago, baina hau ikusteagatik bakarrik merezi du etortzea. |
![]() |
| Pista Gaineko etxolara heldu gara. Orain, goitik hona heltzen den pista jarraituko dugu lepora irten arte. |
![]() |
| Bagoaz beheruntz. Baina, lehenbizi urjauziaren iturburua ezagutzera sartuko gara. Badirudi posible dela bertara hurbiltzea. |
![]() |
| Eta, hala da, posible da. Hau da azpian daukagun urkauzi horren sorrera. Gezurra dirudi! |
![]() |
| Eta amildegira erori baino lehen egiten duen bide laburra. Hau ere izugarria da! |
![]() |
| Goitik eta behetik. Dena da ederra. |
![]() |
| Basora bidean. Gustora goaz. |
![]() |
| Oso polita da inguru guztia. Gainera duen kolore berdea... |
![]() |
| Basotik jeisterakian saiakera batzuk egin ditugu urjauziak ikusteko. Ez da erraza, landaretza ugari baitago, eta toki malkartsua da. Baina zerbait lortu dugu. |
![]() |
| Pagadia. |
![]() |
| Indarrak berreskuratu ditugu Logibarreko tabernan, eta ondoren Donostiara, hitzordua daukagu eta... |




























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina