MENUA

2017/06/06

ESKUAGATX, NEBERAZARRA, ERRIALTABASO, IZOZTEGI, SAIBIGAIN...

2017-05-28 Urkiolan gaude. Baina gaur Eskuagatx aldera goaz. Hainbat aldiz ibili gara alde honetan ere, hala ere, ez gara aspertzen. Anboto aldea baino askoz lasaiagoa da, Saibitik aurrera jende gutxi ibiltzen da normalian eta oso basatia eta ederra da ingurua.

Joaterakoan Saibiren magaletik goaz, tontorrera igo gabe. Hori itzultzerakoan egingo dugu. Anbotoren ertza eta Ipizte atzean.

Iturriotzera heltzen diren pistak eta abarrak atzean utzita, benetako Eskuagatxen sartu gara. Hemen, Olarreta eta Leunganera doan PRaren markak daude.

Baina behin baliza hauetara heldu, Olarretako bidea utziko dugu (hortik egingo dugu itzulera), eta Errialtabasora hartuko dugu, gure eskuinera.

Deabru Atxa eta Artzateko bordak. Bueltan hurbilduko gara toki eder horretara.

Hagin honek itxura berezia dauka, zuloa estaltzen edo...

Ibilbidea oso ondo markatuta dago mugarriz. Harkaitzen arteko pasadizo dotorea. Beste batzutan, goragotik ere joanda gaude, harkaitz artean akrobaziak egiten, eta hemendik ere, baina ez genuen gogoratzen hain ondo markatuta.

Ertzera atera gara, eta mugarriak jarraituz, goruntz goaz. Inguru hau oso basatia da, eta atzean daukagun paisaiak (Aitztxiki, Alluitz-Anboto, Urkiolagirre), plus bat gehitzen dio edertasunari.


Eta halako batean, NEBERAZARRA-ko buzoiarekin egin dugu topo. Ez genuen ezagutzen, eta kasualitatez ikusi dugu. Berez, Neberazarra Eskuagatxeko lautadan dago. Buzoia, Itziar Lazurtegiren oroimenez dago jarrita.
Aurrera jarraitu dugu, pago ederren ondotik igaroz.

Baten batek lan ederra egin du mugarriak jartzen.
Eta horrela heldu gara ERRIALTABASO tontorreko buzoira. Oso izkutuan dago, eta ez dauka inongo bistarik, baina enkantoa bai.

Lorategia.

Tontorretik, Eskuagatx eta Kanoantorreta alderuntz jarraitu dugu, ete lehendik ezagutzen genuen kanal honetatik ( ez dakigu izena) jetsi gara Eskuagatxeko lautadara.
Jetsiera arrunta ezkerreragotik doa (markatuta dago), baina guri kanal erraz hau gustatzen zaigu. Bidezidor antzekoa dauka gainera.

Behetik gora begira. Hormak gainditzeko toki aproposa.

Eskuagatx eta Kanpantorretako hormak. Hortik jetsi gara.

Eskuagatxeko lautadan. Gero, Akalarra eta Urkiolara doazen balizak jarraituko ditugu itzultzeko, baina lehenbizi, hemen dagoen tontor txiki batera igo eta Neberazarra bisitatuko dugu.

IZOZTEGI edo EZKUMIN tontorretik Eskuagatxeko hormak eta egindako jetsiera.

Neberazarra.

Autobus geltokia dirudien aterpe hau baliatu dugu zerbait jan eta edateko, eta ondoren, Ollomendi lepora doan bidea hartu dugu, Akalarrara doan PRa hain zuzen.

Zaldia lepoan. Berehala ateratzen da lehen Errialtabasora igotzeko egon garen bidegurutzera

Artzateko Borda Deabru Atxa eta Akelarre mendien babesean.

Kokapen bikaina daukate borda hauek, bista dotoreekin.

Ondoren Iturriotz lepora heldu eta, orain bai, Saibira daukagun aldapa pikoa igoko dugu. Azkenengo esfortzua...

SAIBI. Dagoeneko ez dago inor... Siesta ordua itxuraz...

Lasaitasun irudiak Saibin.

Eta patxadaz, eta dagoen soseguaz gozatuz, Urkiolara jetsiko gara, bertako jatetxean merezitako ogitartekoa jatera.
Egindako ibilaldia.  Joaterakoan, Saibigainen marra gorria jarraitu dugu, itzultzerakoan tontorretik igaroz. Beheko marra, Iturriotzera doan pistarena da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina