MENUA

2017/05/18

CUETU D´ ARBÁS 2002 mt Leitariegos.

2017-04-20 Villar de Rengos-en gaua igaro ondoren, Cangas de Narcea-tik pasa eta Leitariegos mendatera igotzen ari gara. Apur bat lehenago geratu gara, Brañas d'Arriba herria eta gure helburua den Cueto de Arbás-eri argazkia ateratzeko.

LEITARIEGOS. El Puertu. Hau da Cueto de Arbás-era igotzeko abiapuntua.
Elizaren parean dagoen panela. Ibilaldi laburra da gaurko, hiru bat ordu joan-etorri, eta lasai ibiliz. Garaiera-aldea ere ez da handia, 500 bat metro. Baina oso interesgarria da.

Hau da mendatetik duen itxura. Bidea PRaren marka txuri-horiekin dago balizatuta. Elur gutxi dago eta ez dauka inongo zailtasunik.

Hasieran pista bat jarraitu behar da atseden-tokira heldu arte. El Puerto behean geratzen da.

Atseden-tokian dagoen paneletako bat. Artzen lurraldetan jarraitzen dugu. Honeraino kotxez etorri daiteke pistatik. Ez du merezi, ez da luzea eta. Ezkerrean geratzen dira eski pistak.

Ezkerrean ikusten da pista. Hemendik gora hasten da interesgarriena. Zotal-ikaztegiak eta hezeguneak eta Leitariegos-eko parajeak txilarrez beteta.

Eta berehala heldu gara Arbás-eko aintzirara. Cuetoaren magalean dago kokatuta, eta toki oso ederra iruditu zaigu. Jeisterakoan gozatu handia hartuko dugu hemen.

Txileko Tierra del Fuego-ko parajeak ekarri dizkigu burura.

Inguru natural oso aberatsa.

Lakua eta mendia. Multzo dotorea.

Lakutik gora. Eguraldi oso ona daukagu eta gustora goaz paisaiaz gozatzen. Markak jarraitzea besterik ez dago.

Ertz horretara igo behar dugu, gero eskuinera jarraitzeko ertzetik. Gu igotzerakoan, argazkiaren ezkerrera joango gara, diagonal bat egiten elurretatik.



Lepora heltzen. Mendi handi baten itxura du Cueto d'Arbás-ek hemendik.

Lakua eta Puertu-ko herrixka. Eskuinean, eski estazioko instalazioak.

Argi dago. Ertza zabala da eta ez dauka inongo zailtasunik, gaurko baldintzetan behintzat.
Gaur daukagun zailtasun bakarra, haize bortitza da. Hemen oso gogor jotzen du eta ez da erosoa ibiltzeko. Baina arazorik gabe.

CUETO DE ARBAS (2007m). Buzoia. Beste mendi berri bat...

Somiedo-ko Cornón, Ubiñak atzean,...

Brañas d'Arriba, d'Abaxo eta Leitariegos mendatera igotzen dauden beste herrixka batzuk ( Cangas de Narcea-tik gora, Asturias aldean).

Ubiña-Castillines-Picos del Fontán mendilerroa.

Tontorrean. Ezkerrean, Cornón. Ez dugu denbora asko egin hemen, eta egon garena, bertan dagoen txabola txiki baten barruan egin dugu. Haize bortitza.

Beheruntz, ordu erdiko ertza jarraitzera.

Lurrera ere begiratu egin behar da.

Beste aintzira txiki bat.

Lepotik behera, elurguneak baliatuz.

Aintziraren gainean. Ederra da.
Baina aintzirara jetsi baino lehen hasi da apoen espektakulua. Garaia da itxuraz.

Eta aintziraren ertzetan izugarria izan da. Hainbat eta hainbat apo eta igel beraien maite jolasetan.



Noizean behin, gora begiratzen ertzera igotzeko egin dugun ibilbidea ikusteko.

Mundiala izan da. Orduerdi egon gara naturak eskeintzen dizkigun gauza harrigarrietaz gozatzen.

Atseden-tokian apo eta igelei buruzko informazioa ere badago.


Eta goiz oso ederra igaro ondoren, Leitariegos-era jetsi gara. Artzik ez dugu ikusi, baina apo eta igel ugari bai. León aldera jetsi gara gero eta Caboalles herrian bazkaldu dugu. Handik, Villablino pasa eta Babia zeharkatu ondoren, Curueño ibaiaren haranean dagoen Cándana de Curueño herrira joan gara, bertan gaua pasatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina