MENUA

2016/09/12

TUSSE DE REMUÑÉ (3006m) + RABADA (3045m), Remuñé bailaratik

2016-08-14 Ixeia kanpineko aterpean egin ondoren lo, goizeko 7retan atera gara Remuñé haranera doan bidetik. Aurretik, 1994an geunden egonda hemen eta badaukagu gogoa berriz bertara sartzeko. Orduan Boum mendia igo genuen eta oroipen oso onak ditugu. Baina ez genuen haran guztia igo, Boum-era igotzeko Portal-era doan bidea utzi behar baita.

Gu basotik itzalean eta eguzkia tontorrak berotzen.
Remuñé ibaia, urjauziekin.

Lora eta landaretza ugari. Honetaz gogoratzen ginen, lorategi bat dela haran hau.

Ibaia mehartu egiten da toki batzutan.

Forca de Remuñé ezkerrean, eta Tusse-ra doan ertza. Hortik ibiliko gara ordu batzuk barru.

Gozamena da hemen ibiltzea goizeko lehen orduetan.



Atzera begira. Eguzkia dago gainean, eta ez dira ondo ikusten Paderna eta Alba mendi inguruak.


Forca de Remuñé. Ezkerrean geratzen da Portal-a, eta Forca atzetik zeharkatu ondoren, eskuineko ertza jarraituko dugu gero.

Eskuinean dagoen Mall Pintrat menditik erortzen den urjauzia gainditzen.

Urjauzia.

Lautada txiki batera heldu gara eta harkaitz batean Mall Planet eta Boum-era joateko pintura markak ikusten ditugu.
Marmota ere atera da eguzkia hartzera.

1994an hemen utzi genuen harana, eskuinetik Boum-era igotzeko. Gaur, pareko hormak gainditu behar ditugu, ezkerretik, oraindik ere oso goian dagoen Portal de Remuñé-ra heltzeko.

Tarte batean, Pico Remuñé-ren azpian dagoen laku txiki batera heldu arte, mugarriaz aparte pintura gorriak ere izango ditugu bidea adierazten.

Beste marmota bat.

Maupás eta Boum atzean. Aspaldiko ezagunak...

Boum.
1994 BOUM tontorrean, eta atzean, Maupás. Gazteagoak ginen...

Maupás-en frontoia.

Laku txikira igotzen. Atzean, Boum eta Mail Barrat.

Laku txikia igaro eta hartu dugu Portal-erako norabidea. Atzean, Pico de Remuñé.

Granitoko bloke handiak baliatuz igoera erosoagoa egiteko.

Forca de Remuñé eta Rabadá-Navarro-Maupás.

Bagaude Remuñé-ko Atarira heltzen.

Elurgune batzuk geratzen dira, eta hauek ere baliatu ditugu erosoago igotzeko. Atzean Remuñé eta, atzerago, Aneto aldea.

Portal-aren beste aldean Perdiguero-ren "mazakotea" agertzen zaigu.

Lliterola lakua eta Perdiguero.

Crabioules ederrak. Duela 5 urte semearekin igotako mendiak Lliterola haranetik.

Forca zeharkatu dugu eta Remuñé-ko ertzean gaude.

Maupás tontorra eta motordun delta hegoa gainean.

Ibón Blanco, Pico Royo, Lliterolako lepoa eta Crabioules. Hau parajea!

Laku Txuria.

Navarro eta Maupás.

Tusse-ren azkenengo zatia. Tontorra erdian dagoena da, txuriena. Ezkerrean Crabioules eta eskuinean Rabadá-ra doan ertza.

Ertzean, Remuñé haranaren gainean, Maupás lakua, Boum,..., eta Aneto-Maladetak atzean.

Lliterola lakua, urdina benetan.
Maupas 1995. Lys haranetik eta Maupás aterpetik igo genuen.

TUSSE DE REMUÑE (3006m). Inguruko ea hirumilako denak (orratzak eta kenduta) ditugu igota baina hau falta zitzaigun. Rabadá-Navarro eta Maupás alboan ditugu.

Royo-Lliterola ertza eta Crabioules ere bai. Erdian, atzean, Spijeoles, eta eskuinean, Quayrat.
Tontorrean dagoen koadernoa ikusten. Atzean, Perdiguero.


Eta oso gertu dagoenez, bikoteko bat Rabadá-raino joan da, eta horrela ikusten du Tusse-ren tontorra eta Lliterola-Royo ertzean dabilen jendea.
Tusse-tik horrela ikusten da RABADA (3045m). Han dago bikoteko bestea.

Rabadá tontorrean. Atzean, Navarro eta Maupás-era doan ertza.

Talde bat dago Rabadá eta Navarro-ren arteko bretxan. Tentazioa egon da joateko, baina joan-etorria toki beretik egin behar da, eta hobe Navarro lasai uztea.
Beraz, Tusse-ra begira jarri berriz eta, lasai, bertara itzultzea izango da onena.

Begiak Crabioules-era doaz behin eta berriz. Bi tontorren arteko ertz hori ere dotorea da. Joan-etorri oso zirraragarria!


Tusse-tik jeisten Remuñé-ko ertzera.

Hemen ere lorak harkaitz artean.

Jetsiera toki beretik egingo dugu. Hemen, Forca atzean lagatzen.


Ibilbide luzea geratzen zaigu Remuñé haranera jeisteko.

Blokeak baliatuz orain ere.


Boum eta Mall Barrat.

Kotoi basatiak zirkoaren beheko partean.

Gozamena da horrelako toki bat aurkitzea hainbeste harkaitz zapaldu ondoren. Oso goian geratzen dira gaurko tontorrak, justu erdian, elurrezko korridoraren gainean.

Atsedena hartzeko toki aproposa.


Ibaiaren ertzetik beheruntz. Hodeiak agertu dira goietan, baina uda honetan ez dira batere emankor ibili, eta gaur ere ez.




Eta horrela, lasai, inguruaz gozatzen, eta haran honek duen xarmaz hitz egiten, jetsiera luzea bukatzen ari zaigu. Remuñé-n ez dago masifikaziorik, aldiz errepidera heltzerakoan, izugarrizko jendetzarekin egingo dugu topo, eta Benasquen zer esanik ez.

Gure parean, bana haranaren beste aldean, Alba mendiaren ertza daukagu.

Lorategia. REMUÑE.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina