2016/09/19

MARCADOUko HEGO MUGA 2727 mt eta IPAR MUGA 2676 mt Panticosa Bainuetxetik.

2016-08-18 Gaur hainbat aldiz ibili dugun bidea jarraitzera goaz, Panticosako Bainuetxetik Bachimaña lakuetara.

Eta beti bezala, zirrara handia sortzen digu urjauzi honek.

Fraidearen aldapara heltzen. Gaurko helburua, Marcadou gailurretara igotzea da. Bikote batek aurretik ezagutzen ditu, bestearentzat berriak izango dira.

Ura eta landaretza. Gure Pirinio ezaguna.

Fraidearen Aldapa, goitik behera ikusita.

Bachimaña urtegia eta aterpea.
Urtegia inguratzen. Eskuinean, txapelarekin, Marcadouko Hego Muga, garaiena.

Bidegurutzea. Guk horruntz jarraituko dugu. Ezkerrera, Laku Urdinak eta Infiernos-Tebarrayrako bidea.

Infiernoak.

Lorategiak hemen ere.

Marcadouko Hego Muga eta ondoren jarraituko dudan ertza Ipar Mugara.

Bachimaña urtegia behean geratzen da.

Kotoi basatiak bidean.

Pezico-ko lakuak eta Gran Facha. Jeisterakoan bisitatuko ditugu.

Pezico lakua eta Punta Zarre eta Gran Facha lotzen dituen mendilerroa.

Marcadou lepora heldu baino lehenago utzi dugu bidea eta eskuinera hartu dugu, Marcadou-ko Hego Muga-ren lepotxoa hartzeko asmoz. Elurgune hori zeharkatu dugu eta lepoaren oinean gaude.

Behean, erdian dagoen lepora igo dugu eta ondoren ertza jarraitzen ari gara tontorrera heltzeko. Atzean, gero ibiliko dudan ertza eta Marcadou-Walloneko mendiak.

Tontorrerako azkenengo metroetan. Atzean, Ipar Mugarako ertza eta Marcadou portua.
HEGO MUGA (2727m). Atzean, Laku Urdinak, Infiernoak, Punta Zarre.



Pezico lakuak, Punta Zarre, Gran Facha.

Pezico lakuak.

Jeisten, igoeran topo egin dugun katalan bikotearekin.

Katalanek ez zuten ezagutzen mendia eta gure atzetik egin dute igoera eta jetsiera.

Wallon eta Marcadou harana bi Mugen arteko ertzetik.

Cambalés eta Petit Facha.

Paterneille aurrean eta Vignemale-Clot de la Houndt-Cerbillona atzean.

Aratille eta Chabarrou mendien mendilerroa.
Hego Muga eta egin dudan ertza. Ez da zaila, hasieran dagoen bretxa batetako destrepea eta ondorengo trepada kenduta.

Besteak behetik datoz Ipar Mugara.

Putrea.

Ipar Mugatik Marcadou portura jeisten, Hego Muga eta bien arteko ertza. Erdi aldean ikusten da goian aipatutako bretxa apur bat zaila.

Marcadou mendatean. GRan berriz.

Baina denbora daukagunez, GRa utzi eta Pezico lakuak ezagutzera goaz. Atzean, lehenengo lakua eta Ipar Muga.

Pezico urtegia eta Punta Zarre.

Urtegia eta Gran Facha. Hortik doa hemendik Fachara igotzeko ibilbidea.

Hemendik ez dugu inoiz igo Fachara, beti Respomusotik. Gaur bidea aztertzen egon gara; ea egunen batean lortzen dugun igoera hori egitea.

Berriz GRa hartzera gatoz, baina ezin kendu begiak atzean uzten dugun panorama ederrari.

Batanes-Serrato-Xuans.

Bramatuero-ko behe lakua, Aratille, Neveras eta Vignemale Letrero lepoaren gainetik.

Bachimaña urtegiarekin. Idilikoa!

Marmota familia eguzkia hartzen.

Beste hau bakarrik dago.

Bachimañatik atzera begira.

Fraidearen Aldapan erortzen diren urjauziak.
Orain Panticosa-ko Bainuetxera jeistea baino ez zaigu falta. Igo garenean baino jende gehiagorekin egingo dugu topo.

Caldares ibaiaren laguntzarekin egingo dugu geratzen zaigun zatia Panticosaraino. Oraingoz Pirineoei agur esango diegu. Bihar etxera itzuliko gara, biharamunean Pikos aldera joateko asmoz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina