MENUA

2016/07/05

ARTXUETA Uhartetik. Aralar.

2016-07-03 Zamartzeko Monastegia. Arakil ibaia zeharkatzeko zubi zaharraren ondoan utzi dugu kotxea, eta goruntz joan baino lehen monastegia ezagutzera etorri gara.
Askotan pasatzen gara autobidetik eta Zamartze monastegia ikusi karteletan baino oraindik ez genuen ezagutzen. Erromaniko dotorea.

Eta Aralarren ere hainbat aldiz ibili ondoren, gaurko ibilbidea ere ez genuen ezagutzen... En fin... Eskumatik igo, eskerretik jeitsi,,.


Sakanaren beste aldean Ihurbain eta Beriain mendilerro kuriosoa.

Igotzeko ohiko bidea jarraituko dugu. Oso ondo mantentzen da.


Haritz eta lizarrez osatutako basotik gora doa bidea. Leiho dotorea Beriain ikusteko.

Peregrinazio bidea den seinale.

Etxarri eta Altsasu aldera begira. Ezkerrean, Urbasa.

Tramo askotan oso ondo egokituta dago bidea. Hemen goiko aldera ari gara irteten.

Burdingurutze. Orain ezkerretik heldu gara. Gero jeisteko, hemendik eskuinera hartuko dugu, Lupertatik Uhartera.

San Migel Monastegia. Giro bikaina eta jende ugari, gehienak kotxez igota. Txirrindulariak ere ugari. Guk denbora gutxi egin dugu, eta Artxuetara igotzeari ekin diogu.

ARTXUETA (1343m). Beste alderuntz Malloak ditugu. Ttutturre eta albokoak ikusten dira baina Irumugarrieta behelainoak estaltzen dute.

Monastegia eta Ihurbain.



Irurtzun eta Iruinerrira begira. Erga, Gaztelu eta Txurregi, Higa, Itzaga eta abarrak ikusten dira.

Monastegi ondoan dagoen eremu itxia. Tibetar oihalez apainduta.

Orain bai hartu dugu denbora monastegia ikusteko. Aspaldian egon gabe geunden. Meza zegoen eta korua abesten.

Eta tabernan txistorra apur bat dastatu ondoren, beheruntzako bidea hartu dugu.

Pago kuriosoa. Alde batera bakarrik garatu da.

Lupertara bidean. Pagadi ederraren barnetik doa.

Luperta. Gu, Uhartera.

Baina berehala bidea utzi (adierazita dago), eta bost bat minutuko igoera baten ostean Luperta trikuharria bisitatu dugu.

Bideak sigi-saga ugari egiten ditu haranera jeisteko. Behera jetsi ondoren dator tramo txarrena, asfaltoa. Ordu laurden bat geratzen zaigu herrira itzultzeko. Baina lora dotoreak ikusiz dena da errazagoa.

Eta ondo bukatzeko, Uharte erdian dagoen taberna batean, bertako ogitarte berezia dastatzeko ordua da. Ogitarte bat da!!! "Trainera" deitzen diote. Eskerrak ez ditugula eskatu bi...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina