MENUA

2016/07/26

ALBO M. 2071m- ALBO E. 2109 m - CALABAZOSA, 2104 mt Farraponatik

2016-07-10 SALIENCIA. Goizean goiz, bertako biztanleak lanean dabiltzan bitartean, guk kotxea hartu eta Farrapona mendatera igoko dugu. Eguraldi bikaina eta beroa.

Farraponan gaude. Aurretik bi aldiz ibilita gaude paraje hauetan, bizikletan batean eta elurrarekin bigarrenean, baina ez ditugu inoiz igo gaurko mendiak. Lehenengoa begi bistan daukagu. Hemendik pistatik jetsi behar da La Cueva lakura, eta gero igotzen hasi pista jarraituz.

Atzoko Muñón-Bígaros eta gailurreria guztia ditugu alboan.

La Cueva lakua eta Calabazosaren burua atzean agertzen. Gero, jeisterakoan, ezkerretik etorriko gara. Baina asko falta da horretarako...

Inguru guztia dago loraz beteta. Somiedo osoa da lorategia!
Cerveriz lakua eta bi Alboak. Eskuinetik joango gara, gero ezkerrera sartzeko eta bi tontorren arteko lepora igo.

Hemen bi bideak utziko ditugu, tontorretara igotzeko.

Lehenbizi Cerveriz artegiko etxolatxotik igaroko gara. Hemendik Albo O.-ren azpitik joango gara zeharkatzen.

Hau da jaialdia!


Gure azpian geratzen dira Cerveriz lakua eta jetsieran oso ondo ikusiko dugun Calabazosa edo Laku Beltza.
Cebotchéu ibar dotorea zeharkatuko dugu, erdian daukagun lepora igotzeko.


Sarrioa erne dago.

Cebotchéu ibarra behean utzi dugu. Toki ederra da hau, nahiz eta garai honetan ur gutxi egon.

Bi Alboen arteko lepora heltzen. Behean Cerveriz lakua, eta atze atzean  Ferreirua eta Huertos del Diablo ingurua.
MENDEBALDEKO ALBO (2071m). Izugarrizko behatokia da, Lago del Valle, Valle del Lago, Peña Chana de Somiedo, Cornón,...

Valle del Lago. Aste Santuan hor behean ibili ginen, elur artean, ezer ikusi gabe.

Oso ederra da lakuaren ikuspegia, bere irla eta guzti.

Tontorreko pasabide loretsua.

Jetsi gara berriz lepora eta orain beste Albora igoko dugu. Aldapa dexentea baina erraza.

Atzera begira, Albo M. Hortik jetsi gara.

Loraz betetako belardietatik gora. Ezinezkoa da ez zapaltzea. Lorategia...
Bigarren Albora igotzen. Atzean bere anaia, eta ezkerrean Peña Chana (Somiedokoa, Babian beste bat dago eta).


EKIALDEKO ALBO (2109m). Atzean, Peña eta Torre Orniz, eta La Cueta gaineko Peña los Años, e.a.

Bezperakoak.

Hurrengo helburua, Calabazosa. Urruti dago baina poliki poliki helduko gara.

Fontanak eta Ubiñak.

Atzean uzten ditugu Albo O. eta Somiedoko beste mendiak.

Cornón, biharko helburua.

Ekialdeko Albotik jeisten Orniz alderuntz.
Hortik jetsi gara. Orain Calabazosa eta Valle arroak bereizten dituen banalerrotik jarraituko dugu...
... ea Orniz-en hormekin topo egin arte. Hemen ezkerreruntz egingo dugu eta Muria Brava-ren azpitik Calabazosaren azpian dagoen Congosto lepora joango gara.

Lorategiak zapaltzen jarraitzen dugu.

Muria Brava atzean uzten.

Congosto lepoan gaude. Hemendik, aurreko mendien beste aldea ikusten dugu, Babia aldera ematen duena. Muria Brava eta Orniz atzean.

Calabazosaren azkenengo aldapa. Malda handia dauka, baina erraza da. Erdi aldeko horma gainditzeko "trepada" txiki  bat besterik ez.

CALABAZOSA (2104m). Cornón-en aurrean ikusten dira Alboak.

Tontorrean. Eskuinean, Morronegro mendia.

Tontorrean aurkitu dugu.

Torrestío herria (León) eta egun batzuk barru ezagutuko ditugun Huertos del Diablo-Ranchón, La Ventana mendatearen inguruak.

Calabazosa lakua antzematen da erdian. Orain dena eskuinetik jetsiko gara laku ingurura. Atzean, eskuinean, Muñón eta Bígaros. Ezkerrean, Peña Negra, eta behelainoak kostaldean.

Peña Orniz, Torre Orniz eta Muria Brava.

Tontorretik jeisten.

Hormako "destrepe" erraza.

Calabazosa, urdin ilunagoa, eta Cerveriz, argiagoa. Goizeko igoera erdian dauden pista eta zelaietatik egin dugu.

Calabazosa laku ederra.

Calabazosako lakutxoak, lakua eta Cerveriz atzean. Abere ugari dago paraje hauetan.

Calabazosa artegia eta Ekialdeko Alboa.

Inguru zoragarria. Gainera hona oso jende gutxi heltzen da. Mendizale batzuk kenduta, gehienak La Cueva lakuaren inguruetan geratzen dira.


Calabazosa utzi eta La Cueva lakuaren gainean gaude. Bere eskuinetik dagoen bidezidor bat jarraituz jetsiko gara. Eta gero, pista jarraituz Farrapona mendatean bukatuko dugu gaurko ibilaldi eder hau. 6-7 ordutan lasai egin daiteke.


La Cueva lakua.
Gure zirkuitoa.

Saliencia-ko erreka.

Chill-Out Gunea!

Eguneroko bizimodua. Sartu da behelainoa. Ea bihar zer daukagun...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina