L'Auteiro bertatik erabat elurtuta dago eta erraketak oinetan egingo dugu joan-etorri guztia. |
Esan bezala, oraingoz aterri dago baina ez da ezer ikusten. Dena dela bagoaz. Mendizale gutxi batzuk dabiltza, gu bezala, baina ez dago normalean egoten den prozesiorik. |
Somiedoko eraikuntza tipikoak, teitoak. Teitoa berez txabola hauek duten isatsezko estalkiari deitzen zaio, baina hedaduraz, txabolari esaten zaio. |
Ba hori, gogoeta bat besterik gabe. |
Lakura heltzeko, bi bide nagusi daude, bata "eguzkikoa" eta bestea "itzalekoa". Gaur ez daukagu aukeratzeko arazorik, biak baitaude berdin. |
Elurrik gabe, 6 km luzera eta 340 bat metroko garaiera aldea dituen pasiada dotorea da. Gaurko baldintzetan, ez da hain erraza. Gainera, elurra eta euria ditugu lagun. |
LAGO DEL VALLE. Hau da ikus dezakegun guztia. |
Duela 16 urteko Aste Santuan ere bertan egon ginen, eta nahiz eta eguraldi exkasa izan orduan ere, gutxienez lakua eta inguruak ikusteko aukera izan genuen. |
Gaur aldiz misterioa... Ahate batzuk ikusi ditugu eta besterik ez. Baina Hartz, Braña eta Artzaien parajeetan egoteak badu bere enkantoa. |
Toki beretik egingo dugu jetsiera, nahiz eta teito berri batzuk ikustera hurbildu. |
Izugarria da hemengo egoera. Errepidea elurrezko horma artean eta elurra gogor egiten. Pare bat tokitan elurjauziak igaro behar izan ditugu, baina lortu dugu heltzea. |
Hemen Somiedo utzi eta Leoneko Babian sartuko gara. 7 bat km-tara daukagu Vega los Viejos. Izen kuriosoa. Hiru gau pasako ditugu bertan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina