Kotxe ondotik atera gara erraketak oinetan ditugula. Elur asko eta nahiko biguna. Bustintzara dihoan bide ezaguna jarraituko dugu. |
Hau da arkuen irudia gaur. Ateren bat agertzen da justu-justuan elur artetik. |
Arkuek bisitatu ondoren Bustintza txabolara etorri gara. Dotorea dago hau ere. |
Ingurua espektakularra dago. Haizea dabil eta hotza egiten du, baina gozatzen goaz. |
BELOKI tontorrean. Atzean, Ttutturre eta Malloak hodei dexentekin. |
Tontorretik Malloen aldera jeisten. Nora joango gara orain? |
Aralar edo Patagonia??? |
Txemiñe daukagu aurrean. Aspaldi ez gara egon gailurrean, beraz hartu dugu erabakia. Txemiñera! |
Hemen ere ez da giro. Ondoren, berriz Unaga aldera zeharkatu eta Txemiñe zeharkatzen joango gara igoera eroso baten bila. |
Hemen ez da inor ibili, ez dago inongo arrastorik, baina elurra oso ona dago eta nahiz eta haizearen indarra jasan behar bagoaz goruntz. |
Berriz beste aldera pasatu, Ipuzmeaka aldera, eta ingurua oraindik zoragarriagoa aurkitu dugu. Inongo arrastorik gabe, ipuin batean sartzea bezala izan da. Paradisua! |
Toki batzutan ertzean gora eta behera ibili gara, buzoia ea aurkitzen dugun. |
Intuizioz puntu garaiena iruditu zaigunean, han aurkitu dugu buzoia elurpean estalita. Guretzat beti izan da TXEMIÑE, baina badirudi izen egokia TXAMENI dela. |
Tontorreko irudiak. |
Ipuzmeaka aldera jeisten, gozamena. |
Txemiñeren azpian dagoen txabolan. Ezkerrean, Ipuzmeaka. Tontor hau ez dugu ezagutzen, eta gustora gabiltzanez, igotzea pentsatu dugu. |
Eta aurkitu dugu buzoia. IPUZMEAKA. |
Tontorra basoz inguratuta dago. Irudiak. |
Jeisteko, beste toki bat bilatu dugu, hau igoerakoa baino lasaiagoa, eta berehala heldu gara Pagomaritik Albira doazen arrastoetara. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina