MENUA

2015/11/11

BEHORLEGI 1265mt-HAUSKOA 1268 mt. Behorlegi herritik.

2015-11-08 Horrela agertzen zaizkigu gure gaurko gailurrak Behorlegi herrira hurbiltzen ari garenean.
Eta hau da daramagun mapa. Miguel Angulok aspaldi ateratako liburu batean aurkitu dugu, eta honetaz baliatuko gara ibilbidea egiteko.

Behorlegi herritik Etcheberry Bordara jetsi gara eta bertan utzi dugu kotxea. 375m ko altueran dago, eta beraz 900m-ko garaiera aldea daukagu tontorrera. Bertan hasten da Behorlegiren Ipar-mendebaldeko ertza.

Borda atzean utzi eta berehala agertzen da seinale hau, bidea adieraziz.

Behorlegi herria.

Igoeran gure ezkerrean izango dugu mendiaren ertza.

Hasierako pista utzi ondoren, toki zikin samar batzuk igaro behar dira basora heldu arte. Gainera, badaude pare bat toki ez oso garbiak, zalantza sortzen dutenak nondik jarraitu, baina intuizioz aurkitzen da bidea. Ea bide gehiena mugarriz dago markatuta, eta tarteka pintura berde eta hori zahar batzuk ikusten dira.

Egurzé-ko basoan. Oso ederra da eta toki batzutan bide oso ona dago, nahiz eta beste batzutan lokatza aurkitu ( eta hori udazken lehorra daramagula).


Egurzé lepoa. Parean daukagu Escaliers mendilerroa.

Egurzé lepoan ezkerrera hartuko dugu, bertan dauden txaboletara dihoan pista jarraituz metro batzutan. Ezkerrean goian dago Harritxarte lepoa.

Haranean, Behorlegi, Mendibe, Lekunberri, Donazarre eta Donibane Garazi herriak, eta Iparla, Artzamendi mendiak babesa ematen.

Bordetatik gora bide oso polita Harritxartera igotzeko.
Egurzéko bordak eta Burdinkurutzeta portua eta Saroberri-Okabe atzean.


Harritxarteren azpian.

Harritxartera heltzeko azkenengo metroetan.

Harritxartetik gora aldapa belartsua igo behar da, bi ertzen artean dagoen "pasillotik". Harana behean.

Goiko ertzera igotzeko azkenengo aldapa. Mendizale taldea dihoa aurretik.

Ezkerrean Landerre lepora datorren errepide estua eta Hauskoa mendia gainean. Atzean, Zaboze mendia.

Goiko ertzean, haran guztiaren gainean.


Tontorra hor aurrean daukagu. Atzean, dekoratu bezala, Auñamendi, Mahaia eta Nafar Pirinioko gainontzeko gailurrak.

Ezkerretik hasita, Anie, Pene Blanque, Mahaia-Budogia, Petrechema, Acherito, Chinebral de Gamueta, besteak beste.

Frantsesak gurutzean.

Guk tontorra utzi eta Landerre lepora dagoen aldapa gogorra jeisteari ekin diogu.

Hau da egin dugun jetsiera.



Landerretik Hauskoa igotzen hasi gara. Ez da oso luzea, baina egiten duen beroarekin eta duen aldapa, lasai hartzekoa da.
Zaboze eta Etchekortia mendiak.


Zaldiak Hauskoan eta Autza mendia eskuinean.
Tontorrera heltzen. Atzean Escaliers eta Orhi beraien gainetik.


Hauskoan ez dugu denbora askorik eman, haizea dabil eta berriz beherako bidea hartu dugu. Behorlegi parean.
Hauskoa eta Landerre atzean utzi eta Apanize lepoaren bila goaz, Behorlegiri itzuli guztia emateko.

Behorlegi Apanizeko bordetatik.

Paraje eder eta bukolikoak agertzen dira.

Apanizetik Egurzé leporako bidean. Inguratu dugu Behorlegi mendia.

Egurzéra jeisten.

Hauek dira Egurzé lepoan ongietorria eman digutenak. Irudi dotorea Escaliers-Arthanolatze mendilerroarekin.

Orain bide ezagunetik beheruntz.

Egurzéko baso garbia.

Behorlegi. Mendi polita. Etcheberry bordan bukatu dugu 6 bat orduko ibilbidea. Ez da oso gogorra, baina 900m gora+ Hauskoara igo eta jeistea+ beste 900m behera, gaur egin dugun beroarekin, azkenean igartzen da. Beraz, itzuleran turismo apur bat egiten dugun bitartean, ondo hidratatzeko ere baliatuko dugu.

Behorlegiko eliza.

Mendibeko eliza.

Behorlegi Lekunberriko etxeen gainetik agertzen.



Behorlegi. Egurzé lepotik gora jarraitu dugun bidea. Badu, bai, beste mendi ezagun batzuen itxura.


4 iruzkin: