MENUA

2015/09/03

PALAS 2974mt. Geodesicos ertzetik igo eta Ledormeur-etik jetsi.

2009ko Abuztuaren 9a. Goizeko seiretan atera gara Portalet-etik Gabas-era jeisterakoan dagoen Soques-etik. Ibilaldi gogorra daukagu gure aurrean. Hasieran denbora asko emango dugu aztera begira, Midiren kolore aldaketak ondo ikusteko.





Arrious-eko lepora heldu eta bertan dagoen lakuan Arriel ikusten dugu erreflexatuta.

Arriel biak, Txikia eta Handia.

Orteig zeharkaldian. Kablearekin ondo babestuta dago, eta baldintza egokietan ez dauka aparteko zailtasunik. Begi bistan daukagu Palas-en piramidea.

Arriel Arremouliteko lakuan bikoiztuta. Bi ordu eta laurdenean heldu gara honeraino.


Arremoulit-etik Artouste tontorraren eskuinean dagoen lepora etorri gara, Palas-en azpitik harkaitz bloke artean zeharkaldia egiten. Hemen hasten da Geodesikoen ertza deitzen den bidea. Tontorrera heldu arte eskuak dexente erabili beharko ditugu.


Oso "aereoa" da eta beti adi ibili behar da toki egokienetatik joateko.

Gure ezkerrean Balaitus eta Frondiellak ditugu.


Gailurra ikusten dugu, baina oraindik egin behar ditugu akrobazia batzuk bertara heltzeko.

Hauek Lavedan lepotik datorren ertzetik datoz.

Aita-semeak PALASen daude. Lau ordu eta laurdenean errepidetik. Oso ibilbide interesgarria iruditu zaigu. Ez genuen ezagutzen eta merezi izan du hortik etortzea. Ledormeur tximiniako jetsiera ezagutzen dut eta horrek lasaitasun handia ematen digu.





Midi d'Ossau.

Arremulit-eko lakuak, Arriel, Soba,..., eta atzean, Retona, Collarada, Pala de Ip, Borau, Aspe, Bisaurin, e.a. Izugarrizko ikuspegia daukagu hemendik.

Arriel.


Ledormeur tximiniara jeisten. Nahiko bertikala da eta harri solte dexente dago.

Tximinian. Hau da Arriel lakuetatik igotzeko bide arruntena. Orain rapelatzeko kateak daude ipinita pare bat tokitan. Aurreko aldez etorri ginenean ez zeuden. Dena dela ondo destrepatzen da, harri solteekin kontuz ibilita noski.

Arrieleko lakuak eta Telera mendikatea atzean. Gu, lakuetara jetsi gabe, eskuinera joango gara Palas lepoa hartzera.

Palas lepoan. Atzean balaitus eta Frondiellak.

Lepoan, beste aldeko mendiekin.

Palas-en azpian. Duela gutxi goiko parte horretan ibili gara. Eskuinean Von Martin Pitoia.

Arremoulit-eko aterpean, zaindaria bere lanak egiten.

Gustora gaude, baina oraindik bide luzea geratzen zaigu kotxera heltzeko. Orteig-eko zeharkaldira igo Arrious lepoa hartzeko eta gero Arrious haran guztia jetsi.

Artouste lakuaren gainean.

Orteig-etik atzera begira, egin dugun ibilbide zirkular ederra. Oso mendi estetikoa da Palas, baina 3000ra ez denez heltzen, bisita gutxiago izaten ditu.


Soques-era jeisten berriz daukagu Midi gure parean. 8 ordu eta erdiko ibilaldi eder eta gogorra bukatzera goaz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina