2015/09/17

GABANCEDA 2042 mt Pandetrave-tik.


 2015-08-24,25.  Herriko jaiak eta bi egun libre. Goizean lasai atera gara, gaurko eguna turismo apur bat egin, eta presarik gabe ilunabarrean Cantabria-ko Liébana-ra heltzeko erabiliko dugu
Unquera-ra heldu garenean, eskuinera hartu dugu Pechón aldera. Inguru honetako hondartzak ez ditugu ezagutzen. Ea zer aurkitzen dugun...

Eta horrela, errepide estu bat jarraituz, AMIO-ra heldu gara. Aparkatzeko arazorik ez, dauden kotxe gehienak atzerriko matrikulekin.

Eta hondartzan jende gutxi. Zaindu gabeko hondartza da eta bainatzeko nahiko arriskutsua, baina paraje izugarria. Lasai eta gustora egon gara.

Ilundu baino lehen, Liébanako ENTERRIAS herrira etorri gara. Vega de Liébana-tik San Glorio portura igotzen dago, eskuinean. Herri oso txikia da, eta bertan egingo dugu lo, ostatuan.




Ondo zainduta dago eta baserri dotoreak ditu.

Ostatuaren inguruan horrelako ugari daude.

Hurrengo egunean, San Glorio igo eta jetsi Portilla de la Reina-ra eta Pandetrave portura etorri gara. Hemendik, Pikosetako Cornión mendikateko izugarrizko bista daukagu, Robliza, Peña Blanca, Cuvicente, Jultayo, besteak beste.

Eskuinean, Friero Dorrea, Chávida lepoa, Torre del Hoyo de Liordes eta Torre Salinas. Aspaldiko ezagunak... Baina gaurko plana askoz apalagoa da. Berrezte prozesuan murgilduta, gure ezkerrean geratzen den Gabanceda tontorrera heltzea da erronka. Guretzat ezezaguna da, beraz gustatzen zaiguna egingo dugu.

Abiapuntutik ikusten da gailurra, eta bidea oso nabarmena da, Baso txiki bat zeharkatu eta gero txiler artean irekitako bidetik goaz.

Friero Dorrea.

Erdikoa da Gabanceda. Harkaitz txuria daukan tontorra baxuagoa da eta ezkerretik igarotzen da.



Tontor txuria inguratzen, azkenengo aldapara heltzeko.

Bistak izugarriak dira igoera guztian. Azkenengo hormaren azpian gaude eta Torre Bermeja, Peña Santa eta kanalak ikusten ditugu.

Peña Beza eta Canto Cabronero, Vegabaño gainean.

Azkenengo zatia. Ezkerretik igotzen da.


Eta GABANCEDA tontorrean (2042m). Ordu t'erdi kotxetik eta lasai ibiliz. Mendi erraza, baina oraingo egoerarako nahikoa. Orain, bistak izugarriak dira alde guztietara. Hemen atzean, Friero, Llambrión, Hoyo de Liordes, Salinas, Santa Ana, Peña Vieja, Remoña, e. a.

Beza-Cabronero eta Peña Santa eta Cornión guztiarekin.

Mendilerroa jarraituz, Gildar. Atzean, Mampodre, Ten, Pileñes, Maciédome.

Riaño-ko mendiak, Peñas Pintas, Yordas,... 

Cabén de Remoña, Pedabejo, Peña Vieja,..., eta eskuinean, Morra de Lechugales, Cortés eta Andara Mendikateko gailur gehiago.

Espigüete.

Robliza, Peña Blanca,..., Caín eta Cares zintzurraren gainean. Gustora egon gara tontorrean, mendiei izenak jartzen, eta gehienak ezagutzen ditugula ohartuz. Ibili garen seinale!


Goiko malda jetsi ondoren, ipar aldera duen horma dotorea ikustera etorri gara.

Lasai lasai, beheruntz...




Pandetrave-ra heltzen. Oso esker oneko mendia iruditu zaigu. Hau neguan, elurrarekin, oso dotorea izango da. Ea itzultzen garen.

Portilla de la Reina-n bazkaltzen. Ez daukagu presarik itzultzeko, eta turismoa egingo dugu.

San Glorio portutik Bistruey. Hor izan nuen lesioa, bi hilabete lehenago.

Liébanan gaude berriz. POLLAYO-ko ermita.


Bores herria Pollayo-tik.

Bores-eko baserriak.

TUDES. Hau Kantabriako herri singularra izendatu zuten duela urte batzuk. Eta benetan, dotorea eta oso ondo zainduta dago.


Gainera, Peña Vieja eta Andara-ko mendikatea ditu parean, beraz kokapen ederra dauka.


Cortés, Morra de Lechugales, Pico San Carlos eta herriko baserri ederrak.

Taberna del Inglés-en oraindik aintzinako sukaldea mantentzen dute.

Samelar, La Hendida eta Cueto de las Verdianas, Potes-eko portuen gainean.

Tudes herria.

Avenas gailurrak, Peña Vieja eta Tiros Navarro.

Morra de Lechugales, Caballo Cimero herriko behatokitik. Hemendik San Vicente de la Barquera-ra etorri gara, bainotxua hartzera, eta gero lasai etxera. Ondo baliatutako bi egun izan dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina