2015/02/10

HIRUKURUTZETA-KURUTZEBAKAR Azkaratetik. MORKAIKO-KALAMUA, San Migeletik (Elgoibar inguratzen duten mendiak elurtuta.)

Horrelako elurteak ez dira oso ohikoak gure mendietan, eta suertatzen direnean, baliatu behar dugu. Kurutzeta baserritik gora hartu dugu eta elur artean goaz, erraketak ipinita. Otsaurtiatik Izarraitz ikusten dugu hodei artean.

Sargoate iturriaren ondotik igarotzen. Behelainoak eta hotza nagusi.




Ez dabil jende asko, eta toki askotan ez dago inongo arrastorik. Gozatzen goaz "huella" irekitzen.


Horrela dagoenean zoragarria da Hirukurutzetako igoera.






HIRUKURUTZETA. Hodei artean gaude, ikuspegi gutxirekin, baina ez zaigu inporta. Gertuko postaletan dago edertasuna.

Tontorrean dagoen termometroak -6º  adierazten du. Eguerdiko hamabietan.


Hortik joango gara, hor erdian dagoen menhirra ikusi eta Atxolin aldera jarraitzeko.



Arribiribilleta iruinarrian. Gaur ez da ikusten osorik. Metro erdiko elur geruza badago hemen.

Espektakularrak daude goiko pagadiak.


KURUTZEBAKAR bertan daukagu, eta bisita egin behar.



Atxolineruntz.
Atxolinera heldu baino lehen, Pagobedeinkatun, eskuinera hartuko dugu, Hirukurutzeta zeharkatzen duen bidea hartu, eta berriz, igoerako bidera irteteko.




Eta horrela, asko gozatu ondoren, Kurutzetara itzuli gara, gero errepidetik jeisteko km bat.




Igande goiza. Ez daukagu denbora askorik. Kotxez San Migelera igo eta Morkaikora goaz lehenbizi.

Oa baserrietako pista utzi dugunean jarri ditugu erraketak. MORKAIKO. Gure herriko mendi taldeari izena ematen dion mendian. Hemen ere gutxitan gertatzen da hainbeste elur egotea.


Morkaikotik Hiru-Iturriruntz. Karakate-Hirukurutzeta mendilerroa atzean, lainotuta.

Kalamua, Oa baserrien gainetik.



Hiru-Iturrin. Tarta dotoreak daude.

Kalamuara igotzen.




KALAMUA. Hotza egiten du. Batzutan eguzkia agertzen da laino artetik, baina berehala izkutatzen da.


Eta horrelako irudiekin itzuli gara berriz Aiastia- San Migel auzora. Politak dira Elgoibarko mendiak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina