Etumetatik abiatu gara Ernioruntz joateko. Ez daukagu plan zehatz bat. Askotan ibili gara inguru hauetan, eta ikusiko dugu zer ateratzen den gaur...
Lehenbizi Gazumetik igaroko gara. Hona ez da etortzen hainbeste jende, eta beraz, lasaigoa da. Baina honek ere ikuspegi dotoreak eskeintzen ditu. |
Zelatuneko panela. Hemendik Erniora begiratu eta erdi erdian dagoen kanalak erakartzen ditu gure begiak. Inoiz ez dugu bertatik igo, baina inoiz ikusi dugu baten bat bertatik igotzen. |
Beraz, Zelatun behean utzi eta kanaletik goaz. Erraza eta polita da, bidexka ere badago eta Kairn batzuk ere bai. Argi dago erabilia dela. Bide arruntaren alternatiba dotorea. |
Errexil |
Kanalaren goiko partean, zuzen jarraitu daiteke zelai eder batetara irteteko edo, kairnak adierazten duten bezala, gailurrerira irten. |
Goiko gailurreria. Tontorra nahiko gertu dago, gurutzez beteta. |
Asteasu tontorretik. |
Jetsiera toki berdinetik egingo dugu. Gustatu zaigu. |
Kanalaren beheko partean. |
Ez genuen ezagutzen, kanalaren azpiko belardietan dago. Aspaldiko harrizko txabola bat dirudi. Barruan toki dexente dauka. |
Hor ikusten da ondo jarraitutako bilbidea eta harrizko txabolaren kokapena. Orain pasiada lasaia geratzen zaigu berriz Etumetara itzultzeko. Baina sentipen onarekin goaz. |
Erdoiztako Eliza, borobila, kuriosoa. Hau ere ez genuen ezagutzen. Gipuzkoa Sakona... |
Kuku, non dago Jainkoa!! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina