2013/04/14

BERIAIN Hegoaldeko Faja eta Tximiniatik.

2013-04-14 Gaurko Udaberriko eguna iragarrita dago; zerua garbia, eta tenperatura ona. Beriainen ibilbide berri bat ezagutzera goaz.
Ez da urtebete azkenengo aldiz egon ginela bertan. Orduan Ihurbaineko pitzaduratik igo eta Huarte-Arakilera jetsi ginen. Baina urte asko dira Unanutik ez garela joan, eta gaur bertatik egingo dugu igoera, baina normala ez den bide batetik.

Unanutik Ihurbain pitzaduraren azpian sortzen diren urjauziak ikusten ditugu. Eguraldi ona daukagu, baina hego haize zakarra dabil. Ea bidea aurkitzen dugun...
Ihurbain.



Bide arrunta utzi, eta pistatik metro batzuk egin ondoren, basora sartzen diren kairn batzuk hartu ditugu.


Basoko zatia da txarrena. Malda handia dago eta hosto labainak eta harri txikiak dexente oztopatzen dute igoera. Baina batzutan eskuak ere erabiliz lortu dugu igotzea.
Beheko partean konfusioren bat eduki dugu, baina intuizio apur batekin eta basoan erdi erorita dauden kairnak jarraituz, lortu dugu lehenengo ormen azpira heltzea.

Atzean laga ditugun ormak. Hemen atera gara basotik.

Narzisoz betetako faja batetik goaz.


1. anfiteatrora igotzeko ez dugu bide errezena erabili. Ikusi dugun lehena egokia iruditu zaigu eta bertatik igo dugu. Gero, goitik, igoera errezagoak badaudela ikusi dugu.



Hau da aurreruntz daukaguna. Hemen ondo ibiltzen da, nahiz eta eskuinean 1. pisuko ormak ditugun azpian. Baina lehorra egon da eta eguraldi onarekin ez dago arazo handirik.

Tokia izugarria da. Ordesako orma eta fajen itxura handia dauka.


Luzea da anfiteatro honetako bidea baina asko gozatu dugu. Toki oso berezia da. Ormak goian eta behean eta abereen aztarna ugari. Batzutan bidea ere badago. Kezka txikia era izan dugu, ea goiko pisura igotzeko tximinia aurkituko genuen edo... Baina azkenean aurkitu dugu. Oso nabaria da.

Tximinia. Hortik igoko dugu goiko solairura. Animaliak ez pasatzeko zinta bat ere badago.


Tximiniaren goiko partean. Eskuinean (goitik ikusita), kobazulo edo begi natural bat dago.

Tximinia igo ondoren, hau da irteera.

Nahiz eta urruti geratu oraindik ikusten dugu Beriaineko tontorra eta ermita.


Tontorrera heltzen. Balea ote da? Edo elefantea?...


Jetsiera bide arruntetik egingo dugu. Aurrean daukagu Ihurbain tontorra. Pitzaduratik igotzen denean horra ateratzen da zuzenean.

Unanu, kotxea bertan.

Jeisten, aldapa ederra!!. Azkenengoz orain dela 30 bat urte igo eta jetsi ginen hemendik. Ez ginen asko gogoratzen...

Hegoaldeko fajak eta ormak. Hortik ibili gara duela gutxi.

Hau da egin duguna.
Bide interesgarria mendi ezagun honetara igotzeko. Basoko zatia kenduta, gainontzekoa disfrutatzekoa da. Pauso segurua eskatzen du eta baldintza egokietan egitea.
Beti dago zerbait berria ezagutzeko! Eta ez oso urruti etxetik! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina