MENUA

Joan Menu behera:

2012/01/14

MENDIZAR 1323mt Negua Iratin.

Lora berriak sortzen ditu izotzak.

Hau da ikusten duguna. Negua benetan.



Goruntz hotza pasatzen. Badirudi eguzkia aterako dela...baina ez da hori gertatuko.

Balizak kollauan. Ia ezin dira ikusi.

Mendizar gailurraren ondoan gaude, baina...Buruko GPSak itzultzeko esan digu, eta kaso egin behar zaio.

Haizearekin, sentipen termikoa -10ºkoa edo...Izugarrizko hotza. Aspaldian ez dugu horrelakorik sentitu.

Beheruntz berriz. Gaur ezin da Errozatera joan.

Gainera gero eta beltzagoa jarri da.

Zuhaitzen arteko pasillo izoztua.

Irudi dotoreak

Azpegira joan gara, Mendilatz igotzeko asmoarekin baina hemen ere hotza eta behelaino oso itxia, beraz beheruntz berriz. Gaur ez da goietan ibiltzeko egun aproposa.

Orbaizetako Ola

Benitoren musika falta da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina