2025/11/20

🏡🏘️ESPINAMA-IGÜEDRI-SIERRA CARIELDA-LAS ILCES PAGADIA- ESPINAMA🐿️🦌🐎🐄🌳🍁🍂

 


 2025-11-07 SAN VICENTE DE LA BARQUERA. Gaur bidaia egiteko eguna. Etxetik atera gara, euripean, eta honeraino horrela etorri gara. Ostirala da eta eguraldi honekin jende gutxi egongo dela eta zerbait hartzera sartu gara herrira. Horrela da, berehala aparkatu, eta euriaren atsedenalditxo bat baliatuz  pasiada txiki bat eman dugu.


 POTES. La Hermida Haitzartean obretan dabiltza eta geldialdi ugari egin behar izan ditugu, baina heldu gara Potes-era. Kaleko giroa ikusi (arratsaldean Orujoaren Festa hasten da, eta jende ugari dabil dagoeneko) eta zerbait jateko baliatu dugu.

 Beti bezain ederra dago herria.




 Bazkalostean FUENTE DE-ra igo dugu. Euria ari du eta ez da ezer ikusten, baina bere xarma du. Goian, Jenduda kanala agertzen da.


 Fuente De-ko basoak. Ondoren Espinama-ra jetsiko gara, bertan afaldu eta lo egitera. Eta biharko plana egitera..., ez baitaukagu ezer berezirik prestatuta. Garbi daukagu tontorretara ez garela hurbilduko eta basoen kromatismoaz gozatzea tokatzen dela. Biharko eguraldiaren iragarpena zerbait hobea da, behintzat aterri egongo dela. Ea ba!

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hurrengo egunean 2025-11-08
 ESPINAMA. Goizeko 9ak dira eta prest gaude oinez hasteko. Orain arte euria egin du, eta erabat hodeitsua dago, baina zerbait altxatzea nahi duela dirudi. Azkenean, herritik atera eta batez ere basoetatik doan bide zirkularra egitera goaz.

 Valdecoro tontorrak herritik. Bere ingurutik egingo dugu ibilaldiaren lehen zatia.

 Coriscao mendia. Atzo eta bart gauean elurra bota du tontorretan.

 Espinama-tik Aliva-ra doan pistatik goaz, baina kilometro t'erdi bakarrik egingo dugu bertatik. Alboko irudiak.

 Dena dela pista ere dotorea dago, eta zenbat eta gorago ederragoa. Nola ez, bakarrik gaude.

 Iturria pistan.

 Hainbat aldiz ibili izan gara pista honetatik, neguan eta elurrarekin batez ere.

 Pistaren alboan dauden basoak izugarri dotoreak daude eta gustora goaz.

 Valdecoro tontorrak eta Cueto Redondo.

 Udazkeneko kromatismoa.

 Gutxi gorabehera 1,5 km egin ondoren pistatik, pista ezkerrera doan momentu batean, eskuinera hartu dugu, La Regollá basora sartzeko.


 Baso ederra, pago eta gorostiz osatuta batez ere. Gozamena!

 Katagorri pare bat eta oreinak ikusi ditugu. Katagorri bat hor dago, erdian.

 Igüedri-ra hurbiltzen gaudela aterako gara basotik. Gure atzean Coriscao agertzen da.

 Aurrean daukagu Valdecoro mendia. Irudi bikaina eskeintzen du.

 IGÜEDRI INBERNALAK. Toki bukolikoa Cueto Redondo-ren azpian.

 Pido gaineko basoak eta Escaño mendia elurtuta gainean.

 Zaldia Igüedrin.


 Iturria Igüedri-n.


 Txabolak. Oraindik egoera onean daude gehienak.

 Igüedri eta Coriscao, Escaño,... elurtuta atzean.


 Pistatik gora goaz, Aliva aldera. Hemen Portilla del Boquejón zeharkatuko dugu.

 Apur bat gorago, Asturianoen iturria utziko dugu gure ezkerrean. Eta laster helduko gara bidegurutzera.

 Bidegurutzea. Beheko pistatik etorri gara eta orain goikoa hartuko dugu, Mogrovejo eta Pico Oviedo-runtz doana.


 Bertan dagoen mapa. -------gure ibilidea.

 Pista honetatik beheruntz begira La Regollá baso ederra ikusten dugu. Hortik heldu gara Igüedri-ra.

 Igüedri gure azpian geratzen da.

 Kokapen ederra daukate Inbernalak.

 Igüedri eta Valdecoro tontorrak.

 Espinama zuloan, basoz inguratuta.

 Coriscao. Eguraldiak hoberantz egin du, baina tontor gehienak hodeiz inguratuta daude oraindik.

 Mogrovejo-ra doan pista utzi eta Pembes aldera ari gara jeisten orain.

 Pido herria.

 Eta Horcada del Acebal-en, pistako hesia zeharkatu gabe, bere eskuinetik doan bidezidor estua hartu eta Carielda mendian sartzera goaz.

 Abereak Acebal mendatean. Hemendik aurrera hor ikusten den hesiaren ondotik ibiliko gara tarte luze batean.

 Cumbres Avenas atzean geratzen dira.


 Beste hesi hau zeharkatu eta izugarrizko basoan sartuko gara. Hemendik aurrera ez dago inongo baliza eta indikatzailerik. Bidea garbia da orokorrean, baina gurutzeak eta ez daude adierazita.


 SIERRA CARIELDA. Zer esan honi buruz?  Harrigarria dela eta erabat txundituta ibili garela. Zentzumenentzako gozamena.


 Valdecoro, eta atzean, Peña Remoña hodeipean.


 Izugarrizko haritzak daude.

 Haritzak, pagoak, gorostiak,..., eta bakardade eta lasaitasun galanta.

 Mendilerro guztia zeharkatuko dugu, hesiaren ondotik doan bidezidor batetatik.





 Espektakulua!




 Abereak bakarrik ikusi ditugu ibilaldi guztian.





 Carielda mendilerroa zeharkatu ondoren, Beleña mendian sartu gara, bide zabalagoak aurkituz.

 Liordes lepoa, Padiorna eta Fuente De gaineko beste tontorrak, baina hodei askorekin oraindik.

 Basoan jarraitzen dugu.

 Momentu batean bide zabala utzi eta bidezidor estu bat hartu dugu beheruntz. Wikiloc bat ari gara jarraitzen, eta eskerrak, ez baitago inongo markarik.


 Hemen Invernal de las Fuentes-en gaude eta orain bai, Espinama eta Las Ilces-era doan bidetik goaz.


 Eta PR honekin egin dugu topo. Orain balizak izango ditugu Espinama-ra heldu arte.

 Iturria.


 Las Ilces-eko pagaditik doa bidea. Pagadia adierazten du, baina era askotako zuhaitzak daude hemen ere.

 Mugarriz adierazitako bidegurutzea. goitik hartu behar da. Behekoa txabola batetara doa.


 Udazkeneko kolorez gozatzen jarraitzen dugu.

 Picos de Valdecoro eta Cueto Redondo.

 Espinama-ra hurbiltzen gaudela, hor agertzen dira Fuente Dé gaineko tontorrak, orain garbi. Remoña, Padiorna, San Carlos,...


 Remoña eta Padiorna.

 Eta Espinama-ra heltzen. Herriko sarrera baino apur bat beherago aterako gara errepidera eta berehala gure abiapuntura. Bost ordu eta laurden inguruko ibilaldi bikaina izan da, erabat gomendagarria, udazken garaian batez ere.

 Etxera bueltan, UNQUERA-n egin dugu geldialdia, Deva ibaiaren ondoko ostatu batean zerbait jan eta hidratatzeko.


IBILBIDEA HEMEN

  






























































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina