Urtebete igaro da azkenengo aldiz egon ginenetik Pikosetan. Duela urte batzuk askotan joaten ginen, baina gure baldintzak aldatu egin dira, eta orain Piriniotan gabiltza. Baina mendi eta inguru horren xarmak gure barnean jarraitzen du, eta egun batzuk hartu ditugu Asturias aldera joateko. Cabrales aldea izan dugu oinarri kanpaleku bezala. Eta planak, gehienetan bezala, bertan eta eguraldiaren arabera.
Biharko, eguraldi hodeitsua dago iragarrita, eta horrela, Sotres-etik gora dagoen Jito de Escarandi-ra igotzea pentsatu dugu, ea goietan garbiago dagoen itxaropenarekin. Eta bertan erabakiko dugu nora joan.
%20Andara-ra%20doan%20pistatik.%20Ezkerrean%20Macondiu.%20Goian%20dena%20estalita.%20copia.jpg) |
2025-07-29 JITO DE ESACARANDI (1291m)-tik abiatu gara. Beste kotxe bat bakarrik aparkalekuan. Sorpresa! Andara-ra doan pistatik gora goaz. Goiak, erabat hodeipean, eta Mancondiú tontorra bakarrik agertzen da ezkerrean. Hasi gara pentsatzen, horra igo eta buelta eman beharko dugula...
|
 |
Txilerra bide ertzean.
|
 |
Behien Kanala, Andara-ra igotzeko beste aukera bat. Baina gaur pistatik goaz.
|
 |
Zaldiak La Jazuca saroian. Mastin pare bat ere ba zeuden, baina lasai utzi gaituzte.
|
.%20copia.jpg) |
ANDARA (1725m).
|
 |
Aterpetik pasa gara, eta zaindariarekin hitzegiten egon gara apur bat. Beraren iritziz, eguraldiak hoberuntz egingo duela, eta aurretik talde bat Morra de Lechugales-era abiatuta dagoela. Horrela ba, aspaldi egon gabe gauden Grajal aldera igotzeko asmoz abiatuko gara.
|
 |
Grajal aldera doan bidea hartu dugu, eta oraindik hodeipean sartuta goaz, baina goian argitasun gehiago nabaritzen da.
|
 |
Eta Castillo de Grajal-en azpira heldu garenean, hodeiak behean uzten hasi gara. Goian, garbi.
|
 |
Eta, gaurko ibilbidea erabat inprobisatua denez, eta gainean daukagun Grajal Gaztelua igo gabe daukagunez, lehenbizi bertara igotzea pentsatu dugu. Gainera bidea, nahiko gertutik igarotzen da.
|
.%20Berehala%20igotzen%20da.%20Atzean,%20Cueto%20de%20la%20Junciana%20eta%20La%20Rasa.%20copia.jpg) |
CASTILLO DE GRAJAL (2042m). Behetik dorre zaila dirudi, baina eskuinetik oso erraza da. Atzean, San Carlos (Sagrado Corazón) eta La Rasa de La Inagotable ditugu.
|
 |
Tontorrean, hodeien gainetik.
|
 |
Azkenean aterpeko zaindariak arrazoia, eta gu gustora!
|
 |
Berriz Mojón lepora doan bidera itzuli, eta gora. Ezkerrean, Grajal tontorren ertza, Pica del Jierru, Valdominguero lepoa eta tontorra. Pica del Jierro-raino joatea pentsatzen hasi gara. Hau, La Morra-ra doan bidea da.
|
 |
La Rasa eta Grajal de Abajo-ren erdian dagoen Mojón lepoan gaude. Aurrean Brez-era jeisten den Arredondas kanal eta Liébana hodeipean. Atzean, Palentziako mendiak, Curavacas, Peña Prieta, Espigüete,...
|
 |
Grajal de Abajo azpitik pasa dugu, argazkiko eskuinetik, eta Morra de Lechugales eta alboko mendietara doan bidetik jarraitzen dugu. Behean, Mancondiú-ren bi tontorrak agertzen dira hodei artetik.
|
 |
Aurrean Jou del Evangelista eta Morra-ren ondoko tontorrak, eta eskuinean, Pica del Jierru.
|
 |
Eta gure gainean, Grajal de Arriba-ren hormak. Itzultzerakoan igoko dugu.
|
 |
Eta leiho txiki bat hormetan.
|
 |
Silla de Caballo Cimero, Morra de Lechugales eta Jou del Evangelista. Gu, eskuinera.
|
 |
Oraindik La Morra-ra doan bidean, baina berehala utziko dugu.
|
 |
Eta Pica del Jierru-ren oinera heldu garenean, zuzenean goruntz hartu dugu, toki egokienak aukeratuz.
|
 |
Aldapa handia, baina ez da zaila. Harkaitz txiki labainkorrekin kontuz ibili behar da. Atzean, Grajal de Arriba, Rasa, Cueto de la Junciana, San Carlos eta Samelar. Hodeipean, Liébana.
|
.%20Atzean,%20La%20Morra%20de%20Lechugales.%20Madrilen%CC%83uak%20tontorrean.%20copia.jpg) |
PICA DEL JIERRU (2424m). Atzean, Morra de Lechugales. Bakar bakarrik gaude. Izasentzat lehenbiziko aldia tontor honetan.
|
 |
Pikosetako Erdiko Mendigunea, Peña Vieja, Tiros Navarro, Campanarios, Torre Cerredo, Neverón de Urriello, Peña Castil, Picos Albos,... Zuloan, Sotres-etik Aliva-ra doan pista.
|
 |
Silla de Caballo Cimero eta Morra de Lechugales gure aurrean. Morra oso gertu daukagu eta momentu batean, joateko asmoz izan gara, gainera ez dabil apenas mendizalerik... Baina ez dugu burua horretarako prestatuta ekarri, eta beste baterako geratuko da. Ezagutzen dugu aurretik, eta orain katea jarrita dagoela esan digute. Baina gaur ez!
1999an |
 |
Morra gure tontorretik.
|
 |
Pico Cortés, Aliva-ko aterpe-ostatua eta Peña Vieja.
|
 |
Tontorretik jeisten, eremu egokienak aukeratuz orain ere.
|
 |
La Morra-tik datorren bidera hurbiltzen.
|
 |
Aurrean daukagu Grajal de Arriba. Bidea bere eskuinetik doa eta ez da asko kostatzen gora igotzea. Beraz, igoko dugu. Atzean, Mancondiú ezkerrean eta Samelar.
|
 |
Azkenean, toki beretik jetsi eta bidetik oso gertu dagoen Grajal de Arriba-ra igoko dugu.
|
.%20Atzean,%20Paca%20del%20Jierru%20eta%20Alboak%20atzerago.%20copia.jpg) |
PICO DEL GRAJAL DE ARRIBA (2348m). Pica del Jierru atzean. Eta atzerago, baina Urrieles mendigunean, Picos del Albo.
|
 |
Berriz bidera jetsi eta Mojón lepora goazela, sarrio talde dotorea ikusi dugu Grajal de Abajo-ren azpiko jou batean.
|
 |
Hau, goiko ertzean, zelatari.
|
 |
Behean zeuden sarrioak ere igo dira ertzera.
|
 |
Beste hau bakarrik zegoen, bide ondoan.
|
 |
Eta badoa, Arredondas kanalaren goiko aldetik. Liébanak hodeipean jarraitzen du. Gu, Mojón lepora heldu, eta gertu daukagun La Rasa tontorrera abiatu gara. Azken momentuko erabakia hau ere.
|
.%20Atzean,%20Silla%20de%20Caballo%20Cimero,%20La%20Morra,%20Jierru,%20Valdominguero%20eta%20Urrieles%20mendigunea.%20copia.jpg) |
LA RASA DE LA INAGOTABLE (2284m). Han atzetik gatoz. Azkenean periplo dotorea geratu behar zaigu.
|
 |
Silla Caballo Cimero, Morra eta Picas del Jierru.
|
 |
Eguraldiaz gozatzen. Gainera ez du berorik egiten, haize freskoa dabil eta gozamena da hemen goian ibiltzea.
|
 |
Valdominguero lepoa eta tontorra eskuinean. Atzean, Urrieles mendigunea. Erdi erdian agertzen da Urriello. Valdominguero igoera
|
 |
Caballo Cimero-ren ezkerrean dauden Untuje aldeko orratzak hodeietatik agertzen justu-justuan.
|
 |
La Rasa-tik behera. Zuzenean jetsiko gara, Muñón lepoa baino beherago.
|
 |
Bidean. La Rasa ezkerrean, eta Muñón lepoa eskuinean.
|
 |
Hodeietara sartzera goazela dirudi. Castillo de Grajal-en gainean gaude.
|
 |
Nora joateko atea?
|
 |
Castillo de Grajal-en azpian. Azkenean, hodeiak ez dira erabat sartuko.
|
 |
Eta lurrean aurkitzen dugun koloretasunaz gozatzen, Andara aterpera jetsiko gara.
|
 |
Andaran, garagardoa edan, gure bokatak jan eta zaindariarekin hitzegin ondoren, pistatik behera abiatuko gara.
|
 |
Bertako biztanleak, lasai belardi freskoetan. Azkenean ea 8 orduko ibilaldia bukatuko dugu Jito-an. Goizean ez genuen hau egingo genuela usten, baina horrela izan da. Gustora! | |
|
Eta kotxera heltzerakoan, sorpresa eta beste abentura bat. Emakume txirrindulari australiar bat agertu zaigu, eskumuturra hautsita zeukala adierazten. Inglesez bakarrik hitzegiten du, eta ulertu diogun apurra, Santiago de Compostelatik, Rumania-rainoko Transcontinental froga egiten ari da, baina ezin du bizikletan jarraitu, istripua izan duelako. Azkenean, bera eta bizikleta kotxean sartu eta Arenas de Cabrales-era jetsi dugu. Gero, bere abenturak jarraitu du...aprilawol