2011/04/11

CUETO CARRASPION 1.064 mt Oceñotik

2011-04-11 Goizeko 9rak dira. Oceñon gaude, 500 metrotara (Peñamellera Alta) Dagoeneko hasi gara zirkularra egiten. Ea asmatzen dugun bidea.

Tralluè muinora goaz. Behean Oceño. Herri txikia eta paraje dotorean kokatuta.
Tralluera heldu eta hau da parean ikusten duguna. Harrigarria.Kollautxo hartara joan behar dugu, La Posá de la Joradá.
Bide estua eta oin onekin egitekoa, eskuinean zulo ederra daukagu eta.
 Paré Bermejoa zeharkatzen.
Ikusten dugun zuloa Afrikako maparen antzekoa da. Canaluca eta Posá de la Joradá. Horra goaz. Bidea gora eta behera, baina beti estua.
Bide armatua orma bertikalak zeharkatzeko, halako asko daude Picosetan.


Afrika gainean.


Atzera begira nondik gatozen ikusten da. Orain dela asko artzaiak hemendik ibiltzen ziren egurra eramaten txaboletara.!!!!!

Canquiellu Selviejo-n, Collantes-erako bidean. Parean, Tajadura aldea.

Collantesen gaude. Hemen aspaldi egiten zituzten etxe adosatuak.

Nario-rako bidean. Toki batzutan nahiko galduta dago baina beste hainbat tokitan ondo mantentzen da.

Zelako diagonal polita. Loreztuta.

Narion gaude 911 mt.
Llamea muinotik bera begira;  Collantes eta fondoan las Mestas erreka. Eskerrean Nario gaina. Harrituta gelditzen gara begiratzen non ibili garen.


Cueto Carraspion 1.064 mt, eskuman Rubo sakana.

Carraspion Gailurretik, behean Rubo erreka. Ia mila metro beherago.

 Carraspion pistatik, jeisten Oceñorantz...

Trespandiu majadak.

..

Bero haundia egin du eta egarriz heldu gara. Baina Cabrales gazta goxoarekin eta edari freskuekin oso gustora gaude herriko tabernan. Itzulia benetan ederra eta disfrutatzekoa. Izugarrizko tokiak daude Picosetan, altuera oso garaietara igo gabe ere.
Hori bai, 6 ordu inguru ibili gara, lasai, eta ez dugu inor ikusi. Bukaeran, ahuntzekin zihoan artzai batekin egin dugu topo. Honen kezka otsoak asko ugaritu direla da. Beste mundu bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina