![]() |
| Pimen茅-ren piramide polita aterpetik. |
![]() |
| Gaurko lehenbiziko helburua, Casco, Sarradets mendatearen atzean. |
![]() |
| Tentes mendatean dagoen mapa. |
![]() |
| Eguzkia Pimen茅-ren atzetik irteten. Eskuinean, Pico Rojo de Pailla eta Astazou-ak. |
![]() |
| Egunsenti ederra eta freskoa hemen goian. |
![]() |
| Lehenbiziko pausoak Tentes-etik Boucharo-ra doan pistatik. Taill贸n eta Gabietou-ak aldamenean. Ondoren beraien azpitik joango gara. Mendizale asko dagoeneko bidean, gehienak Taill贸n-era. |
![]() |
| Boucharo atzean utzi eta Gabietous-en azpitik goaz Sarradets-eruntz. |
![]() |
| Itzalean goaz eta fresko egiten du oraindik. |
![]() |
| Sarradets mendatearen azpiko urjauziak. Ondo pasatzen da. Hemen beheruntz datorren jendearekin gurutzatuko gara. |
![]() |
| Urjauziak zeharkatzen. |
![]() |
| Mendatera igotzen, urjauziak atzean utzita. |
![]() |
| Eskuinean, Taill贸n-en glaziarra daukagu (geratzen dena). Goian, Behatza eta Taill贸n. |
![]() |
| Glazaiarraren izotzgunea. |
![]() |
| Sarradets mendatetik, aterpea (erabat berritua) eta gaurko helburuak. Biak ezagutzen ditugu, baina aspaldi ez gara bertan egon. |
![]() |
| Torre de Marbor茅. |
![]() |
| Casco de Marbor茅. |
![]() |
| Hurrengo helburua, Roland Bretxara igotzea. |
![]() |
| Morrenatik gora. Aldapa tente eta labainkorra. Aterpea eta Sarradets mendia atzean. Hemen jendetza. |
![]() |
| Bigarren zatian, elurgune batzuk igaro behar dira, baina ez dago arazorik. Ondo zapalduta dago dena. |
![]() |
| Bretxaren azpian. |
![]() |
| Roland Bretxan (2807m). Bazillac atzean. Hemen Taill贸n-era doan jendetza utzi eta beste alderuntz hartuko dugu. |
![]() |
| 80 bat metroko desnibela galdu behar dugu Casco-ren hormen azpitik, Sarrioen pasabidera heltzeko. |
![]() |
| Utzi dugu bretxa atzean. Oso jende gutxi hemendik. Lasaiago. |
![]() |
| Sarrioen pasabidera heltzen. Aurretik bi bikote ditugu. |
![]() |
| Oso ondo babestuta dago pasabidea, katearekin. Lasai igarotzen da. |
![]() |
| Oso estetikoa da pasabidea. |
![]() |
| Katea bukatu ondoren, Sarrioen mendatera igotzen da. Lora multzo ederra, bidea alaituz. |
![]() |
| Azken hormaren azpira heltzen. Orain trepada erraz batzuk falta zaizkigu. |
![]() |
| Trepadak bukatzen. |
![]() |
| Orduan egindakoari begira. Oraindik hemen ibili ahal izateak poz handia ematen digu. Atzerago, Cilindro, Perdido, A帽isclo, Hiru Sororeak. |
![]() |
| Gertu dago Torre de Marbor茅. Orain joango gara. Ikusten den kanaletik igoko dugu, ondoren eskuineko "bira"-tik itzultzeko. |
![]() |
| Biok tontorrean. |
![]() |
| Pic des Sarradets eta aterpea, orain gure azpian. |
![]() |
| Dorrea eta zirko guztia + Cilindro eta Perdido. Ikusmena ez da oso ona, Kanada-ko suteek eragindako keak sortutako kalimaren ondorioz. |
![]() |
| Tontorraz gozatu ondoren, bagoaz beheruntz, goiko horma destrepatzen. |
![]() |
| Aldapa harritsu eta labainkorra jeisten. |
![]() |
| Zati gogorrena bukatzen. Beste hiru frantsez goruntz, baina ez dabil jende asko. Hau ez da Taill贸n... |
![]() |
| Sarrioen lepora doan bidea utzi eta zuzenean hartu dugu Dorrera doan bidezidorra. Atzean, Casco. |
![]() |
| Sartu gara igoerako kanalean. Behetik oso deserosoa dirudi, baina nahiko ondo igotzen da. Oso tentea da, hori bai. |
![]() |
| Aldapa latza, baina ez oso luzea. Casco atzean. Hemendik, horrek ere itxura latza du. |
![]() |
| Kanaletik irteten. Orain trepada erraz batzuk eta gora. Casco atzean, eta Vignemale atzerago. |
![]() |
| TORRE DE MARBOR脡 (3007m). Bost ordutan, geldialdiekin. Bigarren aldiz hemen. Cilindro eta Perdido atzean. |
![]() |
| Gavarnie-ko Zirkoa, Cilindro eta Perdido. Hemendik Marbor茅-raino oraindik beste lau hirumilako daude, Espalda eta Picos de la Cascada. Dotorea. |
![]() |
| Gavarnie-ko Urjauzi Handia. |
![]() |
| Marbor茅, Astazouak, Pimen茅 eskuinean, Munia mendikatea atzean,... |
![]() |
| Perdido. Escupiderako bidea ondo ikusten da eta jendea bai goian eta bai bidean. |
![]() |
| Vignemale osoa kalimarekin. |
![]() |
| Casco eta Taill贸n. |
![]() |
| Gozamen osoa. |
![]() |
| Horma jeisten. Faxa batzuk igaro behar dira horman, eta destrepe errazak. Oso ondo dago markatuta. Atzean, Perdido. |
![]() |
| Gustora ari gara jeisten. Destrepeak errazak dira eta ondo ikusten da nondik den jetsiera. |
![]() |
| Jetsi dugu horma eta orain azpitik doan bira zabala hartuko dugu. |
![]() |
| Dorrearen azpiko bira zabaletik doan bidezidorra jarraitzen. Laster helduko gara igoerako kanalaren azpira. |
![]() |
| Berriz ikusten dugu Casco gure aurrean. |
![]() |
| Eta igoerako kanalaren azpian gaude. Eskuineko harritzatik itzuli gara. Orain Sarrioen mendatera. |
![]() |
| Sarrioen mendatetik gertu gaude. Atzera, begira, Dorrera egindako igoera kanaletik, eta itzultzeko erabili dugun eskuineko bira. |
![]() |
| Sarrioen lepotik behera, Casco-ren hormei itsatsita. Torre atzean. |
![]() |
| Lorategi polita bidean. |
![]() |
| Sarrioen pasabidera jeisten. |
![]() |
| Eta katez babestutako pasabidean. |
![]() |
| Berriz goizean galdutako altuera berreskuratu behar dugu Bretxara heltzeko. Eta orain igartzen dira bai nekea eta bai beroa. Baina tira, piano, piano... |
![]() |
| Heldu gara bretxara. Hau Sarradets aldera sortzen den laku izoztua da. |
![]() |
| Eta heldu gara berriz masifikaziora. Bretxatik behera. |
![]() |
| Roland Bretxa eta jendetza gora eta behera. |
![]() |
| Gavarnie-ko zirkoa aterpea baino apur bat goragotik. Astazou, Marbor茅, Picos de la Cascada eta Espalda de Marbor茅. |
![]() |
| Gaurko bi tontorrak aterpe ondotik. Hemen izugarrizko jendetza. Guk ura hartu, zerbait jan eta beheruntz berehala. |
![]() |
| IBILBIDEA HEMEN |
.%20copia.jpg)


.%20Goizeko%207,30tan%20hasi%20gara%20oinez.%20Taillo%CC%81n%20eta%20Gabietou-ak.%20copia.jpg)




















.%20Bazillac%20Punta%20atzean.%20copia.jpg)










.%203%20ordu%20eta%2040%20minututan.%20Bazillac%20eta%20Taillo%CC%81n%20aurrean.%20copia.jpg)
















.%20Bost%20ordutan,%20geldialdiekin.%20Bigarren%20aldiz%20hemen.%20Cilindro%20eta%20Perdido%20atzean.%20copia.jpg)






























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina