Askotan pasatzen gara hemendik, baina asko gustatzen zaigu Del Pino urjauzi hau. |
Bainuetxea behean geratzen da. Bachimaña-ra doan bide ezagunetik gora goaz. |
Caldarés sakanean gaude. Forátulas eta Tablato atzean. |
Bachimaña-ra heltzeko azken aldaparen oinean. Frailiaren aldapa eta urjauziak. |
Heldu gara Bachimaña-ra. Aterpea albo batean utziko dugu eta Laku Urdinetara eta Respomuso-ra doan bidetik jarraituko dugu. |
Aterpea eta Bachimaña-ko beheko lakua. Goian, Serrato eta Xuans mendiak. Oraindik itzalean gaude. |
Bachimaña urtegiaren ondotik doa bidea. Marcadou eta Paterneille mendiak uretan islatuta. |
Erreflexuak urtegian. |
Hemen dago Marcadou-ra doan bidegurutzea, eskuinera. Gu gaur ezkerrera, Laku Urdinetara. Beraietatik erortzen diren urjauziak eta Infiernoak goian. |
Gaur ondo pasatzen dira errekak. Duela hilabete ez zen hain erraza. Ezkerrean ikusten da Marcadou-ra doan bidea. |
Lora ugari bidean. |
Beheko Laku Urdina eta Infiernoak gainean. |
Infiernoak. |
Lakuaren ertzean Infiernoei begira. Ondo ezagutzen ditugu. |
Infierno lepora igotzen. Harri artean doa bidezidor aldapatsua. |
Zati hau nahiko gogorra da. |
Glaziarrari begira. |
Lepora heltzen. Atzean, Marcadou, Chabarrou, Arratille, Neveras, Vignemale erdi difuminatuta, Serrato,... |
Lepora heldu eta eskuinera hartu dugu, Tebarray mendateruntz. Tebarray laku ederra eta mendia aurrean. |
Tebarray mendatera igotzeko azken zati malkartsuan. Lakua eta Infiernos lepotik ekarri dugun bidea behean. |
Tebarray mendatetik Llena Cantal ikusten dugu aurrean. Duela bi urte izan ginen hor, La Sarra-tik igota. |
Mendatean, Respomuso aldera jeisteko dagoen babes-katearekin. Hemendik mendizale asko pasatzen da, batera eta bestera. |
Respomuso aldea. |
Mendatetik tontorrera igotzen. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro, Algas-Argualas. |
TEBARRAY (2886m). Lau ordu t'erdi inguru behetik. Atzean, Respomuso, Frondiellas-Balaitús-Costerillou- Diablo-Cristales. |
Gustora tontorrean. Hirugarren aldiz. Atzean, Cambalés, Llena Cantal eta Gran Facha. |
Tebarray mendatearen beste aldean, Marmoleras eta Piedrafita mendiak. Behean, Infiernos lepora doan bidea, eta atzean, Vignemale. |
Solasaldian |
Tontorretik behera. |
Mendatera jeisteko azken zatia ertzetik ari gara jeisten. |
Eta Tebarray mendatetik behera, kontu handiz, harriak ez jaurtitzeko. Hau GRa da, baina zati hau nahiko malkartsua da. |
Batzuk gora eta beste batzuk behera. Trafikoa dago orain Tebarray mendatean. Tontorra ezkerrean. |
Infiernos lepotik behera. Jetsiera luzea geratzen zaigu Bainuetxera. |
Baina gozatzeko inguruak dira. Hemen Goiko Laku Urdinetik gertu. |
Goiko Laku Urdinaren gainean geratu gara, atsedena hartu eta jan eta edateko. |
Beheko lakutik behera, errekatxoak pasatzen. |
Bachimaña-ko bidera jeisten. Zenbat aldiz ibili garen inguru hauetan, baina beti pozarren harrituta geratzen gara. |
Bachimaña-ko goi urtegiaren ertzetan. Nekatuta baina gozatzen. |
HEMEN IBILALDIA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina