2024/06/12

ANDALUZIA II.: ⛰️TORREON 1648 mt Cadiz-eko altuena.

 ⛰️TORREON 1648 mt Cadiz-eko Altuena.


 2024-05-14 GRAZALEMA. Goizean goiz ura eta mendirako erosketa batzuk egin ondoren, kotxea hartuko dugu. Benamahoma-ra doan errepidea hartu eta mendatea gainditu ondoren, beheruntz jeisterakoan berehala helduko gara abiapuntura. Herritik nahiko gertu dago.

 Hau da abiapuntua. Errepidearen beste aldean dago aparkalekua. Beste bost kotxe ere badaude. Baimena behar da mendi honetara igotzeko eta guk bezperan lortu genuen. Astebukaeretan ez da erraza izaten, baimen gutxi ematen baitituzte. Baina aste barruan arazorik gabe. Dena dela ekainaren 1etik urrirarte itxi egiten da bidea eta ez dago baimenik. Suteen arriskua da horren arrazoia.

 Irteeran dagoen panela. Zailtasun altua ematen diote. Egia esan, zaila ez da, baina km gutxitan 800 metroko desnibela gainditzen da.

 Berehala hasten da aldapa eta ez dago atseden askorik. Bidea oso nabarmena, ondo balizatuta eta polita, lora askorekin.


 Gure eskuinean, eta errepidearen beste aldean, Grazalema mendikatea. Landaretza ugaria.

 Basoan murgilduta doa bidea eta gustora igotzen da, itzalean. Ez dago galtzerik.

 Bornos urtegia Guadalete ibaiaren inguruetan.

 Lora artean. Bide erosoa azkenengo zatira heldu arte.

 Bide sigi-sagatsua, aldapa arintzeko. Basotik irteten ari gara.

 Tontorraren azpian dagoen ibarrera heltzen.


 Ibarrean dago tarte lasaiena. Tontorraren azpian gaude eta hemendik gora da zati gogorrena.
Eremu harritsuan sartu gara. Hemen aldapa handia dago eta lurreko harri txikiak apur bat labainkorra bihurtzen dute bidezidorra. Batez ere jetsieran igartzen da.

 Hau da goruntz daukaguna. Ez da zaila eta nahiz eta hemen ez dirudien, beti dago bidezidorra.

 Momentu batzutan eskuak erabili behar dira, baina oreka mantentzeko besterik ez.

 Zati hau oso polita da. Guk gainera, izugarrizko eguraldia daukagu.

 Azkenengo metroak.

 EL TORREÓN (1654m). Cadiz probintziako sabaia. Bi ordu baina gutxiagotan behetik.

 Bezperako Simancón eta Reloj. Grazalema mendikatea. Simancon-Reloj 
 Gustora. Eguraldi bikaina, fresko puntuarekin.

 Tontorretik ikusten dugun herri bat. Ez dakigu Arcos de la Frontera izan daitekeen.

 Cádiz menderatzen.

 Iparralderuntz, pinsapar dotorea, Del Pinar mendilerroaren azpian.

 Eta beheruntz. Toki beretik jetsiko dugu, ez baitago beste baimendutako biderik.

 Ibarraren gaineko zati harritsua jeisten. Harritxoek labainkorra egiten dute bidea.

 Nahiko bertikala da ibarraren gaineko tarte hau.

 Ibarrean.

 Pinsapoa, adar berriekin.

 Jetsiera nahiko azkarra da. Hemen errepideko aparkalekura heltzen ari gara. Hiru ordu t'erditan egin dugu dena. Eta gustatu zaigu ibilaldia. Orain aldatu eta turismo apur bat egitera.

ARCOS DE LA FRONTERA 

 Arcos de la Frontera-ra jetsi gara eta jatetxe batean bertako espezialitateak dastatu ditugu.


 Alde zaharrera doan kalea.

 Alde Zaharrean. Kale dotorea.

 La Cárcel kalea. Hemen dabil turismoa.

 Basílica Menor de Santa María de la Asunción.

 Kanpandorrea.

 Alboko kale batean.



 Gaztelua.



 Nahiko lasai dago ordu hauetan.

 Gustora ibili gara Alde Zahar honetan. Interesgarria iruditu zaigu.

 Eta berriz Grazalema-ra itzultzen, El Bosque eta Benamahoma-tik gora doan errepidetik, aurrean ikusten dugu El Torreón. Gaur hirugarren gaua igaroko dugu Grazalema-n. Biharko plana prestatu behar dugu...







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina