![]() |
| Yurta Espelunciecha-n. Gainera hemendik ez doa inor. Denak dabiltza pistatik... |
![]() |
| Peyrelue-Soques-Ferraturas atzean. |
![]() |
| Arrastoa irekitzen malda lasaietan. Elurra egoera bikainean dago. Hau zortea! Atzean, aurrekoaz gain, Lurien, Frondiellas,... |
![]() |
| Lakura heltzeko azkenengo zatian. Izugarrizko gozamena daramagu. Elurra zoragarri eta hemendk bakarrik gabiltza. |
![]() |
| Espelunciecha lakuan. Toki idilikoa. Guk horrela ezagutu genuen aspaldi, baina eski-pistak ireki zituztenetik hemen hurbildu gabe ginen. Merezi du hona etortzea. |
![]() |
| Lakua eta ingurua. Beti horrela egongo balitz... Hemen ikasi genuen mendiko eskia, duela urte asko. |
![]() |
| Lakuan bikoiztuta. Orain eskiak utzita ditugu, baina erraketekin gozatzen dugu. |
![]() |
| Lakuaren ertza. |
![]() |
| Lakua utzi eta goruntz goaz, hobekien iruditzen zaigun tokietatik. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro,... |
![]() |
| Canal Roya lepora irteten. |
![]() |
| Rinconada eta Anayet biak. Zuloan Canal Roya. Hau horrela geratzearen alde izan ginen atzo Jacan. |
![]() |
| Midi d'Ossau. |
![]() |
| Lepo gainean dagoen tontorrera igo dugu. Espelunciecha Oriental (2247m). Ikuspegi ederrak ditugu. Hau La Raca aldera. |
![]() |
| Alboan dago anai nagusia. Eskiatzaile gehienak hor dabiltza. |
![]() |
| Rinconada. Hor ezkerrean dago Anayet-era igotzeko erabili genuen "ferrata" gogorra. |
![]() |
| Anayet biak. |
![]() |
| Anèou, Canal Roya mendilerroa. Zuloan, hondoratu nahi duten harana. Ea horrela eusten dion!. |
![]() |
| Culivillas mendia. |
![]() |
| Hauek Portalet mendatearen beste aldekoak. |
![]() |
| Igo dugun tontorraren oinean. Orain toki beretik beheruntz. |
![]() |
| Hor egon gara. Elurra bikain dago oraindik eta gustora goaz beheruntz. |
![]() |
| Hiru ordu t'erdiko ibilbide erraza eta gozagarria izan da. Udaberriko oparia! Orain, iparraldeko haizetik babesean zerbait jan eta edateko ordua da. |
![]() |
| Wikiloc |
![]() |
| 2024-04-21 |




























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina