2018/08/27

SAN CARLOS edo SAGRADO CORAZÓN 2214 m. Jito de Escaranditik

2018-07-27 Altxatu garenean Arenas de Cabrales-en euria ari du. Gosaltzen gaudela Escarandi-ra igotzea pentsatu dugu, baina itxaropen handirik gabe. Eta horrela da, Jito-ra heldu eta dena dago lainotuta, sirimiriak busti egiten du. Bide oso ezaguna dugunez, Andara-ko aterperaino igotzea erabaki dugu.

Ezer ikusi gabe heldu gara Andara-ra, eta hemen lainotuta jarraitzen du.

Aterpean. Hor gaudela, goiak zerbait argitzen hasi dira, eta Trasmancondiu leporaino igotzea pentsatu dugu.

Aterpetik gora goazela, sorpresa!. Behelainoak aterpearen altueran geratu dira eta begibistan daukagu Mancondiú mendia. Atzerritar talde handi bat doa bertara gida batekin.

Inguru honetako mendiak denak ditugu igota, batzuk behin baino gehiagotan. Hemen egonda, eskuinean hodeiz apainduta dagoen San Carlos-era igotzea erabaki dugu. Andara ibarra daukagu aurrean eta Samelar ezkerrean.

Trasmancondiú lepotik Andara ibarrera jeisten. Behelainoak hor dute muga oraingoz.

Mancondiú atzean utziko dugu.

Eskuinean, Cueto de la Junciana eta La Rasa de la Inagotable.

Odriozola iturria ibarra ixten duten hormen azpian. Ur oso freskoa eta ugaria.

San Carlos lepotik tontorra. Hona datorren bidea oso nabarmena da, ea dena pista bat, nahiz eta guk azkenengo zatian dexente saihestu dugun.

San Carlos tontorraren eskuinean geratzen diren Cueto de la Junciana (edo Llambriales Amarillos) eta La Rasa de la Inagotable.
San Carlos lepotik Liébana aldetik igotzen duen izen bereko kanala ikusten dugu. Liébana hodeipean dago.
Samelar ezkerrean utziko dugu.
SAMELAR Neguko oparia 

Eskuinean Cueto de la Junciana, eta Silla Caballo Cimero eta Morra ingurua hodeiekin.

Mancondiú-k sumendi bat dirudi, hodeiz inguratuta. Hor mantenduko dira hodeiak denbora guztian.

Rebeko taldea. Bakar bakarrik gaude, eta lasai dabiltza.


Pico Cortés eta Liébana aldera erortzen diren kanal eta espoloiak.

Tontorrean ahuntz talde handi bat dago.

Baina gu heltzerakoan tokia egin digute eta metro batzuk beherago jetsi dira. Gauza polita izan da beraien aldetik!
Hor geratu dira lasai, ikuspegietaz gozatzen hauek ere.

Hodeipean Liébana, eta gainean Curavacas, Peña Prieta, e.a. agertzen dira.

SAN CARLOS edo SAGRADO CORAZON (2214m).  

Liébana aldera tontorraren azpian dauden Jonfría tontorra eta orratzak.


Cueto de la Junciana aurrean eta Morra de Lechugales eta Picas del Jierro atzean, erdi estalita.

Samelar eta Cueto de las Verdianas, Potes-eko mendatearen gainean. Behelainoak hor dabiltza Liébanatik gora igotzen.

Morra eta Picas del Jierro.

Rebeko bikotea, bat gaztetxoa.


Hauek bai trebetasuna inguru malkartsuetan mugitzeko.

Tontorra atzean utzi eta lepora jeisten berriz. Igoerako bide berdinetik egingo dugu itzulia. Gaurkoz nahiko zorte izan dugu. Beste irteera batzutan eginda daukagu hemendik Cueto de la Junciana eta La Rasa-ra igaro eta gero Grajal-etik jetsi.

San Carlos lepoan, egindako ibilbidearekin.

Andara ibarrean. San Carlos ezkerrean erdi estalita, eta Cueto de la Junciana eta La Rasa.

Andara ibarretik Trasmancondiú lepora igotzen. Samelar dago ezkerrean eta gure gaurko tontorra estalita eskuinean.

Valdominguero mendi polita lepotik ikusita.

Lorategia hainbeste harkaitzen artean.

Eta aterpetik behera, goizean igotzerakoan bezala. Bagoaz Andara-ko atea zeharkatzera.

La Jazuca artegia pistaren azpian geratzen da.

Eta Jito de Escarandi-n hodei artean eman diogu bukaera gaurko ibilaldiari. Guretzat oso ezaguna, baina gaurko  baldintzetan gustora egin dugu. Aterpetik gora ez dugu jenderik ikusi, Mancondiú-ko taldea izan ezik, eta goizean genuen itxaropena kontuan hartuta, ba ezin da gehiago eskatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina