2018/05/02

PIC DE LA GRADILLÈRE 2271 mt Portalet-etik. Bi irteera desberdinetan.


2018-04-06 Atzo Turbon-era joan-etorria bukatu ondoren, gaur atsedena hartzeko asmoa genuen, baina goizean altxatu eta eguraldia ikusi ondoren, hainbat aldiz ibilitako Anèou zirkura etorri gara, itzuli txikiren bat egitera, oinak apur bat "soltatzeko".

10ak aldean jarri gara martxan, presarik gabe. Lehenengo erabakia, nora joan? Canal Roya aldera jende ugari doa, beti bezala, beraz Bious leporuntz abiatuko gara. Pombie aldea oso kargatuta ikusten da eta L'Iou-n ere hainbat aldiz egon gara. Mendia elurrez topera dago.

Txabolak erdi estalita, eta "purgak" ikusten dira maldetan.

Beheko sakana igaro ondoren, malda leunak eta zabalak daude, oso egokiak erraketekin ibiltzeko. Atzean, Soques-Ferreturas mendilerroa.

Pène de la Glère, Peña Blanca, e.a. Erabat zurituta dago dena.

Gu beste norabidean. Hemen jende gutxiago dabil.

Peyreget daukagu eskuinean. Kornisak L'Iou lepoaren gaineko ertzean. Goiko palan bi eskiatzaile ari dira jeisten, baina ez da jende asko ikusten hor.

Palas, Arriel, Soba,... atzean.  Elurra oso ona dago hemen.
Bious lepora heltzen. Ezkerrean daukagu Pic de la Gradillère.

Lepoan frantsesen talde batekin egin dugu topo. Kranpoiekin datoz tontorretik.

Palas, Arriel, Balaitús-Frondiellas. Hodeiak nagusitzen ari dira eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita.



Lepotik Ayous-eko zirkoa ikusten dugu. Hourquette-tik Ayous-era doan mendilerroa, Càperan erdian, eta Bious-eko lautada eskuinean. Garai batean eskiekin hortik igota gaude lepo honetara, baina orain erraketekin lasaiago gabiltza.

Tontorrean (2271m). Elurra oso ona aurkitu dugu palan eta erraketekin egin dugu igoera guztia, eta jetsiera era horrela izango da. Gertu daukagu Canal Roya tontorra. Hori ere hainbat aldiz daukagu igota, eskiekin, erraketekin, zapatilletan,... Inguru ederra urtaro guztietan.

Gu berriz lepoan gaude. Bi eskiatzaile pala jeisten.

Zulora jatsi gara, eta zerbait gehiago luzatzeagatik ibilaldia, Canal Roya-ra doan bidera pasako gara, zeharkaldi txiki bat eginez.

Izugarria dago dena. Erdian dago Bious lepoa eta bere eskuinean Pic d'Arazures (hor ihez izan ginen), eta L'Iou lepoa.

Heldu gara Canal Roya-ra doan "autobidera". Gero eta hodei gehiago, baina oraingoz ez dago ekaitzik.

Eta horrela, lasai, Portalet-eko errepidera helduko gara ibilaldia bukatzera. Azkenean, 3 ordu t´erdi ibili gara, eta oinak arindu ditugu apur bat. Ez gara aspertzen inguru hauetan. Hau da Aste Santuko azken mendi irteera.
2009-02-27

Igaro dira 9 urte Gradillère-ra lehenbiziko igoera egin genuenetik. Orduan hotz gehiago egin zuen eta izotza zen nagusi erreka zuloetan.


Inguru guztia zoragarria zegoen orduan ere.

L'Iou lepoa. Gu eskuinera, Bious lepora.

Plaka jauzia Peyreget-eko maldetan.

Midi eta Peyreget.

Pic de la Gradillère.

Palaren lehenbiziko zatia erraketekin igo genuen, baina erditik gora, elurra oso gogorra zegoen eta ezkerrak plaztikozko botei, ez bait genituen kranpoiak hartu.


Gradillère-ren tontor nagusia, aurreko muinotik. Arrastoa zegoen eginda, eta ondo igo genuen.

Tontorrera heltzen. Ezkerrean dago aurreko muinoa. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro, Algas,...

Bious-Artigues ingurua eta Sesques mendikatea atzean.
Monjes, Hourquette, ... Ayous zirkoa.


Canal Roya tontorra.


Goiko pala jeisten. Hemen elurra oso ona zegoen. Kornisak ezkerrean.

Elur gogorreko zatia palan. Kontu handiarekin jeisten.

Horra jetsi behar dugu. Ederra dago.

Erreka erabat estalita, irudi dotoreak agertzen dira.





Mendi berbera, egoera apur bat desberdinetan, baina gozatzeko berdin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina