2016/05/08

ALLEKO 1017mt. SARASTARRI 995 mt. Jaialdi berdea Aralarren.

2016-05-07 LIZARRUSTI. Goizeko hamarretan euria gogotik. Nora goaz gu eguraldi honekin?... Goazen gutxienez Allekora, eta horrela jarraitzen badu, itzuliko gara.

Horrela ba, Lareora doan bide ezaguna hartu dugu eta bidegurutze honetan, Allekoko bira adierazten duena jarraitu dugu.

Lizarrustiko pagadiak Intsusburu-Irumugeta mendilerroan. Etxegaratera doan zeharkaldia hortik dihoa.

Euria, behelainoak, haizea,..., denetarik daukagu, baina batez ere kolore berdeak.





Allekoren itzuliko markak utzi eta Alleko tontorraren bila goaz. Pagaditik irten ondoren ertzera atera gara.

Ez da erraza bareak zapaldu gabe ibiltzea. Denak atera dira kanpora...
ALLEKO. Gutxienez atertu egin du, eta Lareora jeistea erabaki dugu. Horretarako, pagadira sartu gara, eta biderik gabe, zuzen jetsi gara, eskuinetik doan pistara heldu arte.


Pagadia izugarri ederra dago. Behelainoekin eta pagoen hosto berriekin, kontraste dotoreak sortzen dira. Orkatz bat ere ikusi dugu...




Pistara atera gara, eta bertatik Lareora joan gara, Eniriora doan bidea eskuinean utzi ondoren. Aterri jarraitzen du eta Sastarrira igotzea pentsatu dugu.




Beraz, urtegiko pistatik Sarastarri eta Urkillagara doan bidegurutzera heldu, eta gora egin dugu.

Igoera hau oso ederra da. Eta gaurko baldintzetan, bikaina.

SASTARRI edo SARASTARRI. Tontor oso airekoa. Gaur ez daukagu inongo ikusmenik, baina berdin da, ezagutzen baititugu.




Berriz toki beretik behera.


Orain urtegiaren beste ertzetik goaz Lizarrustira jeisteko.

Sastarri.

Alleko. Oraindik hodeipean dago.
Eta lasai, gozatzen, Lizarrustira heldu gara, bertako aterpean ogitarte goxoak jatera, etxera itzuli aurretik. Azkenean ez gara gehiegi busti, eta udaberriak eskeintzen dituen ezaugarrietaz bete bete eginda bukatu dugu gaurko ibilaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina