Aezkoa haraneko Hiriberrira etorri gara. Goizeko 9ak aldera prest gaude ibilaldia hasteko herriaren gainean dauden abere-azienda batzuen ondoan dagoen aska batean. Hau da harrera komitea. |
Zuzenean igoko dugu, Arratarbepea pasutik igaro eta gainean daukagun antenara heltzeko. |
Hiriberri behean geratzen da. |
Aldapa gogorra, baina nahiko erosoa igotzeko. |
Orbara herria eta Adi atzean. |
Arratarbepea pasoa gainditzen. |
Gailurrerira irten gara eta beste aldean pagadiak ditugu. Hemen hostoak erori dira dagoeneko. |
Ertzetik Berrendira hurbiltzen. |
Beragua inguruko basoak. |
Ertzean, tontorretik gertu. Horma ederrak ditugu eskuinean. |
BERRENDI (1354m) |
Tontorrean, Beraguako basoen gainean. Pirinioko gailurrak ere ikusten dira, baina goibel daude. |
Orain gailurreria jarraituko dugu Beragarria lepora heldu arte. Luzea da, baina laster bide arrunteko GRaren markak agertuko dira, eta horrela lasaiago joango gara. |
Bidea oso polita da basoan, beti ertzetik oso gertu. |
Atzera begira. Elke eta Ponsoroa agertzen dira erdian. |
Batzutan basotik eta beste batzutan ertzetik, jarraitzen dugu. |
Beragarri lepoa igaro eta Bizkarraundiko belardietatik gora goaz. |
Ezkerrean, Iratira jeisten diren pagadiak eta Urkulu eta Orreaga inguruko mendiak. |
Goñiburura igotzen. Ezkerrean daukagu tontorra. |
Tontorretik, Orhi eta Idorrokia gertuago. Oso gertu daukagu Tapla portua, Otsagabiatik Iratira dihoan errepidean. |
GOÑIBURU (1464m) |
Tontor oso zabala eta haizetsua da hau. Berrendi ere ikusten da. Gero berriz itzuli behar gara ea bertaraino. |
Orain dela bi aste egondako mendiekin. MOZOLO-MENDIZAR-ERROTZATE ibilbidea |
Berrendiruntz itzultzen. Berriz hartu behar dugu ertz ondotik dihoan bidea. |
Ollokiate pasabidean. Orain hemendik jetsiko gara GRaren markak jarraituz. |
Bide oso erosoa eta ederra da hau. Gainera udazkeneko koloreek asko aberasten dute dena. |
Zoragarria dago, gainera eguzkia atera da eta udazkeneko koloreak indar handiagoa daukate. |
Berrendiren hormak goian. |
Hiriberri. Bost bat orduko ibilaldiaren hasiera eta helmuga. |
Hemendik egin dugu igoera. |
Hiriberriko etxe dotorea. |
Herria Berrendiren hormen babesean. |
Garaioa herria zelai ederrez inguratuta. Aezkoa harana. |
Mezkiritz gainean ere goiena jo du udazkenak. |
Pare bat orduko bidaia bakarrik geratzen zaigu orain... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina