2014/10/13

Mena eta Losa Bailaren artean PEÑALBA DE LÉRDANO, As de Bastos.

Mena haranera etorri gara. Asmoa, Anzó-tik irten eta Avellanedo atakatik Tres Dedos eta Peñalba egin ondoren, Lérdano atakatik jeistea da. Baina, asmoak asmo, eguraldiak beste gauza bat egitera behartu gaitu. Horrela, El Vigo-ra etorri eta bertatik Lérdano atakara igoko dugu, eta gero gerokoak. Tarteka euria ari du, eta goiak erabat estalita daude.

Pyrenaica aldizkaritik hartu dugu ideia. Orain zalantzan dagoela aldizkariaren etorkizuna, bere jarraipenaren aldeko deialdia egiten dugu.

Lérdano atakara doan bidea zoragarria da. Hormen azpian dagoen pagaditik doa eta ikaztobien aztarnak eta izugarrizko pagoak ikusteko aukera daukagu.

Peñalbaren hormak gainditzeko bihurgune batzuk egiten ditu bideak. Oso ondo trazatuta eta markatuta dago.

Azkenean, belar eta txiler landare arteko malda igo eta Lérdanoko atakara irteten gaude. Gero, behin lepoan, ezkerrera joango gara, hormen gainean doan bidezidorretik.

Gailurreritik Mena haraneruntz izugarrizko kanal eta espoloiak erortzen dira. Hor ikusten dira Siones eta El Vigo.

Peñalba de Lérdano tontorrera heltzen behelaino artean.

Mena haranera erortzen den beste kanal bat.

Gailurreko buzoietako batekin (1244m).

Gutxienez As de Bastos ezaguna ikustea nahi dugu. Eskerrak momentu batean behelainoa zerbait altxatu dela, eta ertzaren azpitik dihoan bidezidorra antzeman dugu. Mugarri batzuk ere agertu dira, eta hauek jarraituz, 150 metroko garaiera aldea jetsi ondoren lortu dugu monolitoa ikustea.

Benetan bitxia da. Hemendik berriz itzuli gara Peñalbaren tontorrera, bide ezagunetik jeisteko behera.


Hauek ere amildegian daude.

Lérdano atakatik beheruntz. Behelainoarekin zerbait busti gara. Gero behean, euria ere egingo digu.

Pagadiko altxorrak.


Pagaditik irten garenean, behelainoak zerbait altxatu egin dira, eta gutxienez, hormak eta Avellanedo ataka ikusten ditugu.

El Vigo-ra jeistea bakarrik geratzen zaigu.
Goialde horietan ibili gara. Peñalba de Lérdano. Lérdano ataka eskuinean geratzen da.

Eta pentsatzen genuena baino ibilaldi laburragoa egin dugunez, turismoa egiten. Hau Siones-eko Santa María eliza erromanikoa da.

Ate nagusian daukan ikonografia erromanikoa.

Vallejo herriko eliza. Detallea. Gaur denbora izan dugu Mena harana apur bat gehiago ezagutzeko. Mendi ederraz aparte badaude zer ikusteko tokiak. Eta Bizkaiatik oso gertu gainera.



1 iruzkin:

  1. Ibilaldi eta argazki politak egin dituzunak.
    (Eta gainera gure postontzia atera duzu, mila esker, benetan)
    :-)

    ErantzunEzabatu