2014/07/19

ANBOTO 1331 mt, zirkularra

Gaur Anboton egin dugun ibilbidea. Urkiolatik irten, Urkiolagirretik igaro eta Asuntzetik Larrano lepora igo. Handik Arrazola gaineko Frailiaren oinera jetsi eta Sakanaunditik Anbotora igo. Gero gailurreria Elgoineraino, eta bertatik jeisten den bide dotoretik Asuntzera jetsi. Bukatzeko, Urkiolagirre igo berriz eta Urkiolara jetsi.

Larranotik jeisten Frailiaren azpira. Bide dotore eta balizatua.


Altuera dexente galtzen da, baina ez zaigu inporta. Gero, igoera ederra Anbotora.


Anbotora igotzen. Axpeko baserriak behean geratzen dira.

Frailiarekin.

Hauek Frailiaren ertzean daude lasai.

Sakanaunditik irten eta azkenengo metroak Frailiaren ertzetik egingo ditugu.

Anboton. 1331 mt

Beste gailurreriaren bila. Tontorra atzean.

Hauek ere gozatu ederra ari dira hartzen.

Gailurreriko pasarte entretenigarrietan.

Atsedena, egin dugun igoera ikusteko.

Frailia.

Elgoinetik behera, gailurraren azpian dagoen pasabide belartsuan. Aurreko lepora joan behar da.

Goian dago aurreko lepoa. Hortik behera zuzenean, bidezidor sigisagatsua jarraituz.

Azkenengo esfortzua Urkiolagirrera igotzen.

Tontorretik oso ondo ikusten da egin dugun igoera-jetsiera. Hemendik, Urkiolara jeistea bakarrik geratzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina