![]() |
| Hasieran pista batetik goaz, errekatxo baten ondotik. |
![]() |
| Erreka zeharkatu eta pagadian sartu gara. Bidegurutze batzutan zalantza batzuk baditugu, baina orokorrean, bidea oso ondo markatuta dago. |
![]() |
| Pagaditik irten eta txilar artean sartu gara. Dotorea dago. |
![]() |
| Gárrulan gaude. Orain eskuineruntz joango gara. Gero, jeisterakoan, ezkerreko bidea jarraituko dugu urjauzietara heltzeko. |
![]() |
| Behelainoak goruntz igotzen ari dira eta momentu batzutan argituko duela dirudi, baina ez da gertatuko horrela. |
![]() |
| Los Carneros txabolan. Hemen atsedena hartu dugu, zerbait jan eta edan eta ea eguraldia hobera dihoan itxaroten. Teorian, altxatzera doa..., baina errealitatea beste bat izango da. |
![]() |
| Ikuseremua nulua da, baina hala ere, bikotearen laguntzarekin eta bidea nahiko nabarmena dela kontutan hartuta, bagoaz aurrera. Hotza eta haizea, potenteak. |
![]() |
| SAN MILLAN edo EL TORRUCO gailurrean (2131m). |
![]() |
| Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta biok bakarrik, beherako bidea hartu dugu. Beno, behera joateko, berriz 2,8 km-ko gailurreria zeharkatu behar dugu. |
![]() |
| Sierra Llanan gailurreria utzi, eta orain bai, beheruntz. Aranean desagertu dira behelainoak. Bada zerbait! |
![]() |
| Igoerako bide beretik jetsiko gara Gárrulara, eta handik Altuzarrako urjauzietara. "Lorategi Botanikoa" |
![]() |
| Hemen hasten da ESPEKTAKULUA!. Ur askorekin dator ibaia eta toki oso basatia eta zoragarria da. Ibiltzeko ez da erraza, baina asko merezi du. |
![]() |
| Hau da behean dagoen informazioa. Hemendik, 100 bat metroko igoera daukagu, ibai zulotik irteteko, baina oso bide polita da. |
![]() |
| Basoaren eta txilarraren arteko kontrastea. |
![]() |
| Tontorra han goian dago, baina ez du erabat garbitzen. Hortik dihoa hasieran igotzeko pentsatuta genuen ibilbidea. |
![]() | |||
|
















































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina