Gaurko ibilaldia KOLORE eta KONTRASTEZ osatutakoa da. Eta dena, hodei, haize eta zuhaitzetatik erortzen diren bonbardaketez hornituta.
Arantzazutik, PR-GI 3005 hartu dugu,eta Begiolatzara bidean goazela PRa utzi, eta baso ederretatik Gazteluaitzera igo. Prestaturik gabeko ibilbidea...
|
Arantzazu azpian Begiolatzara joateko dagoen errepidea. Hasierako asmoa hortik itzultzea da. |
|
Aitzabal, txikia baina airosoa. |
|
Goiko "aparkaleku"rako pistan. |
|
Urbiarako bide nagusia utzi ondoren, erreka zulora jeisten. |
|
Espektakularra dago dena. Negua eta udazkena eskua emanda. |
|
Gu Begiolatzaruntz. |
|
PRa utzi eta basoan sartu gara. Orkatzak ezkutaketan ibili dira gurekin. |
|
Gazteluaitz dotore dago eta bertara igotzea erabaki dugu. Gainera ez dago inolako oinatzik. |
|
Tontorrean, taigako paisaiarekin. |
|
Arriona mendia daukagu alboan. |
Arantzazu toki oso ezaguna den arren, hainbat sekretu eta txoko
gordetzen ditu, Saintutegitik oso gertu gainera.
|
Tontorretik jetsi garenean, Arriona inguratzen duten basoetan "galtzea" pentsatu dugu. Zoragarria dago dena. |
|
Berriz bide arruntetara itzuli garenean, errekara jetsi eta hasierako toki beretik etorri gara Arantzazura. Baina lasai, lasai, inguruaz gozatzen... |
|
Ez da mendi altua, baina itxura ederra dauka. Eta gaurko baldintzetan oraindik ere ederragoa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina