2013/06/02

Arabako 3Rak: RODIL, RISCA, eta RASO.

Valdegobia  eta Llosa Aranen artean daude kokatuta  3 R hauek.
RODIL 1.030 mt-RISCA 1.005 mt-RASO 1.046 mt. Gaubeako mendiak alegia.

Ibilbide hau egiterakoan, Arabako hiru mendi puntuagarri igoko ditugu eta inguru basati eta bakartiak ezagutzeko aukera daukagu. Abiapuntutzat, Valdegobiako herri txiki eta erdi galdua aukeratu dugu, Mioma. Bertara heltzeko, Burgos probintziako Valpuesta herritik pasa behar da. Herri hau benetan polita da, eta dirudienez gaztelaniako lehen idatziak hor aurkitu ziren.

Valpuesta. Merezi du geldialdi bat egitea.

Herriko taberna eta jatetxea. Bueltan geratuko gara zerbait hartzera.

Miomako Eliza, hemendik hasten gara ibilbidea.

Lehenbizi, Larran lepora etorri gara eta hortik Rodilera igoko dugu.

Mioma behean utzi dugu.

Lehenengo R-a.

Mendi hau basoz beteta dago, baina goiko partean harkaitzak ere agertzen dira, eta kobazuloren bat ere bai.

Rodiletik Larran lepora jetsi gara berriz eta hortik, nahasketa apur bat izan ondoren baso artean, Riscaren gailurrerira atera gara. Ezker aldean Llosa arana daukagu.


Riscara heltzen.

Bigarren R-a.




Riscaren amildegiak Llosa araneruntz.

Hemendik Mioma eta Astulez herriak lotzen dituen pistaren lepora jetsiko gara, gero hirugarren R-ra igotzeko. Parean daukagu.

Begi bistan ditugu Mioma eta igo dugun lehenengo R-a.

Rasoren goiko partea pagadiz beteta dago eta oso atsegina da igoera.

Goiko zelaietara irten eta Karria eta Valderejoko gailurren ikuspegi dotorea daukagu.

Hirugarren R-aren gailurrean ez gaude bakarrik. Dena dela, egun guztian ez dugu inor ikusi mendian, behiak bakarrik.

Astulez gainean dagoen gaztelua.

Miomara jeisterakoan horrela ikusten dugu Raso. Berde tonoak ugariak dira.

Itzultzerakoan Valpuestan egin dugu geldialdia. Dorrea.

Hau Varonatarren gaztelua da Villanañe herrian. Turismo apur bat egin behar da.
 
Hau da egin dugun ibilaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina