2012/12/10

TREVINCA-TELENO-Sanabria-Babia-Somiedo-MOCOSO

1º Eguna 
Sanabria-Peña Trevinca 2127 mt, Zamora eta Ourenseren arteko mugan.
Puebla de Sanabria. Aspaldi egonda geunden, eta oso ondo zainduta dagoela iruditzen zaigu.




Goizean goiz, Sanabriatik irten eta San Martin de Castañeda-tik , Los Peces lakura goaz. Errepidea izoztuta dago, baina lakuraino heltzea lortuko dugu.

Sanabriako lakua.

Hemen dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Gu biok eta guardia zibil bikote bat besterik ez gaude. Hauek eskiekin doaz Trevinca-ra.

Ventosa leporuntz goaz, eskien arrastoak jarraituz.




Izugarrizko lautada dago hemen, Artikoan gaudela dirudi.

Trevinca agertu zaigu, baina oso urruti dago oraindik.

Vega de Conde urtegira eta Tera aranera jetsi behar dugu. Gero, itzultzerakoan, ederki igarriko dugu orain galtzen dugun altuera.


1582 m-tan gaude eta erreka zeharkatzeko zubi artesanala daukagu.

Polita dago Tera arana.


Bagoaz Trevinca-ra hurbiltzen. Erraketekin goaz, eta elurra baldintza onetan dago.

Hemen ikusten da nondik gatozen eta zeharkatu dugun Tera aran luzea.



Baina gailurrera heldu gara eta bertako ikuspegiaz gozatzeko aukera daukagu.



Baina, itzulera luzea geratzen zaigu eta hasi gara ertzetik jeisten.


Trevinca atzean geratzen da eta jarraitu dugun ibilbidea ere. Orain, Tera arana berriz zeharkatu eta lehen galdu ditugun metroak berriz berreskuratu behar ditugu irteera puntura heltzeko.
  ------------------------------------------------------------------------------
2. Eguna 
Pico Teleno 2183 mt "Montes de León"
 
 Gaua, La Cabrera eskualdeko herri txiki batean pasa ondoren, Corporales-etik Morredero eski estaziora doan errepidetik etorri gara Teleno (2.183 m.) mendia igotzeko asmoarekin. Ez dakigu, eta herrian bertan ere ez dakite, errepidea irekita egongo den ala ez, baina probatzea erabaki dugu. Teleno, La Cabrera, Bierzo eta Maragatería eskualdeen artean kokatuta dago eta mendi ezaguna da. 

Errepideak alde batetik bestera zeharkatzen du mendikatea, baina guk beherago utzi dugu kotxea. Bertatik, bide estu bat ateratzen da eta gailurrerira igotzen du.


Corporales herria eta Vizcodillo mendikatea elurtuta.

Tarte batzutan txilar artean eta beste batzutan harri artean, gailurrerira hurbiltzen ari gara.


Lepoa eta Teleno gainean. Ertzetik joango gara.




Lepoan gaude. Ipar aldera elur-kornisak daude.



Azkenengo malak igotzen. Elurra nahiko gogorra dago, baina ondo igotzen dugu.

Tontorreko informazio-panela.



Ikuspegia oso zabala da.



Berriz kotxera jetsi, eta errepidean gora egin dugu. Azkenean, irekita dago gaina eta beste aldera pasatzea lortu dugu. Elur dexente dago ertzetan, baina errepidea ondo dago.


Morredero.


Piedrafita de Babia-ra etorri gara. Bertan igaroko dugu gaua, eta bihar Somiedora joango gara.




Hostal guztia guretzat bakarrik izateko, ez dago gaizki...

---------------------------------------------------------------------------

3. Eguna 
"Puerto de Somiedo" -La Peral-Mocoso 1988 mt
Santa Maria del Puerto, Somiedo.

Aran hau jarraituz, Cornón-era joaten da.

Baina gaur, kilometro batzuk jetsiko ditugu Somiedoruntz, eta La Peral-en aparkatu eta irudian ikusten den arana jarraituko dugu, nora helduko garen jakin gabe. Bertan, Los Cuartos eta La Pornacal "brañetara" doan ibilbidearen mapa dago.


1324 mt La Peral. Ezkerrean, Penouta gailurraren ormak ditugu.


Ez dabil jenderik, eta bertako biztanleak lasai dabiltza.


Los Cuartos-en gainean dagoen lepoa baino beherago hasten da elurra. Beste aldean, Pigüeña arana dago, eta hor daude lehen aipatutako brañak. Baina ez daukagu jeisteko gogorik, eta eskuinera igoko dugu, pala batzuk jarraituz, ikusten dugun tontorrera igotzeko. Ez dakigu zein den bere izena.



Atzean, Cornón dotorea geratzen da. Hemendik ikusterakoan, pena apur bat eman digu horra ez joatea, baina... dena ezinda.

Gure gailurrera heldu garenean, Mocoso dela jakin dugu. Beno, ez dago gaizki hau ere...


Cornón eta Laciana inguruko gailurrak eta gailurrak...

Somiedoko portua eta Babia inguruko mendiak.

Valle de Lago herria eta Saliencia eta Farrapona-ko mendiak. Atzean, ezkerrean, Picos de Europako Cornión mendikatea antzematen da.

Aurrean, Peña Chana, eta atzean, Ubiña mendikateko gailur nagusiak.

Izugarrizko ikuspegia dago alde guztietara, eta gustora gaude tontorrean. Somiedoko beste mendi eta aran bat ezagutu ditugu, asko planifikatu gabe.

Igoerako bidea jarraituz jetsi gara gailurretik La Peral-era. Toki ederrean dago kokatuta herria.


Herrian bertan ere geratzen dira "pallozak"


Errepidetik Somiedora jeisterakoan, azken begirada gaurko gure mendiari. Azkenean, hiru irteera dotore izan dira eta mendi eta inguru berriak ezagutu ditugu. Gustora gaude.

Bukatzeko, Asturiaseko kostaldetik itzulitxo bat egiteko denbora izan dugu. Hau, Barro da, Llanes ondoan. Honek ere merezi du ezagutzea.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina