2026/02/06

ZELANDA BERRIA๐Ÿ‡ณ๐Ÿ‡ฟ✈️๐Ÿš๐Ÿ”️๐ŸŒŠ๐ŸŒฌ️☔๐ŸŒ…๐Ÿž️๐ŸŒค️ IPAR IRLA 1. Zatia

 Aspalditik genuen Australia edo Zelanda Berria ezagutzeko gogoa, batez ere, Zelanda Berria. Ez dugu aukerarik izan. Orain adinean gora goaz eta, bidaia oso luzea dela, ingelesarekin ez daukagula harreman oso handia, bertan ezkerretik gidatzen dela, behin hara joanda gutxienez 20 bat egun beharko genituela apur bat ezagutzeko,... Arrazoi hauek eta beste batzuk medio, ez gara ausartu orain arte.

Azkenean, aurten astroak lerrokatu egin dira. Gu dagoeneko erretirua hartuta, Izas-ek orain arte inoiz ez du aukerarik izan Gabonak kanpoan igarotzeko, semea eta bere bikotea gogoz lurralde hori ezagutzeko...

Horrela bada, uda pasa ostean, batez ere bi gazteak, bidaiari forma ematen hasi ziren. Gure asmoa beti izan da autokarabana bat alokatzea bertan eta hura izatea gure etxea bidaian. Kontuan izan behar, Gabonetan, han uda dela, opor garaia eta turismo aldetik goi-denboraldia. Beraz, hegazkinen billeteak, autokarabanaren alokairua, bi irlen arteko ferrya, eta hara heldutako lehenbiziko gauerako, eta baita azken eguneko hotelak erreserbatzea garaiz egitea komeni. Hau dena egin da, bertako egunerokoa, ibilian ibilian sortuko da.

Estuasun handiena autokarabanak sortzen zigun, bi gazte eta bi helduren arteko elkarbizitza, hainbeste egunetan eta espazio mugatuan. 

Kontuak kontu, erabakia hartuta dago, eta lehen aipatutako gauza garrantzitsuenak erosita. Beraz, ZELANDA BERRIRA! 

Hau da guk egin dugun bidaia. 

 

2025-12-21-22 Bidai eguna


 2025eko Abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizeko 9,15ean atera gara BARTZELONA-tik eta sei ordu ta erdiko hegaldiaren ondoren DOHA-ra (Qatar) heldu gara. 

 Hiru bat ordu ditugu bertako aireportu handi eta berezian (landaretzaz betetako basotxoa ere dauka) egoteko. Dohan Euskal Herrian baino bi ordu aurreratuagoak daude.


Ondoren, bertako 19etan, AUCKLAND-erako hegaldi oso luzea, 16 ordukoa. Eta Auckland-era abenduaren 22-ko gaueko 21ean heldu gara (Euskal Herrian 12 ordu gutxiago). Arazorik gabe pasa ditugu tramite guztiak, eta aireportutik nahiko gertu dagoen Jet Park Airport Hotel-era joan gara. Horretarako Inguru horretako hoteletatik pasatzen den busa hartu dugu. Dohakoa da. Hotela aurretik erreserbatuta daukagu, eta zizko eginda heldu garenez, zuzenean lotara.

                                         Hoteleko gelan daukagun ongietorria.

       2025-12-23      1. eguna ROTORUA-runtz.

 Lo gutxi egin ondoren, ordu aldaketa dela, bidai luzearen nekea, e.a. oso goiz esnatu gara. Goizeko seietarako gosaltzen geunden, eta bapo jarri ondoren, gauzak prestatu gero hartzeko eta autokarabana hartzera joan gara. Berehala konturatu gara, herrialde horretan oso ohikoa dela autokarabana alokatu eta bidaiatzea. Adin guztietako jendea, bikoteak, familiak, denetarik. Batzuk karabana txikiagoak, beste batzuk oso handiak,... Gurea laurentzako prestatuta dago eta tramite guztiak bete ondoren, hoteleruntz goaz, poliki, ezkerreko gidatzea zer den frogatuz. Semea da gidaria. Bidaiaren bukaeran Queenstown-en (Hego Irlan) utziko dugu, berriz hona ekarri gabe.


 Hau da atzeko logela, helduena. Gazteak aurrekaldean daukate.


 Gauzak hartu hoteletik eta Ipar Irla-n zehar egingo dugun bidaia hasi dugu. Auckland-en irteeran supermerkatu batean geratu gara erosketak egitera. Denetarik dago eta prezioak gurean antzekoak gutxi gorabehera. Edariak ere antzera, garagardoak eta ardo batzuk barne. Eta dendan, maori asko ikusten dira. Bihar Rotorua ikustea da helburua, eta beraz, haruntz goaz.

 Paisaia kotxetik. Erabat berdea.




 Matamata-n geratu gara zerbait jatera taberna batean. Komunetan Inglesez eta maoriz daude kartelak eta Hobbitown ere gertu dago hemendik. Gero ikusiko dugu kartel eta informazio gehienak bi hizkuntzetan daudela.


 Putรคruru aldean TE WAIHOU BLUE SPRING ibaia dago.

 Ur urdinak dituen ibaia, izugarrizko landaretza artean.Toki ederra pasiatzeko.


 Sekuoia erraldoia.

 Bertan dagoen informazio-panela.

 Sirimiria ari du, baina gustora gabiltza. Ordubeteko joan-etorria egingo dugu.



 Bidea oso ondo prestatuta. Hau, gero herrialde guztian zehar ikusiko dugu. Erabat egokituta dago xendazaletasunerako eta bide gehienetan jende ugari ikusiko dugu aurrera eta atzera.


 Lora politak, eta guretzat ezezagunak ibaiaren ondoko bidean.

 Waihou Blue Spring ibaiaz gozatu ondoren, Rotorua-ko Cosy Cottage Thermal Holiday Park kanpinera joan gara afaldu eta lo egitera. Berandu heldu gara, baina ez dago arazorik, informazio guztia gordeta zeukaten, nahiz eta bulegoa itxita egon. Lehenbiziko eguna ondo joan da, gidariak hartu dio kontua gidaritzari eta gustora gaude.

             2025-12-24   2. eguna ROTORUA.

 WAI-O-TAPU Thermal Wonderland. Goiz atera gara kanpinetik eta hemen dauden aparkaleku batetara heldu gara, oraindik jende gutxirekin, eta bertan gosaldu ondoren, sarreran gaude. Hau ere aurretik hartuta daukagu. Toki oso bisitatua da, batez ere autobusetan dabiltzan talde japoniarrak.

 


Zirkuitoa daukate antolatuta, baina hasieratik kraterrak eta ur termalak ikusten hasi gara. Izugarrizko espektakulua da.



 Mahanga Rua kraterra.




Champagne Pool. Kromatismo galanta eta lurrun beroko hodeiak. Eta usaina...

 


 




 Lurrun beroz estalita.



 Gazteak lurrun artean.

 Champagne Pool-en ertza. Uretan burbuilak.


 Rua Pรผmahu kraterra.

 Rua Owhanga.

 Roto Kรคrikitea. Ura, erabat berdea.


 Maorien kanposantua.
 
 Lady Knox geiserra. Turismoarentzat prestatutako espektakulua. Zeremonia txiki baten ondoren, beraiek jaurtitzen dute produktu bat krater barrura, eta handik gutxira sortzen da geiserra. Ez zaigu gustatu.


 Lady Knox.

 Hortik gertu eta oso jende gutxirekin Mud Pools, lokatzezko piszinak. Hau askoz interesgarriagoa.

 Burbuilak lokatzetan eta lurrun beroa.





 Mud Pools.

 Ondoren TE PUIA-ra etorri gara. Hau, maorien kulturaren meka da. Sarrera erosita daukagu baita eta eguerdiko hamabietan da gure bisita. Taldeka egiten da eta talde bakoitzak maori gida bat du.

 Pรถhutu geiserra urrutitik ikusita. Gero bertara joango gara.

 Gure taldea, gidari kasu egiten. Beraien kulturari buruzko eta ikusiko ditugun tokiei buruzko azalpenak eman dizkigu. Zelanda Berriko ezaugarrietako bat den kiwi hegaztiari buruz ere bai. Ilunpean dagoen gela batetan hiru kiwi ikusteko aukera izango dugu. Barruan ezin dira argazkiak atera.

 Aurrean ditugun geiserrei buruzko informazioa.




 Kiwiak ikusi ondoren Pรถhutu geiserra eta ingurua ikusteko aukera daukagu.



 Geiser bat baino gehiago daude eta ur berdeko piszina ere bai. Paregabea da ingurua.

 Marae-aren sarrera. Hau maorien leku zeremoniala da. Museoa ikusi ondoren, beraien "haka" ezagutzeko aukera izango dugu hemen.

 Maorien egurrezko lanak.



 HAKA. Lehenbizi Marae-aren sarrerako lorategietan.


 Eta ondoren barruan. Oso espektakularra eta interesgarria. Beraien kantu eta dantzak asko gustatu zaizkigu.




 Rotorua-tik Taupรถ-ra goaz gaua igarotzera, baina errepidea utzi eta pare bat km-ko pista gogorra jarraituz KEROSENE CREEK errekara heldu gara. Hemengo urak termalak dira eta bertan sartzea oso lasaigarria da.

 Gozamena.

 Eta irudi politak eskeintzen ditu gainera.


 Taupรถ baino lehenago, Wairakei-tik gertu, Waikato ibaian HUKA FALLS (Urjauziak) ikusteko geratu gara.

 Uraren indarrak sortutako lurrunak.

 TAUPร–. Izen bereko lakuaren ondoan dago kokatuta. Erosketak egin ditugu hemen, gaur Gabon eguna baita, nahiz eta hemen ez den asko nabaritzen. Maori asko hemengo superretan baita.

 Lo egitera Taupรถ lakuaren ertzean dagoen Whakaipรถ Bay-ko kanpin librera etorri gara. Autokarabana, furgoneta eta kanpin denda ugari daude, baina tokia oso lasaia da. Gainera komunak ere daude, hobi septikoa besterik ez, baina oso garbi eta txukun.

 Afaldu baino lehen, bertako garagardo gozoa dastatzen.

 Eta afalostean, ilunabarra lakuan.





 Eta horrela bukatzen da egun interesgarri hau.


         2025-12-25   3. eguna TONGARIRO P.N.

 Egunsentia Whakaipรถ Bay-n. Gaur zazpirak aldean altxatu gara, eta laku ertzetik pasiada laburra eman dugu gosaldu aurretik.

 Gosaltzeko prest gaude, eta itxuraz ahateak ere zerbait nahi dute.

 TAUPร–. Laku ertzean gaude.

 Lakua eta Tongariro Parke Nazionaleko Ruapehu eta Ngauruhoe sumendiak. Gaur horra goaz.

 Lakua eta Taupรถ-ko auzoak inguru bikainean.

 Ruapehu sumendia. Zelanda Berriko sumendi aktiboenetakoa bat da. 2007an izan zen azken erupzioa. Ipar irlako mendi garaiena, 2797m. Hurbiltzen ari gara.

 Ngauruhoe sumendia (2291m). Zelanda Berriko sumendi berriena da eta 2500 urtetan egon da aktibo. Azken erupzioa 1975ean izan zen.

 Bi sumendi horien oinean dagoen WHAKAPAPA eski-estazioan gaude, eta denbora gehiegi ez daukagunez, pare bat orduko ibilaldi zirkularra egingo dugu.

 Ibilbidearen hasieran dagoen mapa. Herritik bertatik atera eta kolore larrosaz adierazita dagoena egingo dugu. Goiko lakuetara joatea gustatuko litzaiguke baina bost bat ordu behar dira eta ezin dugu.

 Ngauruhoe aurrean. Baso horren gaineko estepa antzekotik goaz. Itzulia basotik egingo dugu. Bideak, denean bezala, oso erosoak eta ondo prestatuak.

 Estepa honetako landaretza.

 Ordubetean heldu gara hona. Goiko lakuetara joateko eskuinera hartu behar da, baina esan bezala, ezinezkoa egiten zaigu. Ezkerrera joango gara, Taranaki Urjauzira.


 Gurutze horretan Taranaki ibaia daukagu Ruapehu aldetik datorrena, eta behean izen bereko urjauzia sortzen duena.

 Taranaki urjauzira jeisten. Laba-isurketa batetik erortzen da.



 Semeak alderantziz egin du zirkuitoa, eta urjauzian elkartu gara. Hogei metroko altuera du.










 Itzulia behetik egin dugu, eta basotik irteterakoan hor daukagu Ruapehu sumendia. Herrira ordulaurden geratzen zaigu. Han elkartu eta karabanan bazkalduko dugu. Ondoren, errepidean beheruntz...

 Eta berehala, errepide ertzean, beste toki ikusgarri bat. TAWHAI FALLS WALK. Ordu laurdeneko joan-etorria. Atzean, Ngauruhoe.

 Tawhai urjauzia.


 Toki ederra basoaren erdian.


 Inguruko basoa.


 Eta lorak.



 Ngauruhoe karabana ondotik. Errepidean berriz, Taupรถ-tik 50bat km-tara dagoen Turangi herriko kanpinera goaz. Orain egin dugu erreserba. 

 Behatoki batean geratu gara eta behean ditugu Tongariro ibaia eta Taupรถ lakua.

 Taupรถ lakua eta ingurua.

 TURANGI-ko Parklands Motor Lodge kanpinean. Piszina txiki bat, sukalde libre handia, dutxa,..., denetarik dauka. Eta oso lasaia. Hemen pasako dugu gaua.