Lleida lurraldean.
⛰️TOSSAL DE SANT JORDI Camarasatik
|
2024-12-26 Sant Estebe eguna. Katalunian jai eguna. Egun batzuk
pasatzen ari gara Camarasa herrian (Lleida), eta gaur, semeak gidatuta,
herriaren inguruak ezagutzera goaz. Hau, Camarasa-ko Santa Maria eliza
da. |
|
Zati arriskutsua omen da. |
|
Sant Jordi baselizara igotzera goaz. Zati txiki bat pistatik egingo dugu, baina berehala hartuko dugu igoera zuzena, nahiko basatia.
|
|
Pista utzi eta sakan honetatik gora hartu dugu. Bidezidor estua eta labainkorra, mugarriekin markatuta.
|
|
Harkaitz bloke batzuk gainditu behar dira, eta eskuak erabili.
|
|
Sakanetik irten ondoren, igoera oso polita da. Cova dels Graons-era heltzen.
|
|
Cova del Graons. Txikia da.
|
|
Kobatik gora "ferrata" zati bat daukagu. Erraza eta polita.
|
|
Nahiko bertikala da, baina ondo igotzen da. Xarma berezia ematen dio igoerari.
|
|
SANT JORDI baseliza. Camarasa-ko baselizetako bat. Toki estrategikoetan kokatuta daude denak.
|
|
Behean Camarasa herria, eta ingurua.
|
|
Forat bufador de Sant Jordi. Orain goiko lautadatik goaz, mendiaren beste aldera, Mu gaineko ertzera.
|
|
EL MU. Camarasa-ko urtegia eta eskalatzeko hormak.
|
|
Bide dotorea, ertzetik. Hemen ere, hormak ditugu gure azpian.
|
|
2023an "pasarelas del MU" ibili ginenean. Hauek orain gabiltzan ertzaren azpian daude.
|
|
Erromeroa. |
|
Semearen adierazpenak entzuten.
|
|
⛰️TOSSAL DE SANT JORDI
|
|
Jetsiera beste bide batetik egingo dugu.
|
|
Aurrean daukagu Camarasa. Ezkerreko pistara jetsiko gara eta hortik herrira. Hiru ordu t'erdiko ibilaldia bukatuko dugu.
|
|
Balaguer
|
EL SOLSONES
|
2024-12-27 Goizean Camarasa-tik Sant Llorenç de Morunys herrira etorri gara eta bertatik TUIXENT-LA VANSA eski-estaziora igo dugu, ingurua apur bat ezagutzeko. Bertatik Pedraforca mendi dotorea daukagu ikusgai.
|
|
Cadí mendiguneko Costa Cabirolera ere ikus dezakegu. Hau, Bartzelona probintziako garaiena omen da.
|
|
Cadí mendigunea. Elur oso gutxi bai Cadí-n eta baita gauden eski-estazioan.
|
|
Arratsaldean SANT LLORENÇ DE MORUNYS herria bisitatu dugu. Herri polita, txikia eta txukuna. Egon garen estazioaz aparte, beste bat ere badu, Port del Comte-n. Hori martxan dabil, elur gutxirekin, eta herrian mugimendua nabaritzen da.
|
|
Herriaren alde zaharra.
|
|
Caga Tió. Gabonetako ohitura.
|
|
Iluntzean SOLSONA-ra joan gara. Bertan igaroko dugu gaua. Alde zaharra oso interesantea da.
|
⛰️MOLA DE LORD. ⛪Santuari de Lord.
|
2024-12-28 Gaur berriz Sant Llorenç de Morunys-era itzuli gara eta bertatik errepide estua jarraituz, Santuari de Lord-en azpian dagoen aparkalekura heldu gara.
|
|
Hemen agertzen den ibilbide zirkularra egitea da asmoa. Baina "bariante"-ren bat gehituko dugu azkenean, eta basurdeen terrenoetan ere sartuko gara...
|
|
Lehenbizi santutegira igoko dugu. Eskilara ugari eta aldapa nahiko tentea. Benetako "Via Crucis"-a. Baina hau da gora heltzeko bidea. Ez dago errepiderik.
|
|
Santutegiaren gainean dagoen tontortxora igo dugu, eta hau da bertatik dagoen ikuspegia. Llosa del Cavall urtegia eta inguru dotorea.
|
|
Pantá del Llosa del Cavall
|
|
⛰️MOLA DE LORD |
|
LORD SANTUTEGIA. Toki bikainean dago kokatuta.
|
|
Santutegia utzi eta urtegiruntz jeisten den bidea hartu dugu.
|
|
Llosa del Cavall.
|
|
Sant Jaume ermita bidean dago.
|
|
Sant Jaume.
|
|
Josep Cases behatokira heldu gara. Bertatik, urtegiaren beste aldean dagoen Cases de Posada
|
dugu ikusgai. Toki bitxia. |
Urtegia. |
|
Behatokian. |
|
Behatokitik, bide estu eta malkartsua hartu dugu Balmes del Verger kobazuloetara heltzeko. Santutegiko hormen azpian daude izkutatuta.
|
|
Gure gainean dauden horma dotoreak. Santutegia goian geratzen da.
|
|
Balmes del Verger
|
|
Toki aparta hau. Balizatutako bidetik alde batera geratzen da, eta bakarrik gaude.
|
|
Urtegia behean geratzen da.
|
|
Ondoren, inprobisatzen hasi gara eta hormen azpitik ea bideren bat dagoen aztertzen hasi gara, santutegira ezkerretik igotzeko, baina sastraka eta landaretza ugarirekin egin dugu topo, eta bide ofizialera itzuli gara aparkalekura heltzeko.
|
Mola-de-lord-santuari-de-lord-ibilbidea
|
Ondoren, Sant Llorenç-etik Jou mendatea igaro eta ODEN-era hurbildu gara. Eguerdia da eta oraindik izotza dago toki itzaletan. Gauean hotz galanta ari du egiten.
|
|
Eguzkitan bazkaldu dugu, aintzinako eskolaren ondoan, gaztelura oinez joan aurretik.
|
|
Montserrat mendigunea ikusten dugu urrutian.
|
|
Hamar bat minututan heldu gara Santa Zezilia ermitara. Gainean dago gaztelua.
|
|
XI. mendekoa da ermita hau.
|
|
Gero gaztelura igo dugu. Erdi erorita dago.
|
|
Montserrat, Odén-eko gaztelutik.
|
|
Arratsaldean Solsona-ra itzuli gara, Lladurs herritik igaro den errepidetik.
|
|
Eta ilunabarra bizitzeko, CASTELLVELL-era igo dugu.
|
|
Solsona herria gaztelutik.
|
|
Gazteluko lorategia.
|
|
Solsona. |
|
Port del Comte inguruak. Hor zehar ibili gara lehen.
|
|
Gazteluko lorategian.
|
|
Argi dago non gauden.
|
|
Eta bukatzeko, hurrengo goizaldean pasiada bat Solsona-ko alde zaharreko kaleetatik.
|
|
Herria esnatzen... eta gu gure Solsonés-eko bidaia bukatzen.
|