San Urbez baselizatik Sestralesetara doan bide gogor eta ikusgarria lehenbizi, San Vicenda-raino Añisclo arroilaren gainetik jarraitu behar den mendilerroa, eta bukatzeko, arroilera jeisteko bide zirraragarria arroilaren barrutik abiapuntura itzultzeko. Ibilbide bikaina, luzea, oso bakartia zati handi batean, 2000 metro eskas dituzten tontorrak igotzeko, baina gozatzekoa benetan.
|
2019-07-06 Goizeko 7:30etan gaude San Urbez-eko aparkalekuan. Beroa dago iragarrita eta goraino itzalean igotzea da gure asmoa. Apenas beste bi kotxe daude ordu hauetan. 957 metrotara gaude eta 2000ra igo behar dugu bapatean. Apirilean egon ginen hemen arroilean joan-etorri bat egiten eta plan hau orduan bururatu zitzaigun. |
|
San Urbez-eko zubia Bellos ibaiaren gainean. |
|
Hara gora igo behar dugu. Jardunaldi gogorra daukagu aurrean. |
|
Bertan dagoen mapa dotorea eta gure ibilbidea. Añisclo ezagutzeko era bikaina. |
|
San Urbez ermita baino lehenago utzi behar da arroilera doan bidea eta Bestué herrira doan GR 15a jarraituko dugu tarte luzean. |
|
Hasieran erosoa da bidea, basoan zehar. Sestrales-en hormak ditigu gainean, eta ikusten dugu eskuin aldean gainditu behar dugun lepoa. Zorionez itzalean igoko dugu ea goraino. |
|
Ondo landuta dago Bestué-ra doan bidea. Ez ziren makalak hemengo biztanleak! |
|
Harrizko kanal malkartsu honetatik doa bidea. Aparkalekua eta zubia oso behean ikusten ditugu. |
|
Kanaletik gora. Hemen aldapa handia dago, baina bideak hor jarraitzen du. |
|
Arroilaren beste aldea eskuinean. |
|
Kanaletik atera ondoren ekialderuntz doa bidea, hormen azpitik. |
|
Zati batzutan eskillarak daude landuta. |
|
Oraindik horma hauen gainera heldu behar gara, hortik ezkerreruntz joateko. |
|
9:15 aldera heldu gara bidegurutzera. Hemen Bestué-ra doan GRa utzi eta ezkerrera hartuko dugu eta aldapa asko tentetuko da. |
|
Goiko faxara heltzeko tximinia batean sartzen da bidea. Harrigarria da ingurua! |
|
Tximinian sartuta. Eskuak erabili behar dira, baina erraza da. Tentea ere, noski! |
|
Lehen behetik ikusi ditugun hormen gainean gaude eta orain faxa luze bat jarraituko dugu ezkerrera, harridira heldu arte. Hemen ez dugu altuerarik irabaziko apenas. |
|
Gure gainean daukagun anfiteatro ederra. |
|
Heldu gara harridira. 200 metroko desnibela gainditu behar dugu orain lepora irteteko. |
|
Hasieran harriditik, sigi-sagak egiten. Tarte gogorra da hau. Zorionez bigarren zatian, eskuinean daukagun basoaren ertzera sartzen da bidea, eta nahiz eta aldapa handia izan beti, erosoagoa da igotzeko. |
|
Sestrales Bajo-ren hormak ditugu ezkerrean. Oraindik goian daude, baina bagoaz hurbiltzen. |
|
Las Puertas lepoaren azpian. Erizoiak loraz gainezka daude. |
|
Trepada txikiak lepora irteteko. Orain aterako gara eguzkitara. |
|
Igoera gogorra bukatzen. |
|
Las Puertas lepoan (1938m). Ea mila metroko desnibela igo dugu. Sestrales Bajo daukagu atzean, eta oraindik apur bat igo behar dugu hortik, gero beste aldera igarotzeko. |
|
Lepotik gora. Puertas lepoa erdian, beherago eta Tozal de Cuellobana edo Punta de las Puertas dotorea bere gainean. |
|
Bestué aldera pasatu gara eta zeharkaldi polit hau egin behar dugu orain "begiaren"azpiraino. Gero kanal erraz batek aterako gaitu tontorraren ingurura. |
|
Eskuinean daukagun amildegia, erabat loreztatuta. |
|
Atzera begira, isuri aldaketa egin dugun tokia eta Punta de las Puertas. |
|
Goi ordokira igarotzeko igo behar dugun kanala. |
|
Kanaletik irteten. Peña Montañesa atzean. Orain tontorra gertu geratzen da. Gezurra dirudi goi alde honetan dauden zelai eremuak, pasa ditugun bertikalitateak pasa ondoren. |
|
SESTRALES BAJO (2075m). 11:15ak dira eta 1100 metroko desnibela gainditu dugu. Aurrean daukagu Sestrales Nagusia. Ezkerrean Añisclo arroila, eta Hiru Sororeak, Añisclo lepoa eta Suca eta Hiru Mariak atzean. |
|
Hau bai Añisclo arroilaren gaineko behatokia! |
|
Hiru Sororeak. Oso ondo ikusten da Perdidora doan Eskillaren bidea. Ah ze nolako oroipenak! |
|
Hau da handitasuna! Orain Anai Handiaren bila. |
|
SESTRALES ALTO-n gaude (2106m) eta lehen egondako anai txikiaren hormak eta orratza ikusten ditugu. 11:30ak dira. |
|
Ahuntzak ditugu lagun tontorrean. Orain arte ez dugu inor ikusi. Geroago ikusiko ditugu mendizale bakar batzuk, Plana Canal-eko pistatik datozenak. |
|
Suca eta Hiru Mariak. |
|
Mila metro beherago dagoen arroilaren gainean. Vió eta Buerba-ra doan errepidea ikusten da. |
|
Aurrera begira, arroilaren gaineko eskuineko ertzetik jarraitu behar dugu ea fondoraino. Ibilbide luzea geratzen zaigu oraindik eta eguzkiak gogor jotzen du. |
|
Siempreviva-k. |
|
Plana Canal-eruntz jeisten, baina gero ezkerretik joango gara, bertatik pasa gabe. Horra kotxez igo daiteke, Bestué-tik datorren pistatik. Ikusi ditugun mendizaleak hortik datoz. |
|
Guk arroilaren ertzetik jarraitzen dugu, amildegien gainetik. |
|
Izugarrizko kolorea dago hemen goian. Aurrean Perdido eta Soum de Ramond. |
|
Ugatz (quebrantahuesos) arroileko amildegietatik agertzen dira. |
|
Sestrales oso atzean geratzen da. Arroilaren ertzetik egin dugun jetsiera. |
|
Iturri salbatzailea Plana Canal-etik San Vicenda-ra doan pistan. Emari ederra eta ur freskoa. Gozamena! Behiak ere egarriz daude. |
|
Hor aurrean daukagu San Vicenda aterpea, aberez inguratuta. Goian, Perdido, Soum de Ramond, Punta de las Olas eta Añisclo lepoa. |
|
San Vicenda aterpea. Itxita dago. Artzaiak erabiltzen omen du. |
|
Behi eta zaldi asko San Vicenda-ko larretan. Fondoan, Perdido-Soum de Ramond-Punta de las Olas. |
|
Ondo markatuta dago bidea. Oraindik apur bat aurrerago joan behar dugu goiko zelai hauetatik. |
|
Hemen daukagu Añisclo arroilera jeisteko bidegurutzea. |
|
Hor behean ikusten den zubi berdera jetsi behar dugu. Los Estrechos ingurua da. |
|
Los Estrechos eta Capradiza aldea Añisclon. Bikaina benetan. |
|
Jetsiera harrigarria da. Oso bertikala, baina bidezidor onarekin. Toki batzutan eskillarak ere daude landuta. |
|
Hor goitik behera gatoz. Sinestezina da hor dagoen jetsiera! |
|
Arroileko bide nagusira heldu gara. Eskuinera Fuenblanca-ra doa. Gu ezkerrera, behera. |
|
Los Estrechos. |
|
Hemen hasi gara jende gehiago ikusten. Zerbai jan eta edan eta oinak freskatzeko baliatuko dugu tokia. Oraindik beste hiru bat orduko jetsiera geratzen zaigu. |
|
Eskuineko sakanetik jetsi gara San Vicenda-tik arroilera. |
|
Orain bide ezagunetik goaz. |
|
Sestralak, orain arroilaren zulotik ikusita. Ertz guzti horietatik ibili gara. |
|
Cumáz. |
|
Sestrales-en hormak. Izugarria! |
|
Bellos. |
|
17:30tan heldu gara abiapuntura San Urbez-eko aparkalekuan. 10 ordu behar izan ditugu itzuli eder hau egiteko. Ez dugu hirumilakorik igo, baina izar askoko ibilbidea egin dugulakoan gaude. Gogorra, luzea,..., baina ederra! Lekutan dago Las Puertas lepoa! |
|
Añisclo. Aurten bi aldiz egon gara eta gustora bietan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina