Jazuca saroia, pistaren ezkerrean. Pare bat txabola geratzen dira egoera onean. Hortik ere igo daiteke aterpera, Las Vacas kanaloitik. Guk gaur, pistatik jarraituko dugu. |
Andara-ko aterpearen ondoan dagoen meatzarien bagoneta. Irudi tipikoa. |
Andara aterpea behean utzi eta Mazarrosa aldera doan bidea hartzera goaz. Hemendik tontorreraino ea bakarrik joango gara. |
Hemen meagintzarako landutako bide erosoa daukagu, eta errez ibiltzen da. Ezkerrean, zuloan, Andara-ko lakua zegoen, baina meagintzarekin pikutara joan zen. Atzean, aterpearen gainean dagoen Mancondiú dotorea. Mancondiú ibilbidea |
Bide erosoa jarraitzen. Lasaitasun handia daukau hemen. |
Lora multzo politak bide bazterrean. |
Baina berehala sartuko gara Pikosetako inguru berezian, jouak, harkaitza nonnahi, igoerak eta jetsierak,... Valdominguero erdian. |
Zeharkaldi luzea ari gara egiten Grajal hormen azpian. Bidea oso nabarmena hemen ere. Atzean, Mancondiú. |
Orain beste jou hau zeharkatu behar dugu, Jou Lleroso, Valdominguero-ren ezkerreko lepora igotzeko. |
Horrelako gauzek bista alaitzen dute. |
Rebeko bikotea Jou Lleroso-ko harritzarrean. |
Valdominguero. Lepora heltzen ari gara. Hau da igo behar dugun Dorrea. |
Valdominguero lepoan. Hona heltzen da Sotres-eko Ibarretik datorren Jidiello kanala. Aurrean, Urrieles mendikatea, Alboak eskuinean, Peña Castil, Urriello, Campanarios, Cuchallón de Villasobrada,... |
Lepoan. Atzean Pica del Jierru. Hemendik horra ere igo daiteke. Marka gorri batzuk doaz gainera. |
Lepoan Urrielei begira. Erdian, atzoko Peña Castil, eta eskuinerago Camburero mendatea eta Tortorios. |
Urriello (Naranjoa) eta erdian, Peña Castil, atzo igo genuen aldapa luze eta gogorrarekin. Peña Castil igoera |
Tontorrera igotzen. Hormak zeharkatzen dituen "bira" bat hartzen da, eta eskuak apur bat erabiliz igotzen da. |
Hor atera gara biratik eta orain ertzetik metro batzuk igotzen dira tontorrera heltzeko. |
Ertzean. Gutxi geratzen zaigu. |
VALDOMINGUERO (2265m). Hiru ordu eta erditan kotxetik. Andara mendikateko tontor dotorea. Ez da zaila baina ohituta egon behar da horrelako inguruetan ibiltzen. Guretzat hirugarren aldia da hemen. |
Orain tontor gehienetan dago horrelako harkaitzen bat, mendiaren izenarekin. |
Pikosetako Erdiko Mendikatea (Urrieles) ea osorik. Ezkerreko Peña Vieja-tik eskuineko Albos-etara. |
Peña Castil eta Tortorios aurrean, eta Neverón de Urriello eta Torres Areneras-Albos atzean. |
Ertzetik behera. Lora ugari hemen ere. Oso ederra dago mendia. |
Ertzetik birara jeisten. |
Eta biraren goiko aldean. Bira honek horma guztia zeharkatzen du. |
Dekorazio bikaina birako hormetan. |
Eta beheruntz. Polita da pasabidea. |
Hor behean bukatzen da bira. Ondoren eskuinera hartu behar da, destrepe txikiak eginez. |
Lora gehiago hormetan. |
Bira bukatzen. Gutxi geratzen da hormaren oinera jeisteko. |
Atzera begira, hori da gutxi gorabehera ibilbidea. |
Gu berriz bide beretik beheruntz. Mancondiú aurrean, eta behelainoak gora igozten. Baina ez daukagu kezkarik, bidea oso nabarmena baita. |
Bide harritsua baina lora askorekin jouak zeharkatzen. |
Atzera begira. Erdian gure tontorra eta igarotako jouak. Hodeiak gero eta gorago. |
Mazarrosa-n. |
Eta aterpean, behelaino artean. Hemen geratu gara zerbait jatera garagardo freskoen laguntzarekin. |
Eta lasai pistatik behera. Historio asko ditu kontatzeko Andara-k... |
Gustora behelaino artean. Toke berezia ematen dio inguruari. Gainera ez gara busti. |
Irudi politak pista ertzean. |
Zaldiak ere gustora daude Jazuca-ko belardietan. Sei ordu t'erdi tan bukatu dugu ibilbide eder hau. |
Eta eguna ondo bukatzeko, afari goxua Arenas de Cabrales-en sagardoz ondo lagunduta. |
Hemen ibilbidea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina