Menua

ALPES

2024/08/05

⛰️PEÑA CASTIL 2441 mt🐐 Zirkularra Moñas eta Carnizoso-tik.

      Berriz PIKOSetara, PARADISUra!!! Aurten bigarren aldiz. Lehen askoz gehiago joaten ginen, baina azkenengo urteetan Pirinioan gabiltza gehiago. Gaur, Uztailak 12, ostirala, goizean atera gara herritik eta lasai goaz, turismo apur bat egiten. Gaua Tielve-n igaroko dugu, eta biharko asmoa lehendik hiru bat aldiz igota daukagun Peña Castil-era joatea da, gero zirkuito gogor bat eginez. Ea ba...

 Oriñón-eko hondartza eta duela gutxi berriz igotako Candina.Candinako igoera

 Islares-en errepide zaharrera atera gara. Hor daukagu Sonabia-Oriñón-eko Balea.



 Llanes baino lehenago bazkaldu dugu eta orain Barro-Niembro aldetik goaz. Hau Niembro-ko eliza eta kanposantua da. Hemendik Arenas de Cabrales eta Tielve-ra helduko gara, Puente Poncebos-eko folloia igaro ondoren.


 2024-07-13 Goizeko 8ak baino lehenago abiatu gara Sotres-etik Pandébano-ra doan pistatik gora, baina erdia baino beherago utzi behar izan dugu kotxea (957m) . Goian dena beteta. Abiapuntutik Sotres herria ikusten dugu. Hodeitsu dago goian. Ea altxatzen duen, behelainoak behean uzten ditugun...

 Pistatik gora, La Robre saroiruntz. Orduerdi daukagu goiko aparkalekuraino. Gaur ez dugu Fresnedal kanaletik igoko. Pandébano-tik Moñas kanala eta Tortorios ibarretik heltzeko asmoa daukagu Camburero lepora. Aurretik beste hiru aldiz igotako daukagu mendi hau, bai Fresnedal-etik eta baita gaurko bidetik.

 Gauean euria egin du eta ihintza galanta dago zelaietan. La Robre aldean gaude.

 Pandébano-ko aparkalekua behan utzi eta Terenosa-ra igotzen ari gara. Lokatza galanta markatuta dagoen bidean.



 Hodeietan sartuko gara berehala.Terenosa-ra bidean, baina ez gara bertara helduko.

 Behi ugari larreetan. Bagaude hodei artean murgilduta.

 Behia. Asturiasko "Casina"

 Txabolak Bulnes herrira jeisten den bidean. Guk Terenosa aterpera heldu baino lehenago, ezkerrera hartuko dugu, intuizioz, eta lehendik ibili garelako hemendik. Hodeiek ez digute uzten ezer ikusten.

 Las Moñas-etik gora goaz. Nahiko zuzen igo dugu eta behelainoak behean utzi ditugunean, lortu dugu bide egokia hartzea. Behean ikusi dugun jende guztia Urriello-runtz joan da. Guk hortik jeistea espero dugu.

 Kanalean gora, bidezidorra hartu ondoren. Aldapa latza, baina nahiko ondo igotzen dena.


 Moñas-etik gora, bidezidorra jarraitzen. Behiak gustora larreetan, eta gu ere, behelainoak gainditu ditugulako.

 Gure atzean Peña Maín-eko tontorrak behelainoen gainetik burua ateratzen.

 Kanalaren goiko zatian oso nabarmena da bidea.

 Bide sigi-sagatsua kanaletik irteteko. Peña Maín atzean.

 Las Moñas saroia (1860m). Txabola guztiak erorita daude. Gari batean artzaiek denboraldi luzeak igarotzen zituzten hemen.

 Txabola gehiago eta Tortorios tontorra eta ibarra aurrean. Ibar hau zeharkatu behar dugu bere luzeran.

 Tortorios ibarrean gora. Atzean, Cabeza de las Moñas tontorra. Behi ugari ibarrean.
   
 Aurrean, Urriello, Neverón de Urriello eta Areneras-Albos mendiak agertu dira.

 Camburero lepora igarotzeko bretxa. Aurrean daukagu Peña Castil. Metro batzuk galdu behar ditugu orain.



 Bretxa zeharkatzen (2080m).

 Camburero lepoa eta Castil-era igotzeko geratzen zaigun 400 metroko aldapa gogorra.

 Urriello gure eskuinean. Gero bere ondotik igaroko dugu.

 Bretxatik Camburero-ra jeisten.

 Camburero-n (2048m). Hona heltzen da Sotres-eko ibarretik gora Fresnedal-etik datorren bidea. Andara mendikateko tontor eta kanalak ikusgai. Bihar, Valdominguero-ra igotzeko asmoa daukagu.

 Urriello eta Neverón de Urriello-ra begira. Ah zer nolako oroitzapenak!...


 Baina aldapa latza daukagu orain. Atzean, Tortorios ibarretik jeisteko bidea ikusten da. Cabezos Llorosos aldea hodeietatik burua ateratzen.

 Dena gora. Ez dago atsedenik. Oraingoz ez dugu jenderik ikusten.

 Poliki baina seguru.


 Ertzera irteteko azkenengo zatian. Camburero eta Cabeza de los Tortorios behean geratzen dira.

 Azkenengo zati hau nahiko labainkorra da, baina ez dauka zailtasunik. Gogortasuna bai.



 Ertzean, tontorretik gertu. Andara mendikatea aurrean, Samelar, Morra de Lechugales, Pico Cortés, Prao Cortés,..., eta Jidiellu, Jierru kanalak besteak beste.

 PEÑA CASTIL (2441m). Laugarren aldiz. Urriello, Neverón eta Torrecerredo ingurua atzean. Harkaitza topera!

 Peña Vieja aldearekin.

 Torre del Carnizoso, Morra, Torre del Oso, Torre Cerredo, Urriello,... Tontorrak eta tontorrak.

 Urriello-ren ekialdeko horma, Cepeda bia e.a.


 Escamellao eta Juan de la Cuadra Mendilerroa, Peña Vieja, eta atzean, Espigüete, Peña Prieta, Curavacas,... Palencia aldea.

 Eta bagoaz beheruntz. Oraindik ibilbide luzea geratzen zaigu, ez baikara toki beretik itzuliko. Orain hasi dira beste mendizale batzuk agertzen goruntz.

 Camburero-ra heltzen. Tontorra goian geratzen da, eta igotzen ari den jendeari begira.

 Camburero-tik Carnizoso-ko amildegietan murgilduko gara, Urriello-ren albora irteteko. Inguru erabat basatia! Jetsiera eta igoera gogorrak geratzen zaizkigu. Aurretik ezaguna dugu tokia eta horregatik sartuko gara hor.

 Urriello. Ekialdeko eta Iparraldeko hormak. Cainejok bai izan zituela arrautzak...

 Torre del Carnizoso. Bere eskuinera aterako gara.

 Hemen bukatzen da zati lasaia. Orain jou gogorrak. Neverón de Urriello eta Albos mendikatea aurrean.

 Amildegietan murgildu baino lehen.



 Aurrean daukagunarekin txundituta. Torre del Carnizoso eta Urriello, eta jetsi eta igo behar ditugun zuloak.

 Castil-en azpiko harritzatik behera, Carnizoso jou-ra bidean.

 Ezkerreko bretxatik gatoz.

 Jou del Carnizoso-ra jetsi behar duguna (1878m), eta ondoren igo behar dugun 200 ta pikuko aldapa latza, Carnizoso lepora.

 Jou-a behean utzi eta bagoaz goruntz. Orain dena igartzen da, aldapa, adina, ibilbidearen luzera,... Baina helduko gara!

 Hainbeste harkaitz artean, lora dotoreak ere agertzen dira.

 Hau da gainean daukaguna. Peña Castil-en hormak. Izugarria!

 Carnizoso lepora irteten (2094m). Kostatu zaigu baina merezi du inguru hauek ezagutzea. Urriello oso gertu orain.

 Eskalatzaileak Urriello-ren ekialdeko horman.

 Eta Celada kanaletik behera. Jetsiera gogorra hau ere.

 Hau da Urriello-ko bide arruntera igotzeko bidea. Jeisteko latza!. Torre del Carnizoso goian.

 Celada kanaletik behera. Han behean elkartuko gara aterpera doan autopistarekin, eta gure oinek eskertuko dute.




 Celada-ren beheko zatia. Aurrean Pico Albo.

 Zati gogorrena bukatzen. Hau da Celada kanala. Atzean, Torre del Carnizoso, eta eskuinean, Urriello-ren ipar hormak.

 Eta aterpetik pasa gabe, beheruntz. Behelainoak hor jarraitzen dute, gero eta gorago. Gustora hartuko ditugu Terenosa aldean. Hau autobidea...

 Urriello. Ipar eta Mendebaldea.

 Tarteka Urriello-raino sartzen dira hodeiak...

 Peña Maín-ek hor jarraitzen du, izkutaketan.

 Vallejo mendatetik Urriello-runtz begira.



 Gozatzen goaz...

 Terenosa aterpean Sergio arabarrarekin. Bertan dago lanean eta garagardo hotza edan eta elkarrizketa bikaina izan dugu berarekin. Baina oraindik kotxera beste ordubete geratzen zaigu... Beraz, agurtu eta behera. Azkenean 10 ordu, 1737 metroko desnibel positiboa eta negatiboa eta 20 kmko distantzia. Ibilbide potentea baina erabat ederra. Hau da Pikos...



Ibilbidea hemen







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina