Menua

ALPES

2024/08/17

⛰️MENDEBALDEKO FORATATA 2293mt. eta itzulia mendiari.

 


 2024-07-21  FORMIGAL. Hainbeste urte inguru hauetan eta behin bakarrik egon gara Foratata-n, bi tontorretan. Eta inoiz ez dugu egin mendiaren itzulia, nahiz eta askotan entzun eta ikusi oso dotorea dela. Azkenean, Kataluniako bi lagun etorri dira bisitan eta ibilbide hau egiteko asmoz. Beraz, beraiekin egingo dugu. Formigal-eko goiko aldean utzi kotxea eta Forato lepora doan bidea hartuko dugu. Erlojuaren orratzen noranzkoan egingo dugu ibilbidea.

 Lirioak. Bide guztia lorategia bihurtuta dago.

 Atzean geratzen dira Formigal, Pacino eta Partacua mendikatea.

 Bide nabarmena eta ondo balizatua Forato lepora.


 Ipar haize freskoa daukagu. Ipar aldea hodeipean dago eta mugako tontorrak ere estalita. Hemen, Arriel aldea "txapel" politarekin eta Balaitús-Frondiellas garbi.

 Forato lepora hurbiltzen. Hegoaldea erabat garbi. Telera eta Partacua-ko tontorrak.

 Punta Escarra, Pala de Ip, Culivillas-Arroyetas, Anayet.

 Forato mendatetik, Mendebaldeko Foratata zeharkatzen da azpitik, balizatuta eta toki batzutan kablez babestuta dagoen bidetik. Guk ez genuen horrela ezagutu... 1999an!

 Zeharkaldian. Atzean, Soba-Arriel aldea iparreko "gabatxaren" menpean.






 Horma honetan burdinezko eskillarak daude jarrita.

 "Ferrata"-tik jeisten.


 Bi tontorren arteko bretxan. Anayet-ei begira.


 Foratata-ren tontor nagusia. Gu bestera igotzen.

 Igoera ez da zaila baina bai adi ibiltzekoa.

 MENDEBALDEKO FORATATA (2293m). Lanuza urtegia eta Sabocós-Tendeñera mendikatea.

 Musales-Forqueta, Llena Cantal, Tebarray, Infiernoak,... Gero beheko alde horretatik emango diogu itzulia mendiari.




 Rosa lagun kataluniarrarekin.



 Tontorretik jetsi ondoren. Rosa eta David-ekin. Goian haize hotza eta nahiko bortitza. Babesean, hobeto. Mendizale ugari dabil orain gora igotzen. Tontor nagusian ere jende dezente.




 Orain itzulia egitera. Nahiko jetsi behar da La Sarra aldera. Hemen Balaitús aldera begira.


 Beheruntz. Orain ezkerralderuntz. Gero hor behean ikusten den pinaditik pasako gara.

Menditik urruntzen ari garela dirudi, baina bidea oso ondo  trazatuta dago. Orain Arriel aurrean, garbi.


 Lehen aipatutako pinadian. Ezkerrean La Laña tontorra utzi dugu. Orain Sallent aldea  eta Lanuza behean.

 Balizak. Gu Barzapochera-tik gatoz. Orain Formigal-era doan bidea jarraituko dugu.

 La Laña lepoa eta tontorra. Hortik jetsi gara. Orain igoera daukagu Baladrias lepora.


 Baladrias lepoaren inguruan, Foratata-ren azpian.


 Lirio artean.

 Lanuza, Pacino, Tendeñera-Sabocós.

 Formigal-era jeisten.







 Itzulia eman diogun mendiari begira. Laster bukatuko dugu ibilaldia. Lau ordu eta 45 bat minututako mendi-buelta. Dotorea eta konpainia onean.

IBILBIDEA HEMEN






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina