Pico Royo-Culivillas eta Arroyetas igoera. |
Campo de Troya eskuinean, Foratata erdian eta Balaitús eta Infiernoen arteko mendiak atzean. |
Culivillas sakanean, Anayet-eko lakuetara doan ohiko bidean. Zenbat aldiz ibili ote gara hemendik...? Eskiekin, erraketekin, udan, ... |
Atzera begira, Balaitús eta Frondiellak. |
Elur oso ona sakanean. Atzean, Tebarray, Infiernoak, Garmo Negro, Algas-Argualas,... |
Ourade-Ferraturas eta Balaitús-Frondiellas ikusten dira. |
Pico Anayet igoera |
Lakuetara heldu gara, nahiz eta ez ditugun ikusiko, estalita baitaude. Midi agertzen da. Eguraldi goibela, baina aterri. |
Midi d'Ossau. |
Espelunciecha. Eskuinetik igo eta ezkerretik jetsiko dugu. Hona apenas dator jenderik. Inguruan dabiltzan gehienak Arroyetas-era doaz eta euskaldun laukotea Anayet-eko Erpinera. |
Aldapa lasaia ertzera igotzeko. Erraketekin igoko dugu ertzeraino. |
Anayet gure ondoan. Fondoan, Anie, Acherito eta abarrak ikusten ditugu. |
Ertzera heltzen. Atzean Arroyetas, eta Pala de Ip atzerago. |
Ertzean erraketak kendu ditugu. Tontorra ez dago urruti. |
Ertzeko tarte elurtuan. Atzean Culivillas. |
ESPELUNCIECHA (2399m). Haize hotza dabil eta zerua iluna dago, baina zorionez aterri. Ez dugu denbora asko egingo goian. |
Jeisteko, lakuetara doan ertza jarraituko dugu, gero pala elurtua. |
Pala de Ip, Arroyetas eta Anayet-eko Erpinaren arteko ertzaren atzean. |
Fondoan, Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Pène Blanque, Anie,... Aurrean, Raca eta Canal Roya mendilerroa. |
VERTICE ANAYET Igoera |
Elurrezko pala oso ona lakuetara jeisteko. Erraketak ipini ditugu berriz. |
Anayet-eko lakuetako bat estalita. Atzean, Aneou-ko mendilerroa eta, nola ez, Midi. |
Goiko lakuaren gainean gaude. Hau da ikusten den guztia. Anayet, inguruko errege. |
Handitasuna... |
Anayet-eri gaurkoz agur esaten. |
1991 uda. Hondartzan baino hobeto. Aitxitxa-amamarekin. |
Lakuetatik behera. Hemen elurra bigundu da. |
Balaitús-Frondiellak. Eguzkiak zerbait nahi du baina ez dugu asko ikusiko gaur. |
Culivillas sakanean berriz. |
Hor goian ibili gara, baina tontorra atzerago dago. |
Errekak lortu du zuloa egitea elurretan. |
Momentu batzuta zerbait argitzen du, baina ilun jarraituko du egunak. Infiernoak dotore. |
Etxera itzultzerakoan, Yesa urtegia baino lehenago dagoen kolore bizitasunak atsedena hartzera behartu gaitu. Udaberria! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina