Gauean elurra egin du altueran eta horrela ikusten ditugu Tebarray eta Infiernoak. |
Musales eta Sanchacollons Ibonciecho lakua babesten. |
Haieran basotik doa bidea. Oso nabarmena da, balizatuta dago, eta normalean jende ugari ibiltzen da. |
Basotik irten eta ondo ikusten da Pacino eta baita igo behar dugun lepoa. Dena dela gaur bide sigi-sagatsua jarraitu beharrean, zuzenean igoko dugu lepora elurgunea baliatuz. |
Hegoaldeko mendiak garbi daude, nahiz eta gaurko iragarpena ez izan oso ona. Gauean bota duenez, gizean behintzat eguraldi ona daukagu. Feniás eta Algas-Argualas aldea. |
Tebarray. Piramide zuria. |
Iparraldean hodeiak daude, baina Midi-k burua ateratzea lortu du. |
Palas ere agertzen da. |
Lepora heldu eta Punta Escarra eta Pala de Ip ditugu aurrean. |
Escarra urtegia behean eta Partacua mendikatea gainean, baina hodeiz inguratuta. Telera-ren tontorra ikusten da apur bat. |
Lepotik gora. Ikuspegiak izugarriak dira. |
Escarra urtegia, Pala de Alcañiz, Escarra, Pala de Ip. |
Mandilar, Sabocós, Peña Roya eta Peña Blanca. |
Punta Escarra. |
Peña Retona erdian, eta Canal Ancha bere ezkerrean. Hortik igota gaude aspaldiko uda batean, eta ah ze aldapa!!! |
Susana, Zaragozakoa, gurekin dator. |
Hitzegiten, konturatu gabe, Escarrilla-ra jeisten den bidea utzi, lepoa igaro eta Sallent-era doan bidean gaude. Aurrean Foratata eta Ourade-Ferraturas-Soba mendilerroa atzean. |
Hemen ibilbidea Track |
1998ko Apirilean. Eñaut bere amamarekin Pazino tontorretik jeisten. Bata pioletarekin eta bestea bastoiarekin. |
Nork modelatu du paisaia zorragarria?. Mariluzen galdera. |
1998-04 Gu hirurok tontorrean, amamak aterata. |
Formigal, Midi eta abarrak atzean. Ah ze oroipenak! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina