Menua

ALPES

2019/05/25

LLASTRES, MUMIANeko Braña, Somiedo inguruan.

LLASTRES 



2019-04-22 Aste Santuko bigarren astea libre daukagu eta Asturias aldera goaz. Cangas de Narcea aldera goaz handik gero mugitzeko asmoz. Gaur, astelehena, presarik gabe, eta kostaldean turismo apur bat egiteko baliatuko dugu.

Ribadesella eta Xixon tartean dagoen herri dotore honetara heldu gara, bazkaldu eta pasiada dotorea egitera.
Herri polita benetan, Elantxoberen antza dauka.
Gainera gaur eguraldi ederra daukagu eta gozamena da bertako kaleetatik pasiatzea. Badakigu ondorengo egunetarako euria datorrela...

 Elizako arkupeetatik Sueve mendilerroa eta Pienzu mendia ikusten dira. Badatoz hodeiak...   Cangas de Narcea-ra bidean Muniellos-era deitzea bururatu zaigu ea kasualitatez tokia dagoen aste honetako egunen batean, eta zortez, egunean 20 pertsona bakarrik sar bait daitezke, ostegunerako bi plaza daudela esan digute. Beraz, planak aldatu eta ostegunean Muniellos-era joango gara. Bitartean ikusiko dugu...                                                                                                                    

MUMIANeko Braña
2019-04-23 Iragarrita zegoen bezala gauean euria egin du eta altueran elurra. Villablino-tik Somiedo Mendatera etorri gara. Penouta mendia daukagu aurrean. Orain aterri dago, baina atsedenaldi bat dela dirudi. Kafe bat hartu dugu bertako tabernan, eguraldiak ea zer egiten duen itxaroten.

Santa Maria del Puerto de Somiedo (1485m). Ez dago mendi altuetara joateko, beraz Somiedo aldera (Asturias) jetsiko gara, eta pendiente daukagun Braña bat ezagutzeko baliatuko dugu goiza.

La Peral herria ezkerrean utzi eta eskuinean, Llamardal-en sarreran adierazita dagoen aparkaleku txiki batean utzi dugu kotxea. Hor daukagu egin behar dugun ibilaldia. Pasiada labur eta lasaia da baina aspalditik daukagu ezagutzeko gogoa.

Mapa hau ere bertan dago. Egin behar dugun ibilbidea balizatuta dago, eta Pola de Somiedo ondoan dagoen Coto de Buenamadre-ra jeisten da. Guk braña ezagutu eta berriz buelta emango dugu. Pare bat ordutan egin daiteke joan-etorria.
Llamardal-eko baserri isolatuak. Lehenbizi horra igo eta gero ezkerrean dagoen Peña Gúa-ren magaletik doa Mumián-eko bidea.
Atzera begira, Penouta mendia. Somiedo mendatea ezkerrean geratzen da.

Llamardal pasa ondoren baso txiko batean sartzen da bidea.

Hezetasuna handia da.

Balkoi dotorea Páramo mendilerroa eta Mocoso mendiarekin. Aterri jarraitzen du oraingoz.

Bidea Gúa mendiaren magalean. Atzean, Putracón eta Somiedo mendateko beste tontorrak.

Gaintxo batera heldu (ordubetean heltzen da hona) eta aurrean daukagu MUMIAN. Lehenbiziko zirrara harrigarria da. Beste garai batzuetara joatea bezalakoa da.

"Teito" asko daude eta gehienak nahiko ondo irauten dute. Gozatzeko tokia da eta hori da egingo duguna. Braña guztiari emango diogu itzulia, lasai. Ez dago inor, behiak bakarrik.



Tokia izugarria da eta dituen ikuspegiak ere bai. Parean, Páramo mendilerroa eta Mocosu mendia.

Goiko aldean daude iturria eta "otcherak". Hauek, brañako hozkailuak bezalakoak ziren. Bertan esnea fresko mantentzen zuten, goizean herrira jeisteko.


Hemen agertzen da brañari buruzko informazioa.

Haranaren beste aldean euria da eta laster helduko zaigu guri ere, baina berdin da. Gustora gaude.


Brañaren beste aldera heldu gara. Gúa mendia ezkerrean eta Putracón eta Somiedo mendatea atzean.

Orain Somiedo-ko Valle de Lago eta auzoa inguratzen duten mendiak ikusten ditugu.

Robesu eta Peña Chana aldea. Azken hau zen gure helburua, baina beste baterako geratzen da.
Hemendik jeisten da Coto de Buenamadre-ra. Pistatik bakarrik ibili daiteke, gainontzeko guztia Inguru Babestua baita ( hartzen bizitokiak). Lehen esan bezala, gu berriz itzuliko gara Llamardal-era.

Orain brañaren beheko aldera goaz. Hemen gorosti asko daude, fruitu gorriekin. Mocosu mendia atzean.

Putrea.

Beheko bidetik. Berriz atertu du eta gozamena da hemendik ibiltzea.






 Ordubete pasa egin dugu Mumián-en. Oso azkar pasa zaigu denbora. Benetan ezagutzea merezi duen tokia da. Somiedo egoera garbian.

Llamardal-era itzultzerakoan Caunedo herria daukagu azpian.

Bidea jarraitzen Gúa mendiaren hormen azpian.

Pola-ra jeisten den errepidea, Caunedo herria eta Mocosu mendia.

Hiru orduko pasiada lasaia eta oso ederra. Ez gara ea busti eta Somiedo-ko beste toki harrigarri bat ezagutu dugu. Bada zerbait!

UN PASEIN, Track-a

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina