Aparkalekutik, malda handiko bidezidor bat igo dugu GRaren markekin topo egin arte. Orain marka hauek jarraitu behar ditugu Armeñako aterpera heldu arte. |
Reduno mendiaren azpitik goaz. |
Eskuinean, Llosat mendia eta Saravillo-ra joateko hartu behar den lepoa |
Reduno. Hortik erortzen diren bi edo hiru uhar zeharkatzen dira. |
Armeñako Iboiaren lepora igotzeko azkenengo aldapak. |
Lepora heltzen. Armeñako zirkoa aurrean, Llosat eta D'Espouy mendien arteko ertza. |
Armeña zirkoko tolesturak. |
Aterpea. Baina oraindik urruti geratzen zaigu. |
Metro batzuk galdu behar ditugu lakura jeisteko. |
Paraje bukolikoa lakuaren inguruan. Hau izango da eguneko toki lasaiena. |
Horma horien azpian dago aterpea. |
Armeñako aterpera heltzen. Ordu t'erdi behar izan dugu kotxetik hona. |
GRa hona dator eta hemendik Saravillo-ra jarraitzen du eskuineruntz. Guk hemen ezkerrera hartu behar dugu. |
Aterpea behean utzi eta goruntz goaz. Oraindik 1100 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu tontorrera. |
Ilargia Cotiella eta D'Espouy mendien artean. |
Armeña zirkoko mailak gainditu behar ditugu. Beti goruntz, ez dago atsedenik. |
Zorionez, edelweis ugari daude, eta hau ikusteak poztasuna ematen du. |
Aurrean daukagu Cotiella, baina bide latza geratzen zaigu. |
Hori bai, bidea oso ondo markatuta dago mugarriekin. |
Espouy mendia eskuinean daukagu. |
Atzera begira hau da ikusten duguna. |
Mendi lehorrak dira hauek. |
Cotiellaren hormen azpian gaude. Hemendik aurrera dena harria izango da. |
Elurgune txiki batzuk ere geratzen dira, eta baliatu egin behar. |
Erdian daukagu lepoa. Horma hori gainditu behar da. |
Hormaren azpira igotzen. Gogorra da hau... |
Horman, trepada errazak daude baina harri solte askorekin. Ez da zaila, baina adi ibili behar da. |
Cotiella eta Cotielleta-ren arteko lepora irteten. |
Lepotik eskuinean, Cotiella. Orain zeharkaldi luzea egin behar da ezkerreruntz, beste lepo batera heltzeko. |
Eta ezkerrean (gure atzean), Cotielleta. Ahuntz talde handia dago lasai lepoan. |
Gu zeharkaldian goruntz, eta aterpean lo egin duten beste mendizale batzuk beheruntz. Eskuinean ikusten dira lepoa eta Cotielleta. |
Bigarren lepotik (Las Neis) 200 metroko aldapa geratzen zaigu tontorrera. |
Las Neis lepora irteten. Beste trepadita txiki batzuk. |
Las neis lepo eta tontor zabalaren gainean. Atzean, Ainsa ondoko Mediano urtegia ikusten da. |
COTIELLA (2912m). Bost ordu kostatu zaigu kotxetik hona. 1500 metroko garaiera-aldea baino gehiago... |
Panorama izugarria daukagu. Nahiz eta hodeiak egon mendi garaietan, nahiko ondo ikusten ditugu. Hemen, Clarabide tontorrak eta La Soula ingurua. |
Maladeta eta Maldito Mendiei begira. |
Armeña zirkoa eta aterpea kokatuta dagoen ingurua. Hortik igo dugu. |
Mobisón mendiak (uste dugu) eta Santa Isabel eta Plan aldea. Ez dugu denbora asko egin tontorrean, jetsiera oso luzea geratzen zaigu eta. Zerbait jan eta edan eta toki beretik beheruntz. |
Las Neis lepotik beste lepora egin behar dugu zeharkaldira jeisten. |
Cotielletaren lepora heldu garenean, inertziaz, tontorrera igotzea erabaki dugu. COTIELLETA (2711m). Hemendik, Cotiella. |
Peña Montañesa. |
Cotielletatik lepora jetsi ondoren, tontorrera begira. |
Lepotik behera daukagun horma. Bi mendizale beheko partean. Zain egongo gara hoiek aldegin arte, harriak ez botatzeko. |
Cotielleta, lepoko hormatik ikusita. Itxura ederra dauka. |
Horma jeisten. |
Destrepeak bukatu ondoren, tarte gogorragoa harria artean. |
Cotielletaren hormekin. |
Kolore desberdinetako lorak harkaitz artean. |
Cotiella aztean uzten. |
Edelweisak. Ehundaka daude eta oso zaila da ez zapaltzea baten bat. |
Edelweisen lorategian! |
Aterpera heltzen. |
GRaren balizak aterpean. Baina gu ez goaz horruntz... |
Aurreko baliza horrek horra bidaltzen du. Gu Armeñako lakura goaz. |
Oinak lasaitzeko zelaia lakuaren ondoan. |
Eta lakua. |
Toki aparta. |
Barbaruens herria. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina