Gouretten gaude. Arre-ko lepora doan GR10aren ibilbidea ezagutzea nahi dugu beste proiektu batetarako, eta lepoan gainean dagoenez Gueogue d'Arre, ba bertara joatea pentsatu dugu. |
Hasieran Valentin ibaiaren ertzetik goaz basoan sartuta. Ibaia, espektakularra dator, ur askorekin. |
Pène Sarrière-ren ertza hartzera goazela dirudi. |
Anglas lakutik erortzen den urjauzi dotorea. |
Lakutik datorren erreka zeharkatzen. Gainean Arre Sourins mendia daukagu. |
Anglas laku ederra. |
Lakua behean utzi eta, oraindik ikusten ez dugun lepoaren bila goaz. |
Orain agertzen zaigu Gueogue d'Arre mendia, eta Gabas aldera igarotzeko lepotxoa bere eskuinean. |
Arre lepoa. Hemen GRa utzi eta ezkerrera igotzen hasiko gara. |
Ertz honetan agertzen diren orratzak eskuinetik igarotzen dira. Atzean, Latte de Bazen eta Gabizos mendiak eta Uzious lakua agertzen dira |
Tontorrean gaude. Estibère, Tourettes,..., Artouste eta Migouélou lakuen gainean dauden mendiak, eta Palas, Balaitus eta abar atzean. |
Gailurreritik jeisten. |
Gailurreria utzi eta leporako ertzetik behera goazela, horrela ikusten da tontorra. |
Amoulat, mendi serioa. |
Rododendro artean, paisai ederrekin. |
Uzious lakua, goitik ikusita. |
Anglas lakura jeisten. Behelainoak sartu dira, baina honek enkanto handia ematen dio inguruari. |
Anglas lakua behelainopean. |
Lakutik behera, igoerako bide berdinetik. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina