Menua

ALPES

2014/08/03

Foz de los Andamios, Viboli




Gaurko plana (2014-07-25) Amieva-tik Jocica eta Arcediano bideak egitea da, baina Amievara heldu garenean dena lainotuta zegoen eta euria ari zuen, eta baldintza horietan ez du merezi hori egitea. Beraz, B plana jarri dugu martxan, eta Beyos zintzurrean dagoen Agüera zubira etorri gara. Hemendik Víboli-ra doan errepide estua jarraituko dugu, baina oinez, tokiak merezi baitu.



Sorpresaz betetako ibilbidea da. Zenbat eta gorago igo, euria eta lainoak ditugu lagun, baina gustora goaz. Joan-etorri guztian bi kotxe besterik ez dira pasatu.



Cándanu ibaiak urjauzi dotoreak sortzen ditu. Ur hauek Sella ibaira doaz.

PR bezala dago markatuta ibilbidea. Hemen ezkerrera hartuko bagenu, bezperan egondako Bedules lepora helduko ginake.

Víboli-ko lehen etxea.

Víbolik bi auzo ditu. Hau behekoa da. Viegu (Ponga) elizbarrutiko herrixka da. 750 metrora dago Cándanu ibaiaren ertzean, eta biztanle oso gutxi batzu ditu. Guk jarraitu dugun errepide estua da bertara heltzeko modua.

Goiko auzoan, behelainoz inguratuta. Hemendik, ihez ezagututako Vibolines ibilbide izugarria daukagu parean, baina ez dugu batere ikusten.

San Ignacio-ren oroimenez egindako elizatxoa.

Etxeak oso ondo integratuta paisaian. Eta berriz, toki beretik, beheruntz.


Noizean behin gure gainean ditugun hormak agertzen dira, fantasmagorikoak.

Hau lasaitasuna!

Goiko horma horietatik dihoa Vibolines sedoa.


Beyos zintzurraren sarreran dago Paul Labrouche-ri eskeinitako mural hau. "El desfiladero del Sella, es mucho más excarpado que otros desfiladeros celebres. Pierre Lys y Sain Georges en los Pirineos del Auge, El Chiffri en el Atlas, La grieta de Khakoueta en el Valle de Soule y la Calle del Infierno en el Lys, pueden solas dar en muy pequeño la imagen de la entalladura fantástica en que los ingenieros castellanos lograron hacer pasar una carretera"

Eta Asturias-etik itzultzerakoan askotan egiten dugun bezala, Celorio (Llanes ondoan) herrian geratu, eta bainu erlajantea hartu ondoren, bazkaldu sagardotegi batean eta lasai lasai etxera.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina