Menua

ALPES

2022/11/20

PÈNE de PEYREGET(2252m). Portalet-etik. Bi igoera.

 

 2022-07-26 PÈNE DE PEYREGET

 

 Gaurko igoera bakarrik egin dut. Mendi berria ezagutzera noa, nahiz eta bidea ezaguna izan L'Iou mendateraino. Behelaino galanta Portalet-en.

 Ihintza.

Pombie mendatera igotzen noa eta behelainoak berehala geratzen dira Portalet mendatean atxikituta.

 Arroyetas, Espelunciecha, Anayet, Anèou,... Pombie mendatea baino apur bat beherago ezkerrera hartu eta L'Iou-ra doan bide erosoa hartu dut.

 Bide polita eta bakartia ordu hauetan. Anéou-ko tontorrak. Harana hodeipean.


 Ferraturas-Soques-Soba mendikatea Portalet-en beste aldean.

 Abereak Anèou-ko muino batean, irla bat bezala.

 Balkoi dotorea da bide hau. Iparraldetik badatoz batzuk, Midi-ko itzulia egiten.

 L'Iou mendatean nago. Aurrean daukat gaurko tontorra. Hemendik aurrera ez dago bide garbirik, baina oso nabarmena da. Apur bat jetsi eta erdialdetik jarraitu ertza hartzera.

 Midi d'Ossau-ren tontor eta hormak eskuinean geratzen dira.

 Ertzaren hasieran. Tontor hau gehiago bereizten da Bious aldetik ikusita, handik branka ikusgarri baten itxura du eta. Ezkerreko amildegia handia da baina ez da zaila. Hasieran gainetik joan behar da eta momentu batean, azkenengo irtengunea gainditzeko, eskuinetik dagoen bidezidor estua jarraitu azkenengo maldetara heltzeko.

 Edelweis ugari goiko alde honetan.

 Bious Artigues ere hodeipean. Atzean ikusten den bi buruko mendia Cèzy da. Ezkerrean, Pic d'Aule aldea.

 PÈNE DE PEYREGET (2252m). Pare bat ordutan kotxetik. L'Iou mendatea hor ikusten da. Mendi polita goiz lasai bat igarotzeko.

 Peyreget lakua eta mendatea eta Midi. Gaur ez naiz hortik itzuliko.

 Anayet aldera begira.

 Cèzy hodeietatik bere bi buruak ateratzen.

 Astún aldeko tontorrak eta Borau-Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo eta, eskuinean, Bisaurín.

 Hau da pasa behar den ertza, tontorretik ikusita. Atzean, L'Iou.

 Jetsiera toki beretik egin dut. Ni Anéou-ko aparkalekura eta artaldea Pombie mendateruntz.

 Artzaia ardiekin. Ni gustora, goiz polita pasa eta tontor berria ezagutu ondoren.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

2022-08-08 PENÈ DE PEYREGET zirkularra

 12 egun beranduago hemen gaude berriz Anèou-ko aparkalekuan. Gaur biok. Zenbat aldiz ibili gara inguru hauetan, eta urtaro guztietan? Gaur ere Pombie-rako bidea hartuko dugu, gero L'Iou mendatera joateko.

 Behiak eta Anéou-ko tontorrak. Prisa askorik gabe gabiltza, ibilbidea luzea ez dela eta...

 Pombie mendatea atzean utzi eta L'Iou-ra doan bide oso panoramikoan. Anayet eta Anéou-ko tontorrak gertu.

 L'Iou lepoan gaude. Aurrean Midi eta gero itzultzeko erabiliko dugun bidea, Peyreget lepotik.

 Tontor ezagunak Astún alderuntz.

 Gure mendiaren ertzean. Hasieran dena goitik. Ondo ibiltzen da, nahiz eta eskuinean amildegia egon. L'Iou lepoa Izasen atzean.

 Gave de Bious-eko artzai txabolak. Gure tontorraren amildegien azpian daue kokatuta.

 PENE DE PEYREGET tontorretik Bious eta Ayous aldeko mendiak. Casterau-ren atzean, Hourquette, Larry, Ayous.

 Tontorrean Midirekin. Eskuinean gero igoko dugun Peyreget lepoa.

 Edelweis asko oraindik ere, nahiz eta oso lehorrak egon.

 Mendi honetan ikusi dugun bakarra emakume artzai hori izan da. Zaldiak L'Iou aldean utzi ondoren hor dabil inguruak aztertzen.

 Peyreget lakura jetsi gara, egokien iruditu zaigun tokitik, eta hemen Pombie-ra doan GRarekin egin dugu topo. Orain Peyreget lepora igoko dugu. Midi aurrean.

 Atzera begira, egin ditugun igoera eta jetsiera. Hau da Peyreget lakua.

 Petit eta Grand Midi, Peyreget lepora hurbiltzen gaudela.

 Peyreget lepoan (2320m). Midi atzean. Igotako tontorra baino altuago gaude hemen.

 Pombie-ra jeisten dagoen laku dotorea.

 Midi-ren tontorrak eta Fourche bretxa eta harritza.

 Marmota.

 Etxeko atarian.

 Pombie. Atzean, Lurien, Palas, Balaitús, Arrious sakana, Arriel, Soba,... Hemen jendetza, beti bezala.

Soum de Pombie mendatean. Orain beheruntz. Laster bukatuko dugu ibilbidea. Beste goiz eder bat inguru oso dotorean. Eta ea gehiena masifikaziorik gabe...

Ibilbidea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina